Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2011ko urtarrilaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 10 Zenbakiko Epaitegia
243

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzea dela-eta abiarazitako 812/08 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 10 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 812/08 prozedura arrunta.

Demandatzailea: San Luis kaleko 7 zenbakiko jabekideen erkidegoa, Barakaldo.

Abokatua: Maria del Mar Medrano Gil.

Prokuradorea: Pablo Bustamante Esparza.

Demandatua: J.C. Calvo Construcciones SL eta Axa Seguros e Inversiones SA.

Gaia: arrunta.

Judizio horretan, 2010eko azaroaren 3an epaia eman zen, eta honakoak dira idazpurua eta epaitza:

224/10 EPAIA

Epailea: Marta Iciar Fernández-Hierro Martínez.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: 2010eko azaroaren 3a.

Alderdi demandatzailea: San Luis kaleko 7 zenbakiko jabekideen erkidegoa, Barakaldo.

Abokatua: Maria del Mar Medrano Gil.

Prokuradorea: Pablo Bustamante Esparza.

Alderdi demandatua: Axa Seguros e Inversiones SA.

Abokatua: Jesus Montes Egaña.

Prokuradorea: Arantza de la Iglesia Mendoza.

Alderdi demandatua: J.C. Calvo Construcciones SL.

Judizioaren gaia: dirua erreklamatzea.

EPAITZA

Funtsean baietsi egin dut Pablo Bustamante Esparza prokuradoreak, Barakaldoko San Luis kaleko 7 zenbakiko jabekideen erkidegoaren izenean eta haren ordezkari gisa, J.C. Calvo Construcciones SLren eta Seguros Axaren auka aurkeztutako demanda. Horiek horrela, erabaki dut:

Lehnengoa.- J.C. Calvo Construcciones SL kondenatzen dut auzi-jartzaileari 600 euro ordaintzera. Halaber demanda jarri zenetik eta ordainketa osoa egin arte sortutako legezko interesa ordaindu beharko du.

Bigarrena.- J.C. Calvo Construcciones SL eta Seguros Axa kondenatzen ditut 8.862,99 euro ordaintzera modu solidarioan demandatzaileari. Diru-kopuru horrek Aseguruen Kontratuei buruzko Legearen 20. artikuluan ezarritako interesak sortuko dizkio Axa Seguros-i, modu honetan: 2007ko otsailaren 21etik 2008ko irailaren 30era, 8862,99 eurori dagozkionak eta 2008ko urriaren 1etik ordainketa osorik egin arte 8.645,61 eurori dagozkionak.

Hirugarrena.- Demandatua auzialdi honetan sortutako prozesu-kostuak ordaintzera kondenatzen da.

Inpugnatzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bitartez (PZLb, 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua aurkeztu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0030 3418 00 0000000000; eta kontzeptua: 4724 0000 00 0812 08. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

J.C. Calvo Construcciones SL demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen honen aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesatuaren esku dago, Epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2010eko abenduaren 17a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala