
21. zk., 2011ko otsailaren 1a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Justizia eta Herri Administrazio Saila
497
AGINDUA, 2010eko azaroaren 19koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, «Fundación Why Not» fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.
Donostiako (Gipuzkoa) «Fundación Why Not» fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatuz aurkeztutako espedientea ikusi eta aztertu da.
AURREKARIAK
1.- Mercedes Ohlsson Albeak Pablo Munilla Ereñaren ordezkaritzan, eta Ainhoa Sedano Aguirre, Iñigo de Loyola Munilla Ereña, eta Pablo Villaverde Domínguezek euren izenean eta eskubidez, «Fundación Why Not» fundazioa eratu dute 2010eko ekainaren 2an Francisco Javier Oñate Cuadros Donostiako notarioaren aurren egiletsitako eskritura publikoaren bitartez (protokolo-zenbakia: 1138).
2010eko ekainaren 18an sartu zen eskritura hori Justizia eta Herri Administrazio Sailean.
Fundazioaren helburuen legezkotasuna eta interes orokorra egiaztatzeko, 2010eko irailaren 29an Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren Aholku Batzordeko Batzorde Teknikoa batzartu zen, eta uste da helburuak legezkoak eta interes orokorrekoak direla; hala ere, lortu nahi diren helburuak eta horiek burutzeko erabilitako baliabide ekonomikoak egokiak direla bermatzeko, agiri osagarriak aurkeztu beharko dira.
Aipatu agiri osagarriak aurkeztu dira azaroaren 4an, eta aztertu ostean, erregistroan erregistratzearen aldeko txostena eman da.
2.- «Fundación Why Not» fundazioaren helburua estatutuen 3. artikuluan dago jasota:
Honako hauek dira fundazioaren helburuak: alde batetik, gaixotasun mentalen bat daukaten pertsonei eta haien senitartekoei entzutea eta laguntzea, gizartean eta lanean errazago integratzeko orientazioa, informazioa eta laguntza emateko, eta bestetik, informazio, gizarteratze eta kultura inguruko jarduerak eta zerbitzuak sustatzea, gaixoei eta haien senitartekoei ekintza horiek garatzeko eta esperientziak eta ezagutza partekatzeko gonbitea eginez.
3.- Fundazioaren egoitza, Fundazioaren Estatutuetako 3. artikuluaren arabera, hau da: Donostiako (Gipuzkoa) Portuetxe kalea 47 (Askain eraikina), 3. solairua, 42-43 bulegoa.
4.- Hasierako dotazioa hogeita hamar mila eta ehun (30.100) eurokoa da, hasierako ordainketa bederatzi mila eta hogeita hamar (9.030) eurokoa izan bada ere, eta kopuru hori ordaindu dela jasota geratu da erregistro-inskripzioan, hala agintzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 37.1.c) artikuluak.
5.- Patronatuari dagokio fundazioa ordezkatzea, administratzea eta gobernatzea. Patronatuko kideek dohainik beteko dituzte beren egitekoak, fundazioaren estatutuetako 9. eta 12. artikuluetan jartzen den moduan.
6.- Estatutuetako 10. artikuluari jarraituz fundazioa eratzeko eskrituran ezarritakoaren arabera, Patronatuko kideak, hasieran, honako hauek izango dira:
Kargua Iraupena
Lehendakaria Pablo Munilla Ereña Mugagabea
Lehendakariordea Iñigo de Loyola Munilla Ereña Mugagabea
Diruzaina Ainhoa Sedano Aguirre Mugagabea
Denek onartu dituzte dagozkien karguak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 12.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.- Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio Fundazioaren eraketa inskribatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Halaxe agintzen da: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 40. artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3. artikuluan, eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 4. artikuluan.
Bigarrena.- Horretarako legitimazioa daukan pertsona batek sustatu du espediente hau. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki bete egin dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 6., 7. eta 9. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 36. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako eskakizunak.
Aipatutako arauak eta, oro har, kasu honetan aplika daitezkeen gainerakoak ikusirik
Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak,
EBATZI DU:
Lehenengoa.- Donostiako «Fundación Why Not» delakoa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzea, gaurko datarekin eta F-275 zenbakiaz, bai eta patronatuko hasierako osaera ere. Patronatuko kideak seigarren aurrekarian aipatzen dira eta guztiek modu adieraziz onartu dute dagokien kargua.
Bigarrena.- Fundazio hori, bere helburuak kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko 4. sekzioan sailkatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 2.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz.
Hirugarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, agindua jakinarazi eta biharamunetik, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, agindua jakinarazi eta biharamunetik, bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 19a.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.
RSS