Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2010eko abenduaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
6402

EBAZPENA, 2008ko apirilaren 30ekoa, Ingurumeneko sailburuordearena, Sidenor Industrial SL enpresari ingurumen-baimen bateratua ematen diona, Basauriko udalerrian (Bizkaia) altzairu bereziak fabrikatu ditzan.

AURREKARIAK

2006ko irailaren 26an, Sidenor Industrial SL enpresak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailari ingurumeneko baimen bateratua ematea eskatu zion, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera, Basauriko udalerrian (Bizkaia) altzairu bereziak fabrikatzeko jarduerarako. Eskaerarekin batera honako dokumentazio teknikoa aurkeztu zuen:

- «Ingurumeneko baimen bateratuko eskaera-proiektua. Oinarrizko proiektua. Sidenor Industrial SL» (2006ko iraila).

- «Laburpen ez-teknikoa» (2006ko iraila).

Erreferentziako baimena eskatzeko unean, Sidenor Industrial SL enpresak, besteak beste, jarduerarako 2000ko martxoaren 31ko jarduera-baimena zuen. Baimen hori altzairugintza berriko jarduerarako eman zen. Halaber, enpresa sustatzaileak 2000ko uztailaren 31ko eta 2001eko apirilaren 25eko -2003ko maiatzaren 22an aldatu zena- hondakin arriskutsuetarako baimenak zituen, hondakinen inguruan indarrean dagoen araudian xedatutakoari jarraituz; 2002ko otsailaren 5eko ibilgura isurketak egiteko baimena -2005eko apirilaren 12an aldatu zena- eta 2004ko irailaren 10eko saneamenduko sare nagusira isurketak egiteko baimena zituen, isurketen inguruan indarrean dagoen araudian xedatutakoari jarraituz; eta 2001eko otsailaren 8ko eta 2003ko uztailaren 3ko atmosfera kutsatu dezakeen instalazio gisa zegozkion baimenak zituen, atmosferaren inguruan indarrean dagoen araudian xedatutakoari jarraituz.

2006ko urriaren 10ean, Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak prozeduran esku-hartzea duten hainbat organori txostenak eskatu zizkion, Ingurumen Organoaren bidez proiektua jendaurrean jartzeko izapidetzea adosteari dagokionez. Zehazki Basauriko Udalari, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoari kontsultatu zien, espedientean jasotako emaitzarekin.

2007ko urtarrilaren 3an eta 2007ko irailaren 4an, Ingurumen Organoak agiri osagarriak txertatzeko eskatu zion sustatzaileari, eta espedientea 2007ko irailaren 24an osatu zen.

Aurkeztutako agiriak nahikoa zirela egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordeak 2007ko azaroaren 14an emandako Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen 30 egun balioduneko epean, Sidenor Industrial SL enpresak sustatutako proiektua, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian nahiz Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2007ko abenduaren 3an. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko egunkaritan argitaratu zen 2007ko abenduaren 2an, eta proiektuak hartuko duen eremuaren ondoko auzokide bakoitzari jakinarazpena bidali zitzaion.

Jendaurrean jartzeko izapidea amaitu ondoren, hainbat alegazio-idazki aurkeztu direla egiaztatu da, eta modu laburtuan I. eranskinean jaso dira.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoa betez, 2008ko urtarrilaren 14an Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak txostenak eskatu zizkien Basauriko Udalari, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari, eta 2008ko otsailaren 28an Iparraldeko Ur Konfederazioari, espedientean ageri den emaitza jasoz.

2008ko otsailaren 18an, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, espediente osoa Sidenor Industrial SL enpresaren esku utzi zen, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak egindako Ebazpen Proposamena gehituz.

2008ko martxoaren 10ean sustatzailearen jakinarazpena jaso zen. Jakinarazpen hartan hainbat ohar egiten ziren Ingurumeneko Baimen Bateratuaren Ebazpen Proposamenari lotuta.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea; eta hori lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila altua helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatu eta burutzeko Erregelamendua onartzen duen apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoa betez, baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta lerro guztiak; 16/2002 Legearen 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko esparruko jardueren instalazioetan gauzatzen direnak eta jarduera horrekin zerikusia dutenak.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 9. artikuluak ezartzen duena betez, ingurumeneko baimen bateratua behar dute 1. eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua, berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena emateko parte hartuko duten Herri Administrazio desberdinen artean koordinatuta izango den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era berean, indarrean dagoen araudiaren araberako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Sidenor Industrial SL enpresak aurkeztutako proiektuaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen sortzaileak behar dituen baimenak; saneamenduko sare orokorrera isurketak egiteko baimena eta ubide publikora isurketak egitekoa; eta, ingurumen-izaerako beste zehaztapenen artean, atmosferaren kutsadurari dagozkion baimenak eta lurzoruaren kutsadura prebenitu eta hari aurre hartzeari dagozkionak. Espedientean parte hartzen dutela frogatzeko, beste administrazio eta erakunde eskudunek egindako txostenak aurkeztuko dituzte.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozedurak Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuei buruzko azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuak aurreikusten duen jarduera sailkatuetarako udal-baimenaren prozedura ordezkatzen du; ez du ordezkatzen, ordea, udal agintaritzak emango duen behin betiko ebazpena. Ondorio horietarako, ingurumeneko baimen bateratua udal-agintarientzat loteslea izango da, baldin eta lizentzia ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko bada; baita aipatu arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdiei buruzko aipamena egiten bada ere. 29. artikulu horretan aipatzen denez, goiko guztiak ez ditu kaltetuko autonomia-erkidego bakoitzean jarduera sailkatuei aplikatzekoak diren gainerako arauak. Adierazitako aginduak aplikatuz, Sidenor Industrial SL enpresaren ingurumeneko baimen bateratuaren baitan daude Euskal Herriko Ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapide guztiak.

