Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

5. zk., 2011ko urtarrilaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
110

EBAZPENA, 2010eko azaroaren 16koa, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariarena, Hondarribiko portuko Beteranoen moilan profesional ez diren aisia-ontzien titularrei amarralekuak erabiltzeko aldi baterako baimenak emateko dei publikoa egiteko dena.

2010eko maitzaren 12ko Ebazpen bidez Hondarribiko Beteranoen moilan profesional ez diren aisia-ontzien titularrei amarralekuak erabiltzeko aldi baterako baimenak emateko dei publikoa egin zen, eta 2010eko abuztuaren 27an aurkeztutako eskabideei zegozkien amarralekuak esleitu zitzaizkien, baina hala ere 56 amarraleku bete gabe geratu dira.

Amarralekuak erabiltzeko aldi baterako baimenak emateko prozedura Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2004ko apirilaren 20ko Aginduaren bidez arautu zen (2004ko maiatzaren 28ko EHAA, 100. zk.); eta agindu horren 3. artikuluak ezartzen duenez, amarralekuak eskatzeko epea noiz irekitzen den Portu eta Itsas Gaietako zuzendariak ebazpen bidez egin beharko duen deian iragarriko da.

Apirilaren 20ko Agindu horretan esaten da baimenak emateko deialdia Portu eta Itsas Gaietako zuzendariak egingo duela, eta ahalmena eman dio, gainera, Agindua aplikatu ahal izateko behar diren jarraibide eta aginduak emateko.

Kontuan izanik Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2004ko apirilaren 20ko Agindua, Portu Jardueren Erregelamendua onartzen duen urriaren 21eko 236/1986 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretua, Euskadiko Ondareari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretua, Estatuko Portuei eta Merkataritzako Marinari buruzko azaroaren 24ko 27/1992 Legea, Interes Orokorreko Portuen Araubide Ekonomikoari eta Zerbitzuak Emateari buruzko azaroaren 26ko 48/2003 Legea, Kostaldeei buruzko uztailaren 28ko 22/1988 Legea, Kostaldeei buruzko Legea Garatu eta Betearazteko Erregelamendu Orokorra onesteko abenduaren 1eko 1471/1989 Errege Dekretua, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko Lege Orokorra eta aplikatu beharreko gainerako araudia,

EBATZI DUT:

1.- Hondarribiko portuan dauden amarralekuak aldi baterako erabiltzeko baimena esleitzeko deia egitea, baimenean agertzen den datatik 2013ko abuztuaren 26 arteko iraupenarekin.

2.- Deialdi honetan 2010eko maiatzaren 12ko deialdiaren ondorioz Hondarribiko portuan hartu gabe geratu ziren amarralekuak eskaintzen dira.

- 2 amarraleku, 8 m arteko luzera eta 3,10 m edo gutxiagoko zabalera duten ontzientzat.

- 14 amarraleku, 6 m arteko luzera eta 2,15 m edo gutxiagoko zabalera duten ontzientzat.

- 24 amarraleku, 6 m arteko luzera eta 2,46 m edo gutxiagoko zabalera duten ontzientzat.

- 16 amarraleku, 6 m arteko luzera eta 2,55 m edo gutxiagoko zabalera duten ontzientzat.

3.- Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta 15 egun baiodunetara amaituko da, eguerdiko 12:00etan.

4.- Eskabideak aurkezteko lekua.

Eskabideak Gipuzkoako Portuen Lurralde Zerbitzuan (Kaiko kalea 23-2, 2003 Donostia-San Sebastián) edo Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzaren bulegoetan (Donostia kalea 1, Lakua I, - 7 01010 Vitoria-Gasteiz) aurkeztu ahal izango dira, horrek ezertan galarazi gabe Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritakoa.

5.- Aurkeztu beharreko eskabide-orriak eta agiriak.

Eskabidea egiteko eredua Gipuzkoako Portuen Lurralde Zerbitzuan edo Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzaren bulegoetan (Donostia kalea 1, Lakua I, - 7 01010 Vitoria-Gasteiz) jaso ahal izango da, edo nahi izanez gero, Eusko Jaurlaritzaren webgunean (www.euskadi.net), Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren atalean.

Eskabideekin batera, Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2004ko apirilaren 20ko Aginduaren 4.2 artikuluan ezarritako agiriak aurkeztu beharko dira (Agindu horrek Euskal Autonomia Erkidegoaren portuetan eta portu-instalazioetan profesional ez diren aisialdiko ontzien titularrei amarralekuak erabiltzeko aldi baterako baimenak emateko prozedura arautzen du).

6.- Baimenak esleitzeko ere, Garraio eta Herri Lanetako sailburuaren 2004ko apirilaren 20ko Agindu horretan ezarri prozedurari jarraituko zaio, izan ere, agindu horren bidez Euskal Autonomia Erkidegoaren portuetan eta portu instalazioetan profesional ez diren aisialdiko ontzien titularrei amarralekuak erabiltzeko aldi baterako baimenak emateko prozedura arautzen da.

7.- Deialdiaren inguruko jakinarazpenak, prozedurari amaiera emateko ebazpenak izan ezik, Gipuzkoako Portuen Zerbitzuko iragarki-oholean jarriko dira.

8.- Eskatzaileek ematen duten informazio guztia fitxategi batean gordeko da, eta Hondarribiko portuko amarralekuak aldi baterako emateko baimenen kudeaketarako solik erabiliko dira. Fitxategi horren erabilera eta jarduera Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren aurreikuspenetara egokituko da.

Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidcea agortzen, gorako helegitea aurkez dakioke Garraio eta Herri Lanetako sailburuordeari, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 16a.

Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,

FÉLIX JOAQUÍN ASENSIO ROBLES.


Azterketa dokumentala