Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2011ko urtarrilaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Donostia-San Sebastiángo Instrukzioko 4 Zenbakiko Epaitegia
245

EDIKTUA, 108/10 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Eduardo Muiño Feijook, Donostia-San Sebastiángo Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen honek, fede eta testigantza ematen dut ondokoaz: 108/10 falta-judizioan epaia eman da, eta bere idazpurua eta epaitza honakoak dira:

512/10 EPAIA

Donostia-San Sebastián, bi mila eta hamarreko abenduaren hamazazpian.

Nik, María José Aguirre Zuazok, Donostia-San Sebastiángo eta bere barrutiko Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko magistratu-epaile naizen aldetik, ikusi ditut 108/10 berehalako falta-judizioaren autoak, agintaritzako agenteenganako desobeditza-falta dela-eta bideratutakoak. Hona hemen alderdiak: salatzaileak: Donostiako 1367 eta 1474 zenbakidun udaltzainak; salatua: Elena Moldovan andrea. Ministerio Fiskalak baliatu du egintza publikoa. Eta ondoko epaia ematen dut:

EPAITZA

Agenteak desobeditzeagatik egozten zitzaion faltatik absolbitzen dut Elena Moldovan, eta ofizioz deklaratzen ditut prozesuko kostuak.

Jakinaraz bekie epaia alderdiei, eta aditzera eman epaia ez dela irmoa eta horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela epaitegi honetan eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegian, bost eguneko epean.

Epaia jasota geratu eta Elena Moldovan andreari epaia jakinarazteko -ez baitakigu non dagoen egun- eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko egin dut ediktu hau, Donostian (Gipuzkoa), bi mila eta hamarreko abenduaren hamazazpian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala