Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2011ko otsailaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
495

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko ebazpenarena: «Ebazpena, 2010eko abenduaren 21ekoa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko maiatzaren 18ko Agindua -azaroaren 23ko Aginduak aldatua- ebazten duena. Agindu horren bidez, hain zuzen ere, hezkuntza-premia bereziko ikasleak dituzten eta 2010-2011 ikasturterako Hezkuntza Laguntzako espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxeetarako diru-laguntzak deitu ziren».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Aipatu bezalako hutsak atzeman dira ondoko ebazpenean: Ebazpena, 2010eko abenduaren 21ekoa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko maiatzaren 18ko Agindua -azaroaren 23ko Aginduak aldatua- ebazten duena. Agindu horren bidez, hain zuzen ere, hezkuntza-premia bereziko ikasleak dituzten eta 2010-2011 ikasturterako Hezkuntza Laguntzako espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxeetarako diru-laguntzak deitu ziren; agindu hori 2011ko urtarrilaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 211. zenbakian argitaratu zen; eta ondoren zuzendu egiten dira halako hutsak:

I. eranskinean agertzen den koadroan, Gipuzkoa, 2011/173 (10/10) orrialdean honako koadro hau ere sartu behar da; izan ere, huts egin baitzen ez sartzearekin:

IKastetxea

Centro Udalerria

Localidad HLE Asteko orduak

Horas Semana EAE Geh. Zenbt.

Importe máx.

CPEIPS La Salle-Legazpi HLBHIP Zumarraga 25+25+25+25+10 96.116,90 €


Azterketa dokumentala