Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2011ko urtarrilaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia eta Herri Administrazio Saila
238

AGINDUA, 2010eko urriaren 7koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, «Fundación Juan Celaya Letamendi Fundazioa» fundazioaren estatutuetako 23. artikuluan egindako aldaketak onartu eta inskribatzeko dena.

«Fundación Juan Celaya Letamendi Fundazioa» fundazioaren estatutuetako 23. artikuluan egindako aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.- 2010eko uztailaren 30ean Justizia eta Herri Administrazio Sailaren Erregistroan estatutuak aldatzeko eskritura publikoaren kopia bikoitz baimendua sartu zen. Eskritura publiko hori 2010eko uztailaren 23an eman zuen Iñigo Bilbao Urrutiak, Francisco Rodriguez - Poyo Segura Vitoria-Gasteizko notarioaren aurrean (3.018 protokolo-zk.).

Bigarrena.- Aipatutako eskritura publikoan jasota dago Iñigo Bilbao Urrutiak Fundazioko Patronatuko idazkari lanetan ari zela Bilbon 2008ko abenduaren 18an emandako ziurtagiria. Juan Celaya Letamendi, Fundazioko jarduneko lehendakariaren oniritzia dauka. Ziurtagiri hori 2010eko abenduaren 18an egindako bileraren aktarena zen, eta hor erabaki zen Fundazioaren estatutuetako 23. artikulua aldatzea.

Eskritura publikoan, Fundazioaren estatutuen egungo testu osoa jasota dago, bai eta aldatutako 23. artikuluaren idazkera berri osoa. Halaber, fundazioaren helburua errespetatu egiten dela, bizirik dagoen fundatzailearen aldetik inolako debekurik ez dagoela eta fundazioaren bideragarritasun ekonomikoan inolako eraginik ez duela ere jasotzen da.

Hirugarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistro, Aholkularitza eta Kontrol Unitateko zerbitzu teknikoek aztertu dute espedientea eta, ondoren, ebazpen-proposamena aurkeztu.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.- Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio fundazioaren estatutuen aldaketa inskribatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago ondokoetan: Euskal Autonomia Erkidego Fundazioei buruzko Legearen 40. artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3. artikuluan; eta, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren 2009ko maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 9.1.e) artikuluan.

Bigarrena.- Estatutuen aldaketa onartzeko eta aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko espedienteari funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan eskatutakoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduaren 44. artikuluan eskatutakoak. Azken erregelamendu hori ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren bidez onartu zen.

Hirugarrena.- Fundazioen estatutuen aldaketak inskribatzeko oro har eskatutako baldintzez gain, gai horretaz Fundazioko estatutuetan berariaz jasotzen diren arauak betetzen dira.

Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusi dira.

Eta Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak hau

EBATZI DU:

Lehenengoa.- «Fundación Juan Celaya Letamendi Fundazioa»ren estatutuetako 23. artikuluan egindako aldaketa onartzea.

Bigarrena.- Fundazioaren estatutuen aldaketa inskribatzeko agintzea, agindu honen data duela, eta eskritura publikoan ezarritakoarekin bat etorriaz. Eskritura publiko hori Francisco Rodriguez - Poyo Segura Vitoria-Gasteizko notarioak eskuetsi zuen, 2010eko uztailaren 23an (3.018 protokolo-zk.).

Hirugarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, agindua jakinarazi eta biharamunetik, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, agindua jakinarazi eta biharamunetik, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 7a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala