Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2011ko urtarrilaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
241

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko aginduarena: «Agindua, 2010eko urriaren 26koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Garapen Lankidetza Sustatzeko 2010erako Fondoaren kontura Fundación Jóvenes y Desarrollo entitateari Haitirako ekintza humanitario bati diru-laguntza emateko diona».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

2010eko abenduaren 2ko EHAAn (232. zenbakia) argitaratu zen Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2010eko urriaren 26ko Agindua, zeinen bidez diru-laguntza ematen baitzaio Garapen Lankidetza Sustatzeko 2010erako Fondoaren kontura Fundación Jóvenes y Desarrollo entitateari Haitirako ekintza humanitario bati. Goiko paragrafoan adierazitako moduko hutsak atzeman direnez agindu horretan, zuzendu egiten dira orain.

2010/5827 (2/2) orrialdean, honako hau dioenean:

«Bigarrena.- Laguntza 180.000 euroko ordainketa bakar baten bidez emango da. Proiektua 2010eko urriaren 1ean hasiko da eta 2011ko irailaren 30ean bukatuko. Beraz, diru-laguntza justifikatzeko epea 2011ko urtarrilaren 31n bukatuko da».

Honako hau esan behar du:

«Bigarrena.- Laguntza 180.000 euroko ordainketa bakar baten bidez emango da. Proiektua 2010eko urriaren 1ean hasiko da eta 2011ko irailaren 30ean bukatuko. Beraz, diru-laguntza justifikatzeko epea 2012ko urtarrilaren 31n bukatuko da».


Azterketa dokumentala