Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2011ko urtarrilaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
247

IRAGARKIA, Inmaculada Ugarte Ascazibar andreari Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariaren 2010eko urriaren 13ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen honen bitartez, 20/2005 Dekretuan ezarritako baldintzak ez betetzeagatik, behar gabe ordaindutakoa itzultzeko beharra adierazten da.

Inmaculada Ugarte Ascazibar andreari aipaturiko ebazpena jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da lortu. Hori dela eta, iragarki hau argitaratu da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia jendaurrean jarri da, interesdunak berri izan dezan. Iragarki hau banako jakinarazpena da, eta hauek inguruabar nagusiak:

2010eko uztailaren 12ko Ebazpenaren bidez erabaki da Inmaculada Ugarte Ascazibar andreari bidegabeki egindako ordainketa bat zenbatekoak (170,54 euro) itzultzeko prozedura hastea, 20/2005 Dekretuan zehaztutako baldintzak ez betetzeagatik, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren 4. eta 5. artikuluetan oinarrituta.

Hamabost eguneko epea igaro denez eta alegaziorik aurkeztu ez denez gero, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariak Ebazpena eman du 2010eko urriaren 13an, eta, horren bidez, adierazten da ezen, Inmaculada Ugarte Ascazibar andreak bidegabeki jasotako zenbatekoa Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar diola, gehienez ere bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aurrera, aipaturiko 5. artikuluaren 2. paragrafoan ezarri bezala.

Bi hileko epe hori borondatezkotzat jotzen da, eta epea igaro eta dirurik itzuli ez bada, Ekonomia eta Ogasun Saileko organo eskudunari jakinaraziko zaio, premiamendu bideari ekin diezaion, indarreko xedapenenetan ezartzen duten bezala.

Itzuli beharreko zenbatekoa 170,54 eurokoa da, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiaren kontu gaituan sartu beharko duzu; hain zuzen ere, Caja Vital Kutxako 2097 0178 10 0010964288 zk.ko kontuan, eta «baldintzazkotasuna» adierazi ordain-agirian.

Itzulketa egiten ez den bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoko Organismo Ordaintzaileak zenbatekoa kendu egin ahal izango dio interesdunak egin beharreko edozein ordainketari, erakunde ordaintzaileen eta bestelako organoen baimenari eta FEAGA eta FEADERen kontuen likidazioari dagokionez Kontseiluaren 1290/2005 (EE) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzeko Kontseiluaren ekainaren 21eko 885/2006 (EE) Erregelamenduaren 5. ter. artikuluan ezarritakoa kontuan izanda.

Halaber, jakinarazten da ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaiola Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera.

Horrez gain, ohartarazi zaio ordainketa egin beharko duela nahiz eta errekurtsoa aurkeztu, aurrez aipaturiko 30/1992 Legearen 111. artikuluarekin bat etorriz, nahiz eta ez den hurai onartzeko baldintza aipaturiko zenbatekoa ordaindu izana.

Ebazpen hori eta espediente osoa eskuragarri izango du, aztertu eta kopiak atera ahal izateko, Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailean (Donostia kalea 1, Lakua 0 - 4. solairua, 01010- Vitoria-Gasteiz).

Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 14a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

MARÍA PILAR SANTAMARÍA MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala