Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2010eko abenduaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 12 Zenbakiko Epaitegia
6412

EDIKTUA, 770/07 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 12 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 770/07 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Maria Concepción Herrero Camba.

Abokatua: Ignacio Gamero Delgado.

Prokuradorea: Idoia Gutiérrez Aretxabaleta.

Demandatua: Oscar David Gonzalo Zabala.

Gaia: judizio arrunta.

Aipatu judizioaren gainean 50/09 epaia eman da, zeinaren epaitza honako hau baita:

EPAITZA

Osorik baiesten dut epaitegietako prokuradore Idoia Gutiérrez Arechabaletak, María Concepción Herrero Cambaren izenean eta ordezkaritzan jarritako demanda, eta horrenbestez, auzi-ihesean den Óscar David Gonzalo Zabala demandatua kondenatzen dut hamar mila eta hamabost euro eta zortzi zentimo (10.015,08) ordaintzera.

Interes gisa ordaindu beharko dira demanda aurkeztu zenetik sortutako legezko interesak, baita urteko interesak ere -legezko interesa bi puntu gehituta-, lehen auzialdian emandako epaiaren egunetik aurrera. Demandatuak, azkenik, prozeduran sortutako kostu guztiak ordaindu beharko ditu.

Prozedura Zibileko Legearen 457. artikuluarekin bat, epai honen kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke: epaitegi honetan aurkeztu beharko da idazkia, jakinarazten den egunetik bost eguneko epean; bertan, zein ebazpen apelatzen den eta zein erabaki inpugnatzen den adierazi beharko da.

Epai hau eman, agindu eta sinatu egiten dut. Epaia alderdiei jakinaraziko zaie, legez ezarritako moduan.

Oscar David Gonzalo Zabala demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4726 0000 00 077007. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Bilbao (Bizkaia), 2010eko martxoaren 30a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala