Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2010eko abenduaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Kultura Saila
6419

IRAGARKIA, Hizkuntza Politikarako sailburuordearen 2010eko urriaren 18ko Ebazpena Instituto para el Tratamiento de la Nicotina Dependencia SLri jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, 2007ko ekainaren 26ko Ebazpenaren bidez esleitutako diru-laguntzaren lehen zatia, ordaindutakoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzularazteko tramitazioari hasiera ematen zaio.

Instituto para el Tratamiento de la Nicotina Dependencia, SL-ri (Bilbao) aipatutako ebazpen hori jakinarazten saiatu ostean, horretarako modurik egon ez denez, ondoren argitaratzen da oso-osorik:

«Ebazpena, 2010eko urriaren 18koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, 2007ko urtarrilaren 24ko Aginduaren babesean, Instituto para el Tratamiento de la Nicotina Dependencia SLri, espediente-zenbakia PRI-200700/0141, lehen erabilera-plana diseinatzeko, 2007ko ekainaren 26ko Ebazpenaren bidez, esleitutako diru-laguntzaren lehen zatia, ordaindutakoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzularazteko tramitazioari hasiera ematen zaiola jakinarazten diona. Era berean, aipatutako dirulaguntzaren bigarren ordainketa ez egitea ebazten da.

AURREKARIAK

1.- Diru-laguntzen deialdia arautzen duen Kulturako sailburuaren 2007ko urtarrilaren 24ko Agindua, 2007ko martxoaren 5ean argitaratu zen EHAAn. Agindu honek entitate pribatuek eta zuzenbide publikoko korporazioek Euskal Autonomia Erkidegoan dituzten lantokietan euskararen erabilera-planak egin edota 2007an garatzeko diru-laguntzak arautzen ditu.

2.- 2007ko urtarrilaren 24ko Aginduaren babesean bildutako dirulaguntza-eskabideez hartutako erabakia jakinarazten duen Ebazpena eman zuen Hizkuntza Politikarako sailburuordeak 2007ko ekainaren 26an. Horren bitartez, Instituto para el Tratamiento de la Nicotina Dependencia S.Lri bi mila (2.000) euroko dirulaguntza egokitu zitzaion lehen erabilera-planaren diseinurako. Aurkeztutako gastu totala sei mila (6.000) eurokoa izan zen.

3.- Bigarren puntuan adierazitako diru-laguntzaren ordainketari dagokionez, lehen puntuan aipatutako Aginduaren 17. artikuluan esandakoari jarraituz jokatu zen. Ondorioz, esleitutako diru-laguntzaren % 50a (1.000) euro diru-laguntzari uko egiteko epea pasatu ondoren ordaindu zen, onuradunak uko egin ez baitzion. Gainerako % 50a (1.000) euro diru-laguntza justifikatzeko agiriak jaso eta egiaztatu ondoren ontzat eman arte utzi zen.

4.- Diru-laguntzaren justifikaziorako agiriak aurkezteko epea 2008ko urtarrilaren 31n amaitu zen.

5.- 2008ko uztailaren 17ko datarekin errekerimendu gutuna bidali zitzaien, posta zertifikatuz, aipatu agiriak jaso ez zirelako.

6.- Errekerimendu-gutuna jaso ondoren ere, entitate onuradunak ez du jasotako diru-laguntza justifikatu. Beraz, Kulturako sailburuaren 2007ko urtarrilaren 24ko Aginduak ezarritako betebeharretako bat ez du bete.

Horiek horrela izanda, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Diruz lagundutako proiektuaren justifikaziorik aurkeztu ez denez, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak ezarritakoari jarraituz, Instituto para el Tratamiento de la Nicotina Dependencia SLri, espediente zenbakia PRI-200700/0141, lehen erabilera-planaren diseinua proiekturako ordaindutako mila (1.000) euroko diru-kopurua Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzularazteko tramitazioari hasiera ematea. Era berean, adjudikatutako dirulaguntzaren bigarren zatiaren ordainketa ez egitea.

Bigarrena.- Instituto para el Tratamiento de la Nicotina Dependencia SLri hamabost eguneko epea ematea egokitzat jotako murtziloak aurkeztu ahal izateko. Epe hori ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunetik hasiko da.

Hirugarrena.- Ebazpen honen berri ematea interesatutako entitateari eta, bide batez, ohartaraztea tramitazio ekintza hutsa denez, honen aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri, Herri Administrazioko Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluaren arabera, nahiz eta interesatuak nahi beste oharpen egin ahal izango dituen.»

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan. Lege horren bidez Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 7a.

Koordinaziorako zuzendaria,

IVÁN IGARTUA UGARTE.


Azterketa dokumentala