Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2010eko abenduaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Kultura Saila
6418

IRAGARKIA, Hizkuntza Politikarako sailburuordearen 2010eko urriaren 18ko Ebazpena Aztarnak 2000, SLri jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, 2009ko abuztuaren 26ko Ebazpenaren bidez esleitutako diru-laguntzaren lehen zatia, ordaindutakoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzularazteko tramitazioari hasiera ematen zaio.

Aztarnak 2000, SLri (Donostia-San Sebastián) aipatutako ebazpen hori jakinarazten saiatu ostean, horretarako modurik egon ez denez, ondoren argitaratzen da oso-osorik:

Ebazpena, 2010eko urriaren 18koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Kulturako sailburuaren 2008ko abenduaren 24ko Aginduaren babesean, Aztarnak 2000, SLri, espediente-zenbakia LHT-200900/0115, lehen erabilera-plana diseinatzeko, 2009ko abuztuaren 26ko Ebazpenaren bidez, esleitutako diru-laguntzaren lehen zatia, ordaindutakoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzularazteko tramitazioari hasiera ematen zaiola jakinarazten diona. Era berean, aipatutako dirulaguntzaren bigarren ordainketa ez egitea ebazten da.

AURREKARIAK

1.- Diru-laguntzen deialdia arautzen duen Kulturako sailburuaren 2008ko abenduaren 24ko Agindua, 2008ko abenduaren 26an argitaratu zen EHAAn. Agindu honek entitate pribatuek eta zuzenbide publikoko korporazioek Euskal Autonomia Erkidegoan dituzten lantokietan euskararen erabilera-planak egin edota 2009an garatzeko diru-laguntzak arautzen ditu.

2.- 2008ko abenduaren 24ko Aginduaren babesean bildutako dirulaguntza-eskabideez hartutako erabakia jakinarazten duen Ebazpena eman zuen Hizkuntza Politikarako sailburuordeak 2009ko abuztuaren 26an. Horren bitartez, Aztarnak 2000, SLri hamabi mila bederatziehun eta hogeita bat euro eta laurogeita hemezortzi zentimoko (12.921,98) dirulaguntza egokitu zitzaion lehen erabilera-planaren diseinurako. Aurkeztutako gastu totala berrogeita zortzi mila berrehun eta hogeita lau (48.224) eurokoa izan zen.

3.- Bigarren puntuan adierazitako diru-laguntzaren ordainketari dagokionez, lehen puntuan aipatutako Aginduaren 12. artikuluan esandakoari jarraituz jokatu zen. Ondorioz, esleitutako diru-laguntzaren % 50a (6.460,99) euro diru-laguntza onarpena jaso ondoren ordaindu zen. Gainerako % 50a (6.460,99) euro diru-laguntza justifikatzeko agiriak jaso eta egiaztatu ondoren ontzat eman arte utzi zen.

4.- Diru-laguntzaren justifikaziorako agiriak aurkezteko epea 2010eko urtarrilaren 31n amaitu zen eta epe horretan Aztarnak 2000 SLk ez zuen diru-laguntza justifikatzeko inolako agiririk aurkeztu.

5.- 2010eko otsailaren 25ean Koordinaziorako Zuzendaritzak Aztarnak 2000, SL-ren gutuna jaso zuen. Bertan esleitutako diru-laguntzari uko egiten zion.

6.- 2010eko otsailaren 25ean bertan Hizkuntza Politikarako sailburuordeak ebazpena eman zuen uko eginaz egindako eskabidea ontzat emanez eta esleitutako diru-laguntza bertan behera utziz.

Horiek horrela izanda,

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.- Diruz lagundutako proiektuaren justifikaziorik aurkeztu ez duenez eta diru-laguntzari uko egin dionez, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak ezarritakoari jarraituz, Aztarnak 2000, SL-ri, espediente zenbakia LHT-200900/0115, urteko kudeaketa-plana garatzeko ordaindutako sei mila laurehun eta hirurogei euro eta laurogeita hemeretzi zentimoko (6.460,99) diru-kopurua Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzularazteko tramitazioari hasiera ematea. Era berean, adjudikatutako dirulaguntzaren bigarren zatiaren ordainketa ez egitea.

Bigarrena.- Aztarnak 2000, SLri hamabost eguneko epea ematea egokitzat jotako murtziloak aurkeztu ahal izateko. Epe hori ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunetik hasiko da.

Hirugarrena.- Ebazpen honen berri ematea interesatutako entitateari eta, bide batez, ohartaraztea tramitazio ekintza hutsa denez, honen aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri, Herri Administrazioko Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluan arabera, nahiz eta interesatuak nahi beste oharpen egin ahal izango dituen.»

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan. Lege horren bidez Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 7a.

Koordinaziorako zuzendaria,

IVÁN IGARTUA UGARTE.


Azterketa dokumentala