Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2010eko abenduaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
6414

EDIKTUA, kontratuei buruz, oro har, bideratutako 1438/09 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1438/09 prozedura arrunta.

Alderdi demandatzailea: Cerámicas Apaolaza SA.

Alderdi demandatua: Cyrssa Ascensores y Rehabilitaciones SL.

Gaia: kontratuak, oro har.

Aipatutako judizioan ebazpena eman da; hona ebazpen horren testua:

206/10 EPAIA

Epailea: Yolanda Varona Alfambra.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: 2010eko urriaren 21a.

Alderdi demandatzailea: Cerámicas Apaolaza SA.

Abokatua: Txomin Escudero Alonso.

Prokuradorea: Iñaki Sanchiz Capdevila.

Alderdi demandatua: Cyrssa Ascensores y Rehabilitaciones SL.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: kontratuak, oro har.

EPAITZA

Osorik baietsi behar dut Sanchiz Capdevilla prokuradoreak -Cerámicas Apaolaza SAren izenean eta ordez- Cyrssa, Ascensores y Rehabilitaciones SLren aurka aurkeztutako demanda, eta demandatzaileari ondokoak pagatzera kondenatzen dut demandatua: 11.516,42 euro, ebazpen honetako hirugarren oinarriaren araberako interesak, eta prozedura honetan sortutako kostuak.

Epai honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, bost eguneko epean eta epaitegi honetan, Arabako Probintzia Auzitegiari zuzenduta.

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 00090000040113009. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitaratzea.- Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Vitoria-Gasteizen (Araba).

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 25a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala