Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

5. zk., 2011ko urtarrilaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
109

EBAZPENA, 2010eko abenduaren 1ekoa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena. Honen bidez unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako guraso-elkarteen federazioentzako eta konfederazioentzako laguntzak ematen dira.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko uztailaren 21eko Aginduak egindako deialdian ezarritakoari jarraituz, eta izapidetu diren espedienteak aztertu ondoren,

EBATZI DUT:

1. artikulua.- Arlo edo lurralde eremuak kontuan hartuz ebazpen honen I. eranskinean zehazten diren laguntzak ematea ikasleen guraso elkarteen federazio eta konfederazioei uztailaren 1a eta abenduaren 31 bitarteko epean egingo diren ekintzak finantzatzeko. Ordainketa aldi bakar batean egingo da, diru-laguntza onartu eta gastuak justifikatu eta gero. Aipatutako gastuak 15 egun naturalean justifikatu beharko dira ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, eta emandako diru-laguntza adinakoak edo handiagoak izan beharko dute. Halaber, epe berean hain zuzen ere jakinarazpenaren osteko hamabost egineko epean ez bada berariaz eta idatziz uko egiten, diru-laguntza onartuta dagoela ulertuko da.

2. artikulua.- Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Hezkuntza, sailburuordearen aurrean. Horretarako epea hilabetekoa izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 1a.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,

CÁNDIDO HERNÁNDEZ GARDUÑO.

I. ERASKINA / ANEXO I

Konfederazioak/Confederaciones

Udalerria

Municipio Erakundearen izena

Denominación entidad Guztira

Total

Bilbao EHIGE 72.355,88 €

Bilbao UFEPA: Confederac. de Euskadi 17.644,12 €

Lurralde historikoetako Federazioak / Federaciones de ámbito Territorial

Udalerria

Municipio Erakundearen izena

Denominación entidad Guztira

Total

Vitoria-Gasteiz Denon Eskola 58.527,46 €

Donostia-San Sebastián Baikara 72.482,31 €

Bilbao FAPV-BIGE 90.990,23 €

Beste Federazioak / Otras Federaciones

Udalerria

Municipio Erakundearen izena

Denominación entidad Guztira

Total

Vitoria-Gasteiz FAPACNE 14.234,21 €

Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena Serantespean 1.050,00 €

Bilbao Federac Católica de Bizkaia 21.836,00 €

Bilbao Bizkaiko Ik. Gur. Elk. Federaz. 15.000,00 €

Bilbao Bide Lagun 2.800,00 €

Bilbao Ikasge 7.374,63 €

Getxo Elkargarri 3.903,05 €

Santurtzi Coordinadora Gidari 4.280,00 €

Loiu FAPAE 6.988,10 €

Donostia-San Sebastián FEGUIAPA 21.569,20 €

Donostia-San Sebastián Gipuzkoako Ik. Gur. Elk. Feder 10.842,37 €

Ikaztegieta Federación Eskola Txikiak 7.000,00 €


Azterketa dokumentala