Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2010eko abenduaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Barakaldoko Instrukzioko 4 Zenbakiko Epaitegia
6405

EDIKTUA, 409/09 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Jesus Maria Lebredo Fernándezek, Barakaldoko (Bizkaia) Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik.

Fede eta testigantza ematen dut:

409/09 falta-judizioan epaia eman da; hauek dira idazpurua eta epaitza:

517/09 EPAIA

Barakaldo, 2009ko azaroaren 11.

Begoña López Anguitak, Barakaldoko Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratuak, ikusi ditu hitzezko falta-judizioaren autoak (409/09), lesioak, mehatxuak eta irainak direla-eta bideratu direnak. Hona hemen alderdiak: Ministerio Fiskala, Ohiane López García eta Miguel Ángel Navarro salatari eta salatu gisa, eta Asier Azkarraga González y Javier Calvo salatu gisa.

EPAITZA

Ohiane López García, lesio-falta baten egile denez, 45 eguneko isuna ordaintzera kondenatzen dut: eguneko 2 euro; eta irainen falta baten egile denez, 10 eguneko isuna ordaintzera: eguneko 2 euro. Erantzukizun pertsonal subsidiario ere ezartzen da: ordaintzen ez diren bi isun-kuotaren ordainez egun bat askatasunik gabe. Miguel Ángel Navarrori berrehun eta berrogeita hamar (250) euroko kalte-ordaina eman behar zaio, erantzukizun zibilagatik.

Miguel Ángel Navarro Cano, Asier Azkarraga González eta Javier Calvo López absolbitzen ditut epaitzen diren egitateen erantzukizun penaletik.

Jakinarazi epaia alderdiei BJLOren 248.4 artikuluan aurreikusitako moduan, eta jakinarazi, halaber, epai hau ez dela irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa ezar daitekeela Probintzia Auzitegian, jakinarazpena egin eta hurrengo bost egunen barruan. Epaitegi honen aurrean egin beharko da errekurtsoa.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Epaia jasota geratzeko, Javier Calvo Lópezi jakinarazteko -non dagoen ez dakigunez gero- eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko egin dut ediktu hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamarreko martxoaren hogeita bian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala