Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2011ko urtarrilaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
244

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1375/09 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1375/09 prozedura arrunta.

Alderdi demandatzailea: CM Gipuzkoa SL.

Alderdi demandatua: Patxi López eta Jon Etxeberria SL eta Francisco López Mas.

Gaia: judizio arrunta. Diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan alderdi demandatuari zedula bat entregatzea erabaki da. Zedulak honela dio:

EPATZEKO ZEDULA

Epatzea agintzen duen auzitegia: Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Erabakiak zein gairen gainean hartzen diren: goian aipatutakoa.

Epatzen den pertsona: Francisco Lopez Mas, demandatu gisa.

Helbidea: Segundo Izpizua 27-3B - Donostia-San Sebastian.

Epatzearen xedea: aipatutako judizioan agertzea, demandari erantzuteko, alderdi demandatua den aldetik. Honekin batera demandaren kopia, aurkeztutako dokumentuena eta demanda onartzeko autoarena erantsi dira.

Honako epaitegi honetan aurkeztu behar da: epaitegi honen egoitzan.

Agertzeko epea: honen bidez epatu eta biharamunetik aurrera hogei egun baliodun.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

1.- Agertzen ez bada, auzi-ihesean dagoela deklaratuko da, eta horri dagokion jakinarazpena egin eta gero, ez da besterik egingo, prozesua amaitzeko ebazpenarena salbu (Prozedura Zibileko 1/2000 Legea -PZLb-, 496. eta 497. artikuluak).

2.- Judizioan prokuradore bidez eta abokatuak lagunduta agertu behar da (PZLb, 23. eta 31. artikuluak).

3.- Prozesua gauzatu artean helbidea aldatzen bada, epaitegi honetan jakinarazi beharko da (PZLb, 155.5 artikulua, lehen paragrafoa).

Donostia-San Sebastián, 2010eko urtarrilaren 22a.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, epaileak, 2010-03-5eko probidentziaz, Epaitegiko iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu hau argitaratzea ebatzi du, epaiaren jakinarazpen-eginbidea burutzeko.

Donostia-San Sebastián, 2010eko martxoaren 5a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala