Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2011ko urtarrilaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Gobernuaren Bizkaiko Ordezkariordetza
250

IRAGARKIA, gora jotzeko errekurtsoen ebazpen ezesleak jakinarazteari buruzkoa.

Xedapenaren maila: administrazio-ebazpena.

Zenbakia: 7.

Laburpena: gora jotzeko errekurtsoa ezestea.

Nik, José Maurino Castro Sánchezek, Lan eta Gizarte Gaietako Bulegoko burua naizen aldetik, ondoko iragarkia ematen dut.

IRAGARKIA

Kanpoan izateagatik edo helbidea zein den ez jakiteagatik, Gobernuaren Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkariak ezin izan du jakinarazi ondoren zehazten den gora jotzeko errekurtso ezeslearen ebazpena; eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak (urtarrilaren 14ko BOE) aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen (azaroaren 27ko BOE) 59.5 artikuluan xedatutakoari jarraiki, iragarki honen bidez jakinarazten zaio interesdunari, eta, halaber, adierazten zaio aipatu ebazpenak administrazio-bidea agortzen duela eta haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daitekeela, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera bi hileko epean. Horretaz gain, jakinarazten zaio ezen, epe hori igarota aipatu ebazpena irmo bilakatuko dela.

Gora jotzeko errekurtsoaren ebazpen ezeslea:

Espediente-zenbakia

N.º expediente Ebazpenaren data

Fecha resol. Ezesteko arrazoia

Causa de desestimación Enpresa

Empresa Izen-abizena Nombre y apellidos AIZ

NIE

489920100006170 06-10-2010 2393/2004 EDren 54. art. / Art. 54 del

RD 2393/2004 Pulimentos y Rebabados Gupedi S.L. Victor Kevin X5332430H

Eta jasota geratu eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, iragarki hau ematen dut.

Bilbao, 2010eko azaroaren 16a.

Lan eta Gizarte Gaietako Bulegoko burua,

JOSÉ MAURINO CASTRO SÁNCHEZ.


Azterketa dokumentala