Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2010eko abenduaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
6413

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 275/09 kanbio-judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Gestiones y Promociones Valladolid SLren eskariz Promociones Ronda San Ignacio SL eta S.W. Betongroup SAren aurka Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian -zenbateko bat erreklamatuz- bideratutako 275/09 kanbio-judizioko prozeduran epaia eman da, eta hauexek dira idazpurua eta epaitza:

30/2010 EPAIA

Gernika-Lumo (Bizkaia), 2010eko martxoaren 3a.

Gernika-Lumoko (Bizkaia) eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko epaile Rebeca Huertos Domingok ikusi ditu 275/09 kanbio-judizioko autoak -zenbateko bat erreklamatzeari buruzkoak-, zeinek epaitegi honetan bideratu diren alderdien artean, alde batetik, demandatzaile modura, Gestiones y Promociones Valladolid, prokuradore Carlos Muniategui Landa eta letratu Miguel Zuloaga Lalanarekin; eta bestetik, demandatu modura, Promociones Ronda San Ignacio SL eta S.W. Betongroup SA, prokuradore Miren Irune Gorroño Menchaca eta letratu Erasmorekin.

EPAITZA

«S.W. Betongroup, SA»ren ordezkaritza prozesalak aurkeztutako kanbio-oposizioa baiestea, eta, ondorioz, «Gestiones y Promociones Valladolid, SL» merkantilaren ordezkaritza prozesalak aurkeztutako kanbio-demanda ezestea, prozesuaren kostuak azkeneko horri ezarriz.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, eta ohartaraz bekie beraren aurka apelazio-errekurtsoa jar dezaketela, Probintzia Auzitegian. Errekurtsoa PZLko 457. artikuluan xedatutakoaren arabera egingoda, idazkia epaitegi honetan denetik bost eguneko epean aurkeztuz, jakinarazten denetik hasita.

Eman bedi epai honen testigantza eta bidal bedi haren autoetara, eta gorde bedi jatorrizkoa epaitegiko epai zibilen liburuan.

Lehen auzialdian behin betiko epaituz, epai honen bitartez ebatzi, agindu eta sinatu egiten dut.

Eta Promociones Ronda San Ignacio SL demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Gernika-Lumon (Bizkaia), bi mila eta hamarreko urriaren hamabostean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala