
21. zk., 2011ko otsailaren 1a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Osasun eta Kontsumo Saila
484
2889/2010 EBAZPENA, abenduaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzen baitira, eta txanda libreko destino hutsak esleitzen Hematologia eta Hemoterapiako Fakultatibo Espezialista Medikuaren kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartu ziren (2008ko abenduaren 3ko EHAAn, 232. zk.).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 9ko 4253/2008 Ebazpenaren bidez, hautatze-probak deitu ziren pertsonal estatutario izateko Hematologia eta Hemoterapiako Fakultatibo Espezialista Medikuaren kategorian, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu erakundeetan izango dutenak. Ebazpen hori EHAAn argitaratu zen (2009ko urtarrilaren 14ko EHAA, 9. zk.).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren maiatzaren 5eko 323/2010 Ebazpenaren bidez, Osakidetzako web orrialdean argitaratzeko agintzen da oposizioaldia gainditu dutenen txanda irekiko izangaien zerrenda, azken puntuazioaren arabera, hain zuzen ere, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan izango duten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Hematologia eta Hemoterapiako Fakultatibo Espezialista Medikuaren kategorian pertsonal estatutario izateko hautatze-probetako oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda.
Hautatze-prozesuan arautzen duten oinarri orokorretako 16. atalean jasotakoaren arabera, destinoak izangaien eskabidearen eta lortutako puntuazioaren ordenaren arabera esleituko dira. Barne sustapeneko ebazpena eta txanda libreko ebazpena bakoitza bere aldetik argitaratu ahal dira.
Halaber, izangaiek hautatze-probetan parte hartzeagatik lortzen dituzten eskubideak galduko dituzte baldin eta aurreko oinarrian ezarritakoaren arabera destinoa behar den epean eta behar bezala eskatzen ez badute, eskatutako destinoen artean bat ere lortzen ez badute, eta oposizio lehiaketan lortutako puntuazioa kontuan hartuta eskaintzen den destinorik eskuratzea ez badagokie.
Esandako guztiagatik, indarrean dagoen legediak pertsonal gaietan ematen dizkidan ahalmenez baliaturik,
EBATZI DUT:
Lehenengoa.- Hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzea, eta txanda libreko destino hutsak esleitzea Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Hematologia eta Hemoterapiako Fakultatibo Espezialista Medikuaren kategorian, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dutenak.
Ebazpen horrek hiru eranskin izango ditu. I. eranskinean esleitutako destinoen zerrenda agertuko da, II. eranskinean behin-betiko hautagaien zerrenda (destinoa lortu eta destinorik lortu ez dutenak bereizita), eta III. eranskinean baztertutako izangaien zerrenda, baztertze-arrazoiak adierazita.
Bigarrena.- Destinoa lortu dutenek hilabeteko epea izango dute lanpostuaz jabetzeko, esleipenaren ebazpenak EHAAn argitaratzen diren egunaren biharamunetik hasita.
Lehiatzaileak Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian jabetuko dira destinoez, Osakidetza-Euskal Osasun-zerbitzuko Erakunde Zentralean. Horretarako, izangaiek aldez aurretik hitzordua eskatu beharko dute eta ekitaldi horretan agiri hauek aurkeztu:
- NAN, pasaportea edo gidabaimena edo, Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea izanik, dokumentu baliokidea, eta dokumentu mota bera langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalitatea dutenen kasuan, betiere eskubide hori Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege arau baten bidez aitortuta badago.
Parte hartzeko eskubidea izanik, Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek nazionalitatea egiaztatzen dien dokumentua aurkeztu behar dute eta, beste Estatu bateko nazionalitatea duen batekiko ahaidetasun-lotura edo haren kontura biziz gero, lotura hori dutela egiaztatzen duten dokumentuak ere bai. Era berean, ezkontidearen zinpeko aitorpen bat edo hitzemate bat aurkeztu behar dute beste ezkontideagandik eskubidez bananduta ez dagoela adierazteko eta, hala badagokio, izangaia haren kontura edo kargura dagoela adierazteko.
- Elkargoko kide izatearen egiaztagiria, deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.
- Diziplina-espediente bidez, izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik ez dagoela kanporatuta eta eginkizun publikoetarako ez dagoela ezgaitua adierazten duen zinpeko aitorpena edo agindua.
Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek, Espainiako Estatuari buruzko aitorpenaz gain, zinpeko aitorpena edo agindua aurkeztu behar dute, esanez ez daudela eginkizun publikoetarako gaitasunez gabetuta edo antzeko egoera batean, eta orobat haien Estatuan, baldintza beretan, funtzio publikora sartzea eragozteko moduko diziplina-zehapen edo baliokiderik ez dutela.
Destinoaz jabetzeko unean, destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoaren dokumentua aurkeztu behar dute, Osakidetzako Prebentzio Zerbitzuak emana.
Hirugarrena.- Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez direnak edo agiri horiek aztertuta antzematen bada kategoria/lanpostu funtzionalean sartzeko betebeharren bat betetzen ez dutela, ezingo dira jabetu esleitu zaien langile estatutarioaren destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.
Era berean, interesdunei gogorarazten zaie epe barruan edo, hala dagokionean, epe luzatuan destinoaz jabetzen ez badira, hautatze-probetatik eratorritako eskubideak galduko dituztela.
Lehenago ezarri bezala, destinoaz jabetzen diren izangaiak eginbide hori bete eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, dagokien zerbitzu sanitarioetako erakundean.
Laugarrena.- Hautaketa-prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 22. atalean ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 15a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.
I. ERANSKINA / ANEXO I
KATEGORIA: FAK. ESP. HEMATOLOGÍA ETA HEMOTERAPIAKO MEDIKUA
CATEGORÍA: FAC. ESP. MÉDICO HEMATOLOGÍA Y HEMOTERAPIA
IREKIA - DESTINOEN ESLEIPENA
ADJUDICACIÓN DE DESTINOS - LIBRE
LANPOSTU FUNTZIONALA: FAK. ESP. HEMATOLOGÍA ETA HEMOTERAPIAKO MEDIKUA
PUESTO FUNCIONAL: FAC. ESP. MÉDICO HEMATOLOGÍA Y HEMOTERAPIA
NAN
DNI IZEN-ABIZENAK
NOMBRE Y APELLIDOS ZERBITZUETAKO ERAKUNDEA
ORGANIZACIÓN DE SERVICIOS DESTINOA
DESTINO HE
PL DERRIG. DATA
FECHA PRECE.
72572557 Artola Urain, Maria Teresa Donostia Ospitalea Donostia Ospitalea 2
Hospital Donostia Hospital Donostia
30626148 Cortes Fernández, M. Cristina Galdakaoko Ospitalea Galdakaoko Ospitalea 2
Hospital Galdakao Hospital Galdakao
16279851 Rodríguez Eleta, Francisco Santiago Ospitalea Santiago Ospitalea 2
Hospital Santiago Hospital Santiago
30651880 Arce Fernández, Olga Gurutzetako Ospitalea Gurutzetako Ospitalea 2
Hospital Cruces Hospital Cruces
73219825 Elosegui Echave, Miren Arantxa Bidasoako Ospitalea Bidasoako Ospitalea 2
Hospital Bidasoa Hospital Bidasoa
12399096 Mateos Mazon, Juan José Gurutzetako Ospitalea Gurutzetako Ospitalea 2
Hospital Cruces Hospital Cruces
