Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2010eko abenduaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
6408

EDIKTUA, eskontzaz kanpoko seme-alabentzako adostutako neurrien gainean burututako 391/10 prozeduraren ondoriozkoa.

<body> <p>Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 391/10 seme-alabentzako adostutako neurriak.

Demandatzailea: Edith Sorandi Ocampo Davalos.

Abokatua: Juan Carlos Abaitua Guzman.

Prokuradorea: Ana María Conde Redondo.

Demandatua: Jhon Jairo Montoya Salazar.

Gaia: IV-VII tituluak.

Judizio horretan 2010eko martxoaren 31n epaia eman zen, eta bere idazpurua eta epaitza honako hauek dira:

300/06 EPAIA

Epailea: Francisco Benito Alonso.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: 2010eko ekainaren 11.

Alderdi eskatzailea: Edith Sorandi Ocampo Davalos.

Abokatua: Juan Carlos Abaitua Guzman.

Prokuradorea: Ana María Conde Redondo.

Judizioaren gaia: Jhon Jairo Montoya Salazar eta Edith Sorandi Ocampo Davalos bikotearen adin txikiko alabaren gainean, adostasunezko prozeduraren bidez onartutako ezkontzaz kanpoko neurriak, zaintza- eta jagoletza-prozesua eta gainerako neurriak.

EPAITZA

Edith Soriandi Ocampo Davalos eta Jhon Jairo Montoya Salazarrek aurkeztutako 2010eko martxoaren 31ko hitzarmen erregulatzailea onartzen da, Kode Zibileko 90. artikuluko neurri eta edukiei dagokienez onartu ere.

Ez da kosturik ezartzen.

Fiskaltzak apelazio-errekurtsoa soilik aurkez dezake epai honen kontra, ezkontzan izandako seme-alaben alde egiteko.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinaraz bekie ebazpen hau dagokien erregistro zibilei, erregistro-ondorio bidezkoetarako.

Ez da kosturik ezartzen.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jhon Jairo Montoya Salazar demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren esku dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2010eko irailaren 6a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala