Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

5. zk., 2011ko urtarrilaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bergarako Instrukzioko 2 Zenbakiko Epaitegia
113

EDIKTUA, 50/10 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Enrique Sierra Martínezek, Bergarako (Gipuzkoa) Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen honek,

Fede ematen dut, eta lekukotza hau egiten: 50/10 falta-judizioan ondoko epaia eman da; hauek dira idazpurua eta epaitza:

«Pertsonen kontrako faltagatik eta bidegabeko isekengatik, judizio publikoa egin da -goian adierazitako zenbakiarekin- Bergarako (Gipuzkoa) Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen Izaskun Jaca Floresen aurrean, non alderdiak baitira, alde batetik, agertu ez diren Mohamed Akaarir eta don Ali Chalik, eta salatu modura, Rafael Sánchez Hidalgo, hau ere agertu ez dena».

EPAITZA

Absolbitu egiten da Rafael Sánchez Hidalgo, bidegabeko iseken egile izatearen salaketatik.

Auzialdi honetan sortutako kostuak ofiziozkoak deklaratzen dira.

Jasota gera dadin, gaur egun helbide ezagunik ez duen Mohamed Akaarir jaunari epaia jakinarazteko balio dezan eta Epaitegi honetako iragarki-oholtzan argitara dadin, Bergaran (Gipuzkoa), bi mila eta hamarreko azaroaren hogeita bostean ematen dut idazki hau.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala