Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2010eko abenduaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
6409

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 19/10 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 19/10, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Alderdi demandatzailea: Eugenio Ortega Rodríguez.

Alderdi demandatua: Vircelia Machado Miquelino.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan ebazpena eman da, eta ondokoak dira idazpurua eta epaitza:

410 EPAIA

Epailea: Francisco Benito Alonso.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: 2010eko uztailaren 30a.

Alderdi demandatzailea: Eugenio Ortega Rodríguez.

Abokatua: Begoña Vázquez Martínez.

Prokuradorea: Maria Elena Manuel Martín.

Alderdi demandatua: Vircelia Machado Miquelino.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

EPAITZA

Baietsi egiten dut, aurrerago adieraziko den eran, Manuel Martínl Martín prokuradoreak -Eugenio Ortega Rodríguezen izenean eta ordez- aurkeztutako demanda, Vircelia Machado Miquelinoren aurkakoa. Hori dela-eta, behin betiko neurri hauek hartu behar ditut, hain zuzen ere, aurretik erabakitakoak ordezkatuko dituztenak:

Lehenengoa.- Eugenio Ortega Rodríguezi ematen zaio 2002-03-24an jaiotako Pablo semearen zaintza eta jagoletza; guraso-ahala, berriz, aitaren eta amaren artean banatuko da.

Bigarrena.- Familia-etxebizitzaren erabilera eta gozamena -altzari eta hornidura barne- aipatutako adingabekoari eta bere aitari esleitzen zaie. Helbidea: Julian Zagazagoitia 11-6. E, Bilbao.

Hirugarrena.- Vircelia Machado Miquelinok eskubidea izango du astean egun batez, bi orduz, bere seme Pablorekin egoteko -gainbegiratuta-, familiarentzako elkargunean, alegia, adingabekoa bizi den helbidean.

Hitzartutakoa gertatzeko, Familia Elkarguneak Koordinatzeko Zerbitzuari (Foru Aldundia) bidal bekio ofizioa, eta uztailaren 1eko 124/2008 Dekretuaren 19. artikuluan eskatutakoak bidali, bai eta ebazpen honen lekukotasuna ere -jarduera hauetakoa-, guztia txosten gisa erabil dadin, beharrezko jarduera-protokolorako. Auzitegi honi jakinaraz dakiola, legezko epean, Esku Hartzeko Banakako Plana, eta dagokion unean bidal daitezela jarraipen-txostenak, lehenago aipatutako ebazpenaren 28. artikuluaren eduki guztiekin batera. Txosten horiek, aipatutako aldizkotasunez egin beharko dira; edonola ere, hiru hilabetean behin. Hala ere, azken txostena edo dekretu horren 29. artikuluan jasotako balizko luzapen-proposamena egin litezke.

Laugarrena.- Vircelia Machado Miquelino andreak bere seme Pabloren elikagaietarako hilero eman beharreko diru-kopurua diru-sarrera guztiei ehuneko 20a aplikatzearen ondoriozkoa izango da; eta hilean, gutxienez, 100 eurokoa izango da. Diru-kopuru hori urtero eguneratuko da ebazpen honen eguna erreferentzia hartuta, Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratzen duen KPIk izandako aldakuntzen arabera.

Bosgarrena.- Adingabeak izaten dituen ezohiko gastuak bi gurasoek ordainduko dituzte, erdibana.

Auzialdi honetan sortutako kostuak ez zaizkio berariaz inori ezarri.

Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4710. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, epaileak, Epaitegiko iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu hau argitaratzea ebatzi du, epaia Vircelia Machado Miquelinori jakinarazteko eginbidea burutzeko.

Bilbao (Bizkaia), 2010eko irailaren 9a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala