
21. zk., 2011ko otsailaren 1a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
498
EBAZPENA, 2010eko azaroaren 23koa, Energia eta Meategien zuzendariarena; honen bitartez, Oiartzungo, Lezoko, Hondarribiko eta Irungo udalerrietan Oiartzun-Gaintzurizketa 13,2 kV-ko zirkuitu sinpleko aireko linea elektrikoaren eta horren deribazioen zuhaizti-zerrenda zabaltzeko instalazioak baimendu, proiektua onartu eta onura publikokoa dela deklaratzen da.
Erreferentzia: 24063/AT-H-2009-7.
Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresak (helbidea: Mikeletegi Pasealekua, 1/3, Donostia-San Sebastián) eskatuta, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Gipuzkoako Lurralde ordezkaritzan hasi zen espedientea aztertu da, eta horren bitartez eskatzen da Oiartzungo, Lezoko, Hondarribiko eta Irungo udalerrietan zuhaizti-zerrenda zabaltzeko administrazio-baimena ematea, dagokion egikaritze-proiektua onartzea eta onura publikokoa dela deklaratzea.
Oiartzungo, Lezoko eta Irungo udalei jakinarazi eta gero, aurkeztutako Proiektuarekin ados zeudela adierazi zuten baldintza batzuk ezarriz.
Hondarribiko Udalari jakinarazi eta jakinarazpena berretsi eta gero, ez zuen erantzun.
Legeak ezarritakoaren arabera, espedientea jendaurrean erakusgai jarri zen, 2010eko uztailaren 12ko EHAAn eta 2010eko martxoaren 22ko GAOn eta 2010eko martxoaren 23ko «El Diario Vasco» egunkarian argitaratu baitzen, eta Juan Michelena Rezola jaunak eta Alicia Padierna de Villapadierna Klein andreak sinatutako bi alegazio-idazki aurkeztu ziren.
Juan Michelena Rezola jaunak aurkeztutako alegazioetan honako hau adierazten zen:
- Linea igarotzeak eragindako kalteengatiko kalte-ordain gisa Iberdrola SAU enpresak proposatutako baldintzekin ez zegoela ados honako bi arrazoi hauengatik:
1.- 1999an Iberdrolarekin aurretiaz egindako akordioan bildutakoa baino txikiagoa da diru-kopurua.
2.- Kalte-ordaina linearen bide-zor gisa proposatzen da eta ez segurtasun-kale gisa.
Alicia Padierna de Villapadierna Klein andreak aurkeztutako alegazioetan 16 eta 93 zenbakidun finketan José Padierna VillaPadierna jaunaren izena agertzen zela adierazten zen eta Alicia Padierna de Villapadierna Klein andrearen eta Felipe Padierna de Villapadierna Klein jaunaren jabetza dira.
Oiartzungo, Lezoko eta Irungo udalek ezarritako baldintzen berri eman eta gero, honako hau adieraziz erantzun zuen Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresak:
1.- Eraginpeko lurzatiei buruzko akordio ekonomiko bat lortu zuen Lezoko Udalarekin.
2.- Instalazio horiek lurperatzeko Oiartzungo Udalaren eskaera jaso zuten, baina obra egikaritzen ez den bitartean eskatutako zabalkuntza egitea beharrezkoa dela uste du.
3.- Linea elektrikoa ez doa Pikokarate Gainari dagokion eremutik.
4.- Irungo Udalak emandako baimena zuhaitz-zerrenda handitzeko lanei buruzkoa dela uste du, izan ere, instalazio elektrikoak dagozkion baimenak ditu.
5.- 13. poligonoko 2. lurzatiari buruz Irungo Udalak emandako azalpena ez dagokio erreferentziako proiektuari eta azalpen horretatik aurrera eraginpeko Ondasunen eta Eskubideen Zerrendan akats bat atzeman du; izan ere, 66. poligonoa (proiektuko 113.a) Irungo Udalaren jabetza gisa argitaratu zen eta haren jabea ezezaguna da.
Juan Michelena Rezola jaunak egindako alegazioak Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresa eskatzaileari igorri zitzaizkion, eta enpresa horrek honako hau adieraziz erantzun zuen:
1.- 82. lurzatia:
- 2 oinarri instalatzeko aurretiazko akordioari dagokio 1999ko kalte-ordaina, eta horien azalera «jabari osoan» eta bide-zorreko 648 m²-tan balioesten da.
- Kalte-ordainaren balioespena 133,10 m²-ko azalerari dagokio, bertan ez dagoela baso-masa trinkorik eta balioespena bertan dauden zuhaitzen kopuruaren arabera egin dela, horien espezie eta adina kontuan hartuz, Gipuzkoako Basogintza Elkarteak egiten duen taula aplikatuz.
55.B lurzatia: lurzatia ez zuten eraginpean hartu linearen instalazioan, eta horregatik ez dago aurretiazko akordiorik, baina eraginpean hartu zuen, aldiz, 44 m²-ko handitzeak eta 82. lurzatiari aplikatu zaizkion irizpide berak aplikatu zaizkio.
2.- Handitzeak eraginpean hartutako azalerak Eusko Jaurlaritzaren Energia eta Meategien zuzendariaren 2007-01-29ko Ebazpenean ezarritako beste segurtasun-tartea osatzen du goi-tentsioko aireko linea elektrikoak bertatik iragaiteko.
Alicia Padierna de Villapadierna Klein andreak egindako alegazioak Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresa eskatzaileari helarazi zaizkio, eta hark honako hau adieraziz erantzun zuen:
- Onartzen dituela eta 16 eta 93 zenbakidun finken jabetza zuzendu behar dela.
Aurkeztutako Proiektua aztertu da; industria-ingeniari tekniko Joseba Sáez de Vicuña Díez jaunak -Arabako Industria Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialean 1686 elkargokide-zenbakia duenak- sinatu du, eta adierazitako Elkargoak 2008-12-01ean eman zion oniritzia, 0264948 zenbakiarekin.
Honako hauek aztertu dira: 54/1997 Legea, azaroaren 27koa, Sektore Elektrikoari buruzkoa (1997-11-28ko BOE); 282/2002 Dekretua, abenduaren 3koa, zeinaren bidez honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio baimenerako prozedurak arautzen diren: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, baita kontsumitzaileak konektatzeko hartuneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere (2002-12-23ko EHAA); 3151/1968 Dekretua, azaroaren 28koa, Goi-tentsioko airetiko linea elektrikoen Araudia (1968-12-27ko BOE); 1957ko apirilaren 26ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Araudia (1957-06-20ko BOE); eta 2007ko urtarrilaren 29ko Ebazpena, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Energia eta Meategien zuzendariarena (2007-05-04ko EHAA).
Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresa eskatzaileak behar bezala erantzun die eraginpekoek aurkeztutako alegazioei.
Energia eta Meategien zuzendariak, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Egitura Organikoa eta Funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuan (2009-09-24ko EHAA) eman zaizkion atribuzioen indarrez, honako hau
EBATZI DUT:
1.- Baimena ematea Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresari instalazioa ezartzeko eta Oiartzungo, Lezoko, Hondarribiko eta Irungo udalerrietan Oiartzun-Gaintzurizketa 13,2 kV-ko zirkuitu sinpleko aireko linea elektrikoaren eta horren deribazioen zuhaizti-zerrendaren zabalkuntza egikaritzeko proiektua onartzea.
2.- Baimendutako instalazio elektrikoetako zuhaizti-zerrendaren zabalkuntza Onura Publikokotzat Deklaratzea; deklarazio horrek berarekin ekarriko du, azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan ezarritakoaren arabera, ondasunak okupatu beharra edo eraginpeko eskubideez jabetzea, horien premiazko okupazioa inplikatuta, eta 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak xedatzen duen Premiazko Okupazioko Deklaraziorako ondorioak zehaztuta, Lege horren 53. artikuluak erregistroari begira dituen ondorioetarako.
Ebazpen hau abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan (2002-12-23ko EHAA) ezarritakoaren arabera eta honako baldintza orokor hauekin eman da:
1) Instalazioak onartutako proiektuaren arabera egin behar izango dira, eta, hala badagokio, eskatu eta baimentzen diren aldaketekin.
2) Martxan jartzeko epea urte batekoa izango da, eraginpeko finken Okupazio Akta sinatzen den egunetik aurrera zenbatzen hasita.
3) Instalazioen titularrak obren amaieraren berri emango dio Lurralde Ordezkaritza honi, behin betiko onarpena eman eta abiaraztearen akta egin dezan.
4) Obrak egiteko beharrezkoak diren udal- eta probintzia-eskumeneko eta bestelako baimenak edo lizentziak edozein direla ere eta horiek aparte utzi gabe ematen da ebazpen hau; izan ere, eskatzaileak nahitaez eskuratu beharko ditu baimen horiek guztiak. Era berean, hirugarrenen eskubideak kaltetu gabe emango da, jabetza-eskubidea salbu utzita.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Industria eta Energia Sailburuordetzan, hilabete bateko epean Ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoari jarraiki.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 23a.
Energia eta Meategien zuzendaria,
OSKAR ZABALA RABADÁN.
RSS