30679280 Letamendi Madariaga, Garazi Galdakaoko Ospitalea Galdakaoko Ospitalea 2
Hospital Galdakao Hospital Galdakao
II. ERANSKINA / ANEXO II
BEHIN BETIKO HAUTAGAIEN ZERRENDA
RELACIÓN DE ASPIRANTES DEFINITIVA
KATEGORIA: FAK. ESP. HEMATOLOGÍA ETA HEMOTERAPIAKO MEDIKUA
CATEGORÍA: FAC. ESP. MÉDICO HEMATOLOGÍA Y HEMOTERAPIA
DESTINOA LORTZEN DUTEN HAUTAGAIEN ZERRENDA
RELACIÓN DE ASPIRANTES CON OPCIÓN A DESTINO
NAN
DNI IZEN-ABIZENAK
NOMBRE Y APELLIDOS EXPERIENTZIA
EXPERIENCIA PRESTAKUNTZA
FORMACIÓN EUSKARA
EUSKERA LEHIAKETA
CONCURSO OPOSAKETA
OPOSICIÓN GUZTIRA
TOTAL TXANDA
TURNO
72572557 Artola Urain, Maria Teresa 38,9250 12,0500 17,0000 67,9750 87,5455 155,5205 L
30626148 Cortes Fernández, M. Cristina 26,5500 16,2759 17,0000 59,8259 91,4545 151,2804 L
16279851 Rodríguez Eleta, Francisco 41,2500 11,7379 0,0000 52,9879 75,0000 127,9879 L
30651880 Arce Fernández, Olga 11,4000 13,2126 0,0000 24,6126 94,4545 119,0671 L
73219825 Elosegui Echave, Miren Arantxa 27,3000 12,0776 17,0000 56,3776 62,3182 118,6958 L
12399096 Mateos Mazon, Juan José 9,3000 15,3554 0,0000 24,6554 90,5909 115,2463 L
30679280 Letamendi Madariaga, Garazi 12,4500 13,9410 17,0000 43,3910 71,7273 115,1183 L
L: Irekia/Libre LD: Irekia ezgaitua / Libre discapacitado.
BEHIN BETIKO HAUTAGAIEN ZERRENDA
RELACIÓN DE ASPIRANTES DEFINITIVA
KATEGORIA: FAK. ESP. HEMATOLOGÍA ETA HEMOTERAPIAKO MEDIKUA
CATEGORÍA: FAC. ESP. MÉDICO HEMATOLOGÍA Y HEMOTERAPIA
DESTINOA LORTZEN EZ DUTEN HAUTAGAIEN ZERRENDA
RELACIÓN DE ASPIRANTES SIN DESTINO
NAN
DNI IZEN-ABIZENAK
NOMBRE Y APELLIDOS EXPERIENTZIA
EXPERIENCIA PRESTAKUNTZA
FORMACIÓN EUSKARA
EUSKERA LEHIAKETA
CONCURSO OPOSAKETA
OPOSICIÓN GUZTIRA
TOTAL TXANDA
TURNO
16040799 Pujana Zaldegi, Miren Itziar 23,1000 15,0000 17,0000 55,1000 59,9091 115,0091 L
72457828 Lizuain Lasa, Mónica 7,8000 10,4138 17,0000 35,2138 72,2273 107,4411 L
72040776 Puente Pomposo, Maria 5,7000 12,6363 0,0000 18,3363 85,5455 103,8818 L
14608152 Ojinaga Begoña, Maria José 19,5750 12,6600 8,5000 40,7350 57,0455 97,7805 L
52411881 Pérez Persona, Ernesto 8,1000 11,4850 0,0000 19,5850 73,8636 93,4486 L
29138168 Ancin Arteaga, Idoya Maria 22,2000 18,0151 0,0000 40,2151 52,6364 92,8515 L
34094003 Aguirre Arrizabalaga, M. Aranzazu 19,2000 1,6500 17,0000 37,8500 52,0000 89,8500 L
16063514 Dueñas Usategui, Marta 8,1000 9,7524 0,0000 17,8524 55,1364 72,9888 L
16069200 Iglesias Pérez, Ana 0,0000 7,4300 0,0000 7,4300 53,4091 60,8391 L
L: Irekia/Libre LD: Irekia ezgaitua / Libre discapacitado.
III. ERANSKINA / ANEXO III
PROZESUTIK BAZTERTUTA HAUTAGAIEN ZERRENDA
RELACIÓN DE ASPIRANTES EXCLUIDOS
FAK. ESP. HEMATOLOGÍA ETA HEMOTERAPIAKO MEDIKUA
FAC. ESP. MÉDICO HEMATOLOGÍA Y HEMOTERAPIA
IREKIA/LIBRE
NAN
DNI IZEN-ABIZENAK
NOMBRE Y APELLIDOS BAZTERKETAREN ARRAZOIA
MOTIVO DE EXCLUSIÓN
07879035 Hernández Martin, Roberto Ez du destinorik aukeratu
No elección de destinos
RSS