Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2011ko urtarrilaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
231

AGINDUA, 2010eko abenduaren 1ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko master-ikasketa ofizialak ezartzeko baimena ematen da.

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak (apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatuak) 8.2 artikuluan dioenez, estatuko lurralde osorako balioa izango duten titulu ofizialak lortzeko irakaskuntzak ezartzea eta kentzea autonomia-erkidegoak erabakiko du, bai Gizarte Kontseiluak proposatuta, bai erkidegoaren beraren ekimenez, kontseilu horren adostasunarekin, eta, beti ere unibertsitatearen Gobernu Kontseiluak txostena eman ondoren.

Euskal Unibertsitate Sistemaren 3/2004 Legeak, otsailaren 25ekoak, bere 51. artikuluan arautu du Goi-mailako Hezkuntzako Europako Esparrura egokitzea. Unibertsitateen gaietan eskumenak dituen sailak eta unibertsitateek euskal unibertsitate-sistema goi-mailako irakaskuntzako Europako sisteman sartzeko eta tituluaren Europako gehigarriaren diploma emateko nahitaezko egokitzapenak bultzatuko dituzte ikasketa-planetan eta kredituen eta balorazioen sistemetan, eta haiekin batera beharrezkoak diren gainerako neurriak.

Titulu ofizialen nola ezarri arautzen dute: urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak (uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak aldatzen duenak), unibertsitateko ikasketa ofizialak arautzen dituenak, eta urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretuak, Gradu, Master eta Doktorego tituluak lortzeko gauzatu behar diren unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzeari eta kentzeari buruzkoak.

Hain zuzen ere, 1393/2007 Errege Dekretuak, urriaren 29koak, 8. artikuluan xedatzen du estatu osoan izaera ofiziala eta baliozkotasuna duten tituluak lortzeko gauzatu behar diren unibertsitate-ikasketak hiru ziklotan egituratuko direla: Gradua, Masterra eta Doktoregoa izenekoetan, hain zuzen.

Urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretuak 16. artikuluan arautzen du zer prozedura jarraitu behar den Gradu, Master eta Doktoregoko unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzeko baimena lortzeko. Artikulu horren arabera, Unibertsitate Kontseiluak egokiak direla ziurtatzen duen ebazpena eman ondoren, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak agindu-proposamena prestatu behar du, Gradu, Master eta Doktoregoko unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzea baimentzeko.

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak txostena eman ondoren, UPV/EHUko Gizarte Kontseiluak 2010eko ekainaren 16an onartu du 2010-2011 ikasturtean master-titulu ofizialak lortzeko ikasketak ezartzea.

Hezkuntza Ministerioko Unibertsitate Kontseiluak, aipatutako Errege Dekretuko 25.7 artikuluaren egungo idazkerarekin bat, eta behin Kalitate eta Ziurtapenaren Ebaluazio Agentzia Nazionalaren (ANECAren) ebaluazio-txostena jaso eta gero, egokitzat jo du Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea aurkeztutako master-ikasketen proposamena.

Hori dela eta, eta Gradu, Master eta Doktorego tituluak lortzeko unibertsitate-ikasketa ofizialak nola ezarri eta kendu arautzen duen urtarrilaren 20ko 11/2009 Dekretuaren 16. artikulua aplikatuz, eta jakitun jartzeko txostena eman eta gero Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluari eta Euskadiko Unibertsitate Kontseiluari (biak 2010eko azaroaren 8an bildu ziren), hau

XEDATU DUT:

Lehenengo artikulua.- Baimena ematea I. eranskinean zerrendatzen diren unibertsitate-master ofizialetako ikasketak ezartzeko.

Bigarren artikulua.- Baimena ematea II. eranskinean zerrendatzen diren unibertsitate-master ofizialak, aurreko ikasturteetan onartuak, aldatzeko.

Hirugarren artikulua.- Ikasketa ofizialak lehen aldiz egiaztatu, eta lau urteren epea amaitu baino lehenago berritu egin beharko dute egiaztapen hori.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Agindu hau Hezkuntza Ministerioari jakinaraztea, horrek Gobernuari proposa diezaion tituluak ofizialtzeko, Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistroan jasotzeko eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 1a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

I. ERANSKINA

Unibertsitate master ofizialaren izena Jakintza arloa

Master in cognitive science and humanities: language, communication and organization / Zientzia kognitiboa eta giza zientziak. Hizkuntza, komunikazioa eta antolaketa unibertsitate masterra Arteak eta giza zientziak

Zientzia eta teknologia kuantikoak unibertsitate masterra Zientziak

Enologia berritzailea unibertsitate masterra Zientziak

Ikerketa biomedikoa unibertsitate masterra Osasun-zientziak

Mikrobiologia eta osasuna unibertsitate masterra Osasun-zientziak

Ingeniaritza biomedikoa unibertsitate masterra Osasun-zientziak

Osasun publikoa unibertsitate masterra Osasun-zientziak

Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientziak unibertsitate masterra Gizarte-zientziak eta lege zientziak

Euskal nazionalismoa XXI. mendean unibertsitate masterra Gizarte-zientziak eta lege zientziak

Gobernantza eta politika ikasketak unibertsitate masterra Gizarte-zientziak eta lege zientziak

Erakundeen psikologia eta esku hartze psikosoziala unibertsitate masterra Gizarte-zientziak eta lege zientziak

Teknologia, ikaskuntza eta hezkuntza unibertsitate masterra Gizarte-zientziak eta lege zientziak

Eraikuntzaren ingeniaritza unibertsitate masterra Ingeniaritza eta arkitektura

Eraikitako ondarearen zaharberritzea eta kudeaketa osoa unibertsitate masterra Ingeniaritza eta arkitektura

Euro MPM proiektuen zuzendaritza europar unibertsitate masterra Ingeniaritza eta arkitektura

Multimedia kazetaritza unibertsitate masterra Gizarte-zientziak eta lege zientziak

Ingurumen-ingeniaritza unibertsitate masterra Ingeniaritza eta arkitektura

II. ERANSKINA

Unibertsitate master ofizialaren izena Jakintza arloa

Kimika sintetiko eta industriala unibertsitate masterra Zientziak

Energia eraginkortasun eta jasangarritasunaren ikerketa industrian, garraioan eta eraikuntzan eta hirigintzan unibertsitate masterra Ingeniaritza eta arkitektura

Material berriak unibertsitate masterra Zientziak

Master in nanoscience / Nanozientzia unibertsitate masterra Zientziak

Ingurumen ingeniaritzako ikerketa unibertsitate masterra Ingeniaritza eta arkitektura


Azterketa dokumentala