Azkenik, instalazioak gehienez isur ditzakeen gai kutsagarrien balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko ustiapenerako ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika onenen erabilera eta aplika dakiokeen alorreko legerian ezarritako baldintzak. Zehazki, Europako Batzordearen 2001eko abenduko metalak produzitu eta eraldatzeko burdinaren eta altzairuaren industrietarako BREF txostenaren (Best Available Techniques Referente Document on the Production of Iron and Steel), eta 2001eko abenduko metalak produzitu eta eraldatzeko arlorako BREF txostenaren (Reference Document on Best Available Techniques in the Ferrous Metals Processing Industry) edukiak hartu dira kontuan.

Espedienteko txostenak aztertu ondoren, ebazpen-proposamena sinatu eta Sidenor Industrial SL enpresak sustatutako proiektuak bete beharreko baldintzak ezarri ziren.

Goian adierazitako izapideak amaitu dira, eta uztailaren 1eko 16/2002 Legearen, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoaren, 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da. Alde horretatik, kontuan hartu behar da organo honi atxikitako zerbitzu teknikoek sustatzaileak izapidetze honetan egindako oharrak aztertu dituztela, eta guztiak kontuan hartu direla ebazpen hau lantzerakoan.

Organo hau da ingurumeneko baimen bateratu hau emateko eskuduna, aipatutako legearen 13. artikuluan eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Ondorengo araudia ikusi da: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak 2008ko otsailaren 14an emandako ebazpen-proposamena; otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Euskal Herriko Ingurumena Babesteari buruzkoa; 16/2002 Legea, uztailaren 1ekoa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoa; Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua, maiatzaren 8ko 6/2001 Legeak aldatu zuena; irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretua, Legea burutzeko araudia onartzen duena; urriaren 25eko 340/2005 Dekretua, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duena; azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa, eta aplika daitekeen gainerako araudia,

EBATZI DUT:

Lehena.- Helbide soziala Gasteizko udalerriko (Araba) Gamarrako Ateko 22an duen eta IFK B - 01292903 zenbakia duen Sidenor Industrial SL enpresari Basauriko udalerrian (Bizkaia) altzairu bereziak fabrikatzeko jarduerarako ingurumeneko baimen bateratua ematea, Ebazpen honen Bigarren atalean zehaztutako baldintzak jarraituz.

Era berean, Ingurumeneko Baimen Bateratu hau eman da, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 19. artikuluaren arabera, Arroko Erakundeak landu beharreko txostenaren emaitzei kalterik egin gabe.

Jarduera Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskinean jasota dago. Hain zuzen ere 2.2 kategorian «Galdaragintza edo altzairu gordinen instalazioak (lehen edo bigarren mailako galdatzea), orduko 2,5 tona baino gehiago ekoizten dituzten galdaketa jarraikiko instalazioak barne», eta 2.3.a kategorian «Burdinazko metalak eraldatzeko instalazioak: orduko 20 tona altzairu gordin baino gehiago beroan ijezteko ahalmena dutenak».

Sidenor Industrial SL enpresa Basauriko udalerriko (Bizkaia) Ugarte Auzoa kalean dago. Lur-eremuaren azalera, guztira, 428.663 m˛-koa da.

Jarduera: arkuko labe elektroniko eta totxoko etengabeko isurketa bidez, automobilgintza-sektorerako eta honen industria osagarrirako barra formako altzairu bereziko produktu luzeak fabrikatzen dituzte. Instalazioak altzairu likidoko 832.000 tona inguru produzitu ditzake urtean.

Lehengaiak (txatarra, kokea eta antrazita) 150 tonako arku elektrikoko labean urtzen dira, eta urtze-prozesua amaituta likidoa zalira iraultzen da.

Arazte-prozesu baten ondoren, likidoa azpilean isurtzen da. Azpilak etengabeko isurketaren sei lerroak elikatzen ditu. Era berean, «bloom»eko etengabeko isurketa berrian isuriko da.

Lerro horietan ur-dutxa bidezko molde hoztu bat dago. Bertan altzairua solidotu egiten da eta oxiebaketan mozten du; horrela, «totxo» azpiproduktua lortzen da.

Haga mugikordun Stein labetan totxoa berotzea bezalako beste hainbat prozesu gauzatzen dira (potentzia 731 kw), presioko ur-turrusta bidez azala altxatzea, ijezketa-trenean beroan egindako ijeztea, tratamendu termikoak, tenplaketa- eta iraoketa-prozesuak eta suberatzea.

Azkenik produktuak bukaerako akabera-prozesutik igarotzen dira (zuzenketa, granailatze, azalgabetze, leuntze, kontrola...) igorri aurretik.

Urtzeko eta arazteko labeek mahuka-iragazkien bidez araztutako isurketak xurgatzeko sistema dute.

Kontrol-proben prozesuetan, isurketek scrubber eta garbiketa-dorre bidezko xurgatze- eta arazte-sistema dute. Tratamendu termikoen isurketek xurgatze-sistema dute sortutako isurketetarako.

Instalazioan sortutako hondakin-uren artean ur sanitarioak, prozesuko urak eta euri-urak daude.

Botika-kutxa inguruko ur sanitarioak oxidazio biologiko bidez tratatzen dira ADR luzatutako aireztatze instalazio batean, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko saneamendu-sarera isuri aurretik. Bestalde, Akabera saileko ur sanitarioak Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko kolektorera isurtzen dira zuzenean.

Bestalde, prozesuko urak A zirkuitutik zein B zirkuitutik datozen hozte-urez osatzen dira. A zirkuituak itxita funtzionatzen du, eta B zirkuitura purgatzen du. B zirkuituko ura tratatu egiten da, prozesuko eremuan erabili ondoren, herdoil-azaleko bi bereizgailutan, kolektore baten bitartez biltegi batera bideratzeko. Bertan, instalazioan sortutako euri-urak eransten dira. Ondoren, urak olio-banagailu batera bideratzen dira, solidoak geldiarazteko burdina-sare bat den arbastatze burdina-sare batetik igaro ondoren. Beranduago, olio-bereizgailu bana duten bi dekantagailutara bideratzen da ura, Nerbioi ibaira isuri aurretik.

Ez da zuzenean isurtzen, baizik eta purgatzeko sistema automatikoa dute isurketa egiteko. Sistema horren bidez, biltegian aztertutako gogortasunaren arabera purgatzeko maskorrak irekita egon behar duen denbora zehazten da.

Proiektuak teknika erabilgarri onenak izan daitezkeen ondorengo neurriak barneratzen ditu: Canopy eta 4. zulo bidez gasak hartzeko sistemaren eraginkortasuna, gutxienez % 98ko hartune-eraginkortasuna ziurtatuta; mahuka-iragazkien bidez partikulak araztea; errekuntza osteko kamera eta gasen diluzioa konposatu organokloratuak (PCDD/F eta poliklorobifeniloak) murrizteko; uretara isurketak murrizteko hozte-sistema itxia.

Bigarrena.- Basauriko udalerrian (Gipuzkoa) Sidenor Industrial SL enpresak sustatuta, altzairu bereziak fabrikatzeko jarduera ustiatzeko ondorengo baldintzak eta betebeharrak ezartzea:

A) Sidenor Industrial SL enpresak «Basauriko altzairugintza handitzeko proiektuaren» Ingurumenaren gaineko eraginari buruzko adierazpena izeneko ebazpenean ezarritako baldintzen multzoa bete beharko du.

B) Administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonaren gainean Ingurumeneko Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik balego, Sidenor Industrial SL enpresak aldaketa horien berri emango du.

C) Neurri babesle eta zuzentzaileak, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusita bezala burutuko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz:

C.1.- Instalazioaren funtzionamendurako baldintza orokorrak.

C.1.1.- Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

C.1.1.1.- Baldintza orokorrak.

Sidenor Industrial SL enpresaren instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurketek ez dituzte Ebazpen honetan ezarritako balioak gaindituko.

Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

Neurriak hartuko dira ustekabean gai kutsatzailerik ez botatzeko, eta botatzen direnak giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldakuntzei modu eraginkorrean aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

C.1.1.2.- Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

Sidenor Industrial SL instalazioak ondorengo fokuak ditu, atmosfera babestearen arloan indarrean dagoen araudiaren arabera katalogatuta:

Foku zk. Foku-kodea Isurtze-fokuaren izena Garaiera (m) Diametroa (m) Katalogazioa

Taldea UTM koordenatuak

X Y

1 48007655-01 Urtze Labea (aafsa) 10,4 3,5 A 510.045 4.785.7152

2 48007655-02 Arazte Labea (sidernaval 1) 10,5 3 A 509.991 4.785.715

3 48007655-03 Arazte Labea (sidernaval 2) 10,5 3 A

4 48007655-04 Lurrun-galdara Orometala 3 0,75 C 510.083 4.785.903

5 48007655-05 Berriz berotzeko labea 47,5 3 C 509.771 4.786.146

6 48007655-06 A iraoketa eta tenplatzeko labeak 12 0,48 C 509.430 4.786.261

7 48007655-07 B iraoketa eta tenplatzeko labeak 12 0,48 C 509.438 4.786.256

8 48007655-08 C eta D iraoketa eta tenplatzeko labeak 12 0,48 C 509.466 4.786.239

9 48007655-09 Stein Roubaix suberatze-labeak 17 0,3 C 509.450 4.786.318

10 48007655-10 Stein Roubaix HC9 suberatze-labeak 17 1,2 C 509.438 4.786.324

11 48007655-11 Stein Roubaix HC12 suberatze-labeak 17 0,5 C 509.615 4.786.120

12 48007655-12 HI iraoketa eta tenplatzeko labeak 12 0,48 C 509.478 4.786.231

13 48007655-13 Esmerilagailua Maskin 7 Zentroa 12 0,35 B 509.794 4.786.013

14 48007655-14 WDH 125 torneagailua 9 0,21 B 502.238 4.786.389

15 48007655-15 WDH 50 torneagailua 8 0,15 B 509.246 4.786.406

16 48007655-16 Ijezteko eraso azidoko gela 19 0,3 B 509.603 4.786.191

17 48007655-17 Altzairutegiko eraso azidoko gela 14 0,3 B 509.769 4.785.999

18 48007655-18 Ultrasoinuen ekipoa 17 1,05 C 509.211 4.786.409

19 48007655-19 Laborategiko eraso azidoko gela 15 0,3 B 509.873 4.786.115

20 48007655-20 Babcock Wilcox lurrun-galdara 20 1 C 510.045 4.785.900

21 48007655-21 Xurgatzea uhal garraiatzailea 9 1,2 C 509.984 4.785.736

22 48007655-22 Xurgatze oxiebaketa 15 1,3 C 509.981 4.785.749

Sustatzaileak 3. fokuko UTM koordenatuak eman beharko ditu.

16. fokuaren baja eskatu beharko da funtzionatzen ez dagoelako.

C.1.1.3.- Gehienez igor daitekeen kutsatzaile-kantitatea.

Instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurketek ez dituzte isurtzeko muga-balio hauek gaindituko:

(Ikus .PDF)

Isurtzeko muga-balioak baldintza hauei buruzkoak dira: 273 K-eko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra.

Gehienez onar daitezkeen balioek ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko arauz egingo diren aldizkako ikuskaritzetan (ordubeteko hiru neurketa gutxienez), zortzi ordutan zehar neurtuta. Neurketa-tolerantzia gisa, kasu guztien % 25ean gainditu ahal izango da muga-balioa, % 40a gainditzen duen zenbatekoa baldin bada. Tolerantzia hori gaindituz gero, neurketa-aldia astebetez luzatuko da, eta aldi honetako tolerantzia global gisa, kasuen % 6an gehienez onar daitezkeen mailak gainditzea onartuko da, % 25a gainditzen ez duen zenbatekoa denean. Tolerantzia horiek izanda ere, gai kutsatzaileak isurtzen dituen fokuaren eraginpeko zonaldean ezin izango dira inoiz higienikoki onar daitezkeen balioak gainditu.

Jarraikian neurtutako parametroei dagokienez, isurtzeko muga-balioak betetzen direla ulertuko da, urtebetean neurtutako orduko batez besteko balio egiaztatuen % 94k ezarritako muga gainditzen ez badu.

Konfiantza-tartearen balioak 100eko 95ean, isurketarako gehienezko balioetan, ez ditu isurtzeko muga-balioaren portzentaje hauek gaindituko: karbono monoxidoa, sufre dioxidoa eta nitrogeno dioxidoa, % 25; partikulen guztizkoak eta karbono organikoaren guztizkoa, % 30; hidrogeno kloruroa eta hidrogeno fluoruroa, % 40.

Orduko batez besteko balio egiaztatuak benetako ustiapen-epean zehar zehaztuko dira, orduko batez besteko baliozko balioak oinarri hartuta, eta horiek lehen zehaztutako konfiantza-tartea kendu ondoren neurtuta.

Erregistro-denbora ez-baliozkotzat jotzen dira neurketa-ekipoen mantentze-lanak, matxurak edo funtzionamendu okerra.

C.1.1.4.- Gasak bildu eta husteko sistemak.

Fokuetako gas-hondarrak kanporatzeko tximiniek ez dute C.1.1.2 atalean jasota dagoen goreneko kota baino baxuagoa izango. Tximinietan behar beste neurri hartuko dira, Industria Ministerioak industriak atmosferan eragiten duen kutsadurari aurrea hartu eta hori zuzentzeari buruz 1976ko urriaren 18an emandako Agindua bete dezaten; besteak beste, laginak hartzeko puntuetara iristeko sarbide seguru eta errazak izango dituzte.

Zehazki, laginak hartzeko aurreikusitako zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, gas-fluxuak laginketa-puntutik neurketa-puntura bitartean, bere norabidean zehar nahiz aurkakoan, edozein perturbazio izan dezakeen gunera bitarteko distantziek (L1 eta L2 parametroak) 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean xedatutakoa beteko dute. L1 e 8D eta L2 e 2D distantziak betetzen ez diren fokuetarako inoiz ez dira L1 < 2D eta L2 < 0,5D balioak onartuko. Kasu horietan, neurketen txostenean laginketa-planoaren baliozkotasuna justifikatzea eskatuko da.

Zehazki, sarbide, plataforma eta baranda-kontuetan, eta tximiniak eta isurtzeko hodiak egokitzeko gaietan, kontuan izan beharko da isurtzeak neurtzeko sistema jarraikiak kalibratzeko instrukzio teknikoan ezarrita dagoena; ikuskarientzako segurtasun-bermea izan beharko dute.

Halaber, neurketa eta irakurketa ofizialak aldez aurretik abisatu gabe egiteko beharrezko gutxienekoak izango dituzte (argindarra eta beste batzuk).

C.1.2.- Isurketarako baldintzak.

Isurketa sortzen duen jarduera-mota nagusia: altzairu-galdategia.

Jarduera-taldea: metala.

Mota-taldea-EJSN: 1-2-27.52.

C.1.2.1.- Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

(Ikus .PDF)

C.1.2.2.- Gehienez isuri daitezkeen emariak eta bolumenak.

a) Isurketa: Industria-urak.

Orduko puntako emaria 2.052 m3/h

Eguneko gehienezko bolumena 4.549 m3

Urteko gehienezko bolumena 338.370 m3

C.1.2.3.- Isurien muga-balioak.

Ibilgurako isurien ohiko kutsadura-parametroak ondoren zerrendatutakoak izango dira bakarrik, bakoitzerako zehazten diren gehienezko balioekin:

a) 1. isurketa: industria-urak.

(Ikus .PDF)

Tenperatura: ibilguan 3ş C-tik beherako gehikuntza.

Gainera, ingurune hartzaileari dagozkion arauak eta kalitate-helburuak bete behar dira. Aitzitik, titularrak kasuan kasu tratamendu egokia egin beharko du, isurketaren ondorioz aipatutako kalitate-helburuak urratzen ez direla ziurtatzeko.

Baimen honek ez du baimentzen baldintza honetan esplizituki adierazitako beste substantzia batzuk isurtzea, bereziki gai arriskutsuak izenekoak badira (Uren abuztuaren 2ko 29/1985 Legearen atariko, I., IV., V., VI. eta VIII. tituluak garatzen dituen Jabari Publikoko Urguneen Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretua aldatzen duen maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak aipatzen ditu gai horiek).

Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurtzeko muga-balioak lortzeko.

Gainera, ingurune hartzaileari dagozkion arauak eta kalitate-helburuak bete behar dira. Aitzitik, titularrak kasuan kasu tratamendu egokia egin beharko du, isurketaren ondorioz aipatutako kalitate-helburuak urratzen ez direla ziurtatzeko.

Baimen honek ez du baimentzen baldintza honetan esplizituki adierazitako beste substantzia batzuk isurtzea, bereziki gai arriskutsuak izenekoak badira (Uren abuztuaren 2ko 29/1985 Legearen atariko, I., IV., V., VI. eta VIII. tituluak garatzen dituen Jabari Publikoko Urguneen Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretua aldatzen duen maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak aipatzen ditu gai horiek).

Hozteko zirkuituak husteko erregulartasunez kontuan hartu eta bermatu behar den protokoloa hauxe da:

- Husteko gutxieneko denbora: 72 h.

- Hondar-kloro askea erreaktiboak gehituz edo beharrezko denboran pausagune bidez, etab. ezabatzea, eta zuzeneko «in situ» analisi-kontrola, isuri aurretik klororik ez dagoela bermatzeko.

- Putzuaren hondoan metatutako lohiak kendu eta hustea, hori isurtzea derrigorrez saihestu behar baita.

C.1.2.4.- Araztu eta husteko instalazioak.

Arazketa-instalazioek edo hondakin-urak zuzentzeko neurriek honako jarduera hauek barne hartuko dituzte funtsean:

- Altzairugintza eta ijezte sailetan kokatutako bi herdoil-azaleko dekantagailuak. Ondoren urak B motako ur beroen biltegira joaten dira. Bertan, instalazioan sortutako euri-urak gehitzen dira.

- 36 eta 27 m-ko diametroko bi dekantagailu, itzulerako uren biltegiaren atzean instalatuak. Bertan koagulazioa, malutapena eta dekantazioa gertatzen da. Dekantagailu horiek flotagarriak jasotzeko gainazaleko ekortzeko makinak dituzte. Ahalik eta olio eta koipe kantitate handiena ezabatzeko eta koagulazio eta malutapeneko prozesua ez eragozteko, dekantagailuek olio-bereizgailu bana dute.

- 30 mm baino tamaina handiagokoetarako arbastatze-xareta, 10 mm-ko solidoak bahetzeko eskuz garbituta solidoak atxikitzeko burdin sarea eta ur zikinen biltegian 9 m-ko luzerako olio-banagailua.

Tratatu ondoren, uraren zati bat hozte-dorreetara bideratzen da hozteko. Dekantagailuetatik eta hozte-dorreetatik datorren ura ur hotzeko B biltegira itzultzen da zikloa itxiz.

Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, Sidenor Industrial SL enpresak behar beste aldaketa egingo ditu arazketako instalazioetan isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik; behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.

Aurkeztutako agirien arabera, isurketak kontrolatzeko kutxeta bat jarriko da baimendutako hondakin-ur mota bakoitzerako; kutxeta horiek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango dituzte. Kutxetak ikuskatu ahal izateko sarbide zuzena ahalbidetzen duten lekuan kokatuko dira, hala badagokio.

Kasu honetan, efluenteak kontrolatzeko nahitaezkoa da ondorengo elementuak izatea:

Emari-neurgailu totalizatzailea industria-uren irteeran.

Zerbitzuko aire-konpresoreek galdarak purgatzetik sortutako olioak ezabatzeko ekipamendu berezia izan behar dute nahitaez.

C.1.2.5.- Isurien kontrol-kanona.

Uraren Legearen Testu Bateginaren 113. artikulua eta Jabari Publikoko Urguneen Erregelamenduko (606/2003 Errege Dekretua) 291. artikulua aplikatuz, honakoa isurien kontrol-kanonari dagokion zenbatekoa:

(IKK): Isurien Kontrol-kanona = V x Pu.

Pu = Pb x Cm.

Cm = C2 x C3 x C4.

Honela ulertuta:

V = Isurketa baimenduaren bolumena (m3/urte)

Pu = Isurketaren kontroleko prezio unitarioa.

Pb = Oinarrizko prezioa m3-ko isurketaren izaeraren arabera.

Cm = Isurketaren maiorazioko edo minorazioko koefizientea.

C2 = Isurketaren ezaugarrien araberako koefizientea.

C3 = Isurketaren kutsadura-mailaren araberako koefizientea.

C4 = Ingurune hartzailearen ingurumen-kalitatearen araberako koefizientea.

1. isurketa, industria-urak:

V: bolumena V = 338.370 m3/ urte

Pb: Hondakin-ura: hirikoa edo parekatua Pb = 0,03005 €/m3

C2: 1. mota substantzia arriskutsuekin C2 = 1,28

C3: Tratamendu egokia C3 = 0,5

C4: Kategoria-eremua: I C4 = 1,25

Cm = 1,28 x 0,5 x 1,25 = 0,8.

Pu = 0,03005 x 0,8 = 0,02404 euro/m3.

Isurien kontrol-kanona = 338.370 x 0,02404 = 8.134,41 euro/urte.

C.1.3.- Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortzen diren hondakin guztiak hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta aplika dakiekeen berariazko gainerako araudian xedatutakoari jarraituz kudeatuko dira; hondakinak karakterizatu egin beharko dira euren izaera zehaztu eta helburu egokiena erabakitzeko.

Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketa saihesteko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balioztatu egin behar da eta horretarako balioztagune baimendu batera eraman behar dira. Hondakinak ezabatu ahal izango dira, baldin eta horiek balioztatzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira balioztatzeko beste modu material edo energetikoren aurretik.

Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira, autosufizientzia eta gertutasun printzipioei jarraituz.

Baimendutako zabortegian ezabatzea aurreikusita dagoen hondakinen karakterizazioa, 2002ko abenduaren 19ko Kontseiluaren 2003/33/EE Erabakiarekin bat etorriz gauzatuko da. Erabaki horren bidez, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dira. Bestela, erabaki hori garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan onartutako jarraibideekin bat etorriz gauzatuko da.

Hondakinak biltzeko eremuek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira ezbeharrean gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hondakina hautsa bada, euri-urarekin kontakturik izan dezan edo haizeak arrasta dezan saihestuko da; behar izanez gero, estali egingo da.

Hondakinek desagertu, galdu edo ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Basauriko Udalean.

C.1.3.1.- Hondakin arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak honako hauek dira:

● 1. Prozesua: «Altzairugintza».

Prozesu honetan sortzen diren «erabilitako olioak» hondakin arriskutsuak beste prozesu batzuetako izen bereko beste batzuekin kudeatzen dira; eta batera kodifikatuta agertuko dira Zerbitzu Orokorrak prozesuan.

Urtzeko eta arazteko labeetako keak Altzairugintzako Iragazki prozesura doaz. Bertan, tratatu ondoren, sortutako hondakin arriskutsuak kudeatuko dira.

● 2. Prozesua: «Ijezketa».

Prozesu honetan sortzen diren «erabilitako olioak» hondakin arriskutsuak beste prozesu batzuetako izen bereko beste batzuekin kudeatzen dira; eta batera kodifikatuta agertuko dira Zerbitzu Orokorrak prozesuan.

● 3. Prozesua: «Tratamendu termikoa»

- 1. hondakina: «Solido inorganikoak (olioz bustitako hauts urratzaileak)».

Identifikazioa: B01292903/4800021334/3/1.

Hondakinaren kodea: Q8//D13//P25//C51//H5//A210//B3144.

HEZ: 160708.

Urtean ekoitzitako kantitatea: 25 tona.

Tenplaketako olio-biltegiak garbitzeko lanetan sortzen dira. Hidrokarburoak dituen metalezko hondakin oretsua da. Hondakina sortzen den puntuaren ondoan jarritako edukiontzian gordetzen da. Bertatik jaso eta kudeatzaileari entregatzen zaio.

- 2. hondakina: «Tenplaketa-olio erabilia».

Identifikazioa: B01292903/4800021334/3/2.

Hondakinaren kodea: Q7//R13//L8//C51//H5/6//A210//B3144.

HEZ: 130307.

Urtean ekoitzitako kantitatea: 11,5 tona.

Tratamendu termikoko labeetan olio-kontsumoaren hondakin gisa sortzen da. Erabiltzen den puntuetan (tenplatzeko labeak, suberatze-labeak eta iraoketa-labeak) jasotzen da baimendutako kudeatzaileari zuzenean entregatzeko.

● 4. Prozesua: «Akabera».

- 1. hondakina: «Erabilitako taladrina».

Identifikazioa: B01292903/4800021334/4/1.

Hondakinaren kodea: Q7//D9//L9//C51//H5//A210//B3140.

HEZ: 120109.

Urtean ekoitzitako kantitatea: 120 tona.

Barren gainazaleko akaberan taladrina-kontsumoaren hondakin gisa sortzen dira. Kudeatzaileak jaso arte gai horretarako edukiontzian gordetzen da. Edukiontzi horrek kubeta du.

- 2. hondakina: «Ura olioarekin».

Identifikazioa: B01292903/4800021334/4/2.

Hondakinaren kodea: Q7//D13//L9//C51//H5//A210//B3140.

HEZ: 120109.

Urtean ekoitzitako kantitatea: 13 tona.

Barren gainazaleko akaberan kontsumitutako ur/olio emultsioen hondakin gisa sortzen dira. Bidoi itxitan gordetzen da kudeatzaileak jaso arte.

- 3. hondakina: «Taladrina-lokatzak».

Identifikazioa: B01292903/4800021334/4/3.

Hondakinaren kodea: Q8//D9//P9//C51//H5//A210//B3140.

HEZ: 120109.

Urtean ekoitzitako kantitatea: 43 tona.

Taladrinako biltegien hondoak garbitzeko lanetan hondakin gisa sortzen dira. Hidrokarburodun lokatzak dira. Zuzenean erabilera-puntutik erretiratzen da, baimendutako kudeatzaileari emateko.

- 4. hondakina: «Ur-disoluzio alkalino organikoa (likido sarkorrak)».

Identifikazioa: B01292903/4800021334/4/4.

Hondakinaren kodea: Q7//D13//L20//C24//H5//A210//B3140.

HEZ: 110107.

Urtean ekoitzitako kantitatea: 1200 litro.

Likido sarkorreko piezen akabera kontrolatzeko hondakin gisa sortzen dira; ur-disoluzio alkalinoa dute. Hondakin horretarako identifikatutako bidoietan biltzen da. Bidoiak kasurako prestatutako lekuan gordetzen dira. Bertan badute kubeta.

● 5. Prozesua: «Altzairutegi iragazkia».

- 1. hondakina: «Altzairutegiko hautsak».

Identifikazioa: B01292903/4800021334/5/1.

Hondakinaren kodea: Q9//R13//S25//C7/11/18//H14//A210//B0011.

HEZ: 100207.

Urtean sortutako kantitatea: 15.500 tona.

Urtzeko labeetako eta arazteko labeetako keak iragaztearen ondorioz sortzen da. Gehiena mekanikoki ateratzen da eta silotara eramaten da. Gainerakoa, big-bagetan biltzen den jasotze- eta arazte-sistemaren garbiketatik dator.

2. hondakina: «Mahuka-iragazki erabiliak».

Identifikazioa: B01292903/4800021334/5/2.

Hondakinaren kodea: Q9//D13//S25//C7/11/18//H14//A210//B0011.

HEZ: 150202.

Urtean sortutako kantitatea: 1.890 mahuka.

Urtzeko eta arazteko labeetako keak iragazkietako mahukak aldatzean sortzen da. Big-bagetan biltzen dira eta aldi baterako forjatze-biltegian gordetzen dira.

● 7. Prozesua: «Garbiketa».

- 1. hondakina: «Disolbatzaile organiko ez-halogenatua (White Spirit)».

Identifikazioa: B01292903/4800021334/7/1.

Hondakinaren kodea: Q7//R13//L5//C41//H3b//A210//B0005.

HEZ: 140603.

Urtean sortutako kantitatea: 4 tona.

Makinen mantentze eta garbiketan White Spirit garbiketa-instalazioa duten piezak garbitzean sortzen da. Olio- eta koipe-hondakinekin erabilitako disolbatzailea da.

Erabilera-puntutik zuzenean erretiratzen da baimendutako kudeatzaileari entregatzeko.

- 2. hondakina: «Disolbatzaile ez-halogenatua».

Identifikazioa: B01292903/4800021334/7/2.

Hondakinaren kodea: Q7//R13//L5//C41/43//H3b/5//A210//B0005.

HEZ: 140603.

Urtean sortutako kantitatea: 4 tona.

Pinturako tresnak garbitzean sortzen da. Pintura-hondakinak dituen disolbatzaile ez-halogenatua da.

Hondakin horretarako identifikatutako bidoietan biltzen da. Bidoiak kasurako prestatutako lekuan gordetzen dira. Bertan badute kubeta.

- 3. hondakina: «Petrolioa».

Identifikazioa: B01292903/4800021334/7/3.

Hondakinaren kodea: Q7//R13//L9//C51//H3b/5//A210//B0005.

HEZ: 160708.

Urtean sortutako kantitatea: 600 litro.

Makinen mantentze eta garbiketan (White Spirit garbiketa-instalazioa ez dutenetan) piezak garbitzean sortzen da. Olio- eta koipe-hondakinekin erabilitako petrolioa da.

Hondakin horretarako identifikatutako bidoietan biltzen da. Bidoiak kasurako prestatutako lekuan gordetzen dira. Bertan badute kubeta.

● 8. Prozesua: «zerbitzu orokorrak».

- 1. hondakina: «Olio erabiliak».

Identifikazioa: B01292903/4800021334/8/1.

Hondakinaren kodea: Q7//R13//L8//C51//H5/6/A210//B0019.

HEZ: 130208.

Urtean ekoitzitako kantitatea: 66 tona.

Ijezte-prozesuan olio-kontsumoaren hondakin gisa, akabera-prozesuaren gainazaleko akabera-eragiketetan olio erabili gisa, eta mantentze-lanen ondoriozko beste hainbat olio berrezarrita sortzen dira. Orokorrean, olio hidrauliko, mekaniko, ijezte eta abarrekoak izango dira. Kudeatzaileak jaso arte bidoi itxitan gordetzen da olioen biltegian.

- 2. hondakina: «Koipe sendoa».

Identifikazioa: B01292903/4800021334/8/2.

Hondakinaren kodea: Q7//D13//P19//C51//H5//A210//B0019.

HEZ: 120112.

Urtean ekoitzitako kantitatea: 2,5 tona.

Mantentze-hondakin gisa sortzen da. Kubetak dituen olioen biltegiaren inguruan bidoietan biltzen da.

- 3. hondakina: «200 litroko metalezko bidoi hutsak».

Identifikazioa: B01292903/4800021334/8/3.

Hondakinaren kodea: Q5//R4//S36//C51//H5//A210//B0019.

HEZ: 150110.

Urtean ekoitzitako kantitatea: 7,5 tona.

Ijezteko eta akaberako prozesuetan, eta mantentzeko azpiprozesuan lubrikazioko olioak, olio hidraulikoak eta elektrikoak kontsumitzearen hondakin gisa sortzen dira. Era berean, tratamendu termikoko prozesuan tenplaketako olioaren kontsumoan eta akaberako prozesuko gainazaleko akaberan taladrinaren kontsumoaren hondakin gisa ere sortzen da. Bidoi hutsen biltegian adierazitako eremu itxi batean biltzen dira big-bagetan.

- 4. hondakina: «Olio-hondakinekin bustitako materiala».

Identifikazioa: B01292903/4800021334/8/4.

Hondakinaren kodea: Q5//D13//S34//C51//H5//A210//B0019.

HEZ: 150202.

Urtean ekoitzitako kantitatea: 36 tona.

Instalazioak mantendu eta garbitzeko hondakin gisa sortzen dira. Kutsatzailez, batez ere olioa, bustitako trapu eta material xurgatzaileak dira. Forjatze-nabean mugatu eta adierazitako eremu batean big-bagetan biltzen dira.

- 5. hondakina: «Pila prismatikoak eta Ni-Cd pilak».

Identifikazioa: B01292903/4800021334/8/5.

Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C5/7/11//H14//A210//B0019.

HEZ: 160602.

Urtean ekoitzitako kantitatea: 38 kilogramo.

Zerbitzu Orokorren mantentze-hondakin gisa sortzen dira, eta elementuen biltegian edukiontzitan biltzen dira aldi baterako.

- 6. hondakina: «Berun bateriak».

Identifikazioa: B01292903/4800021334/8/6.

Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C18/23//H8//A210//B0019.

HEZ: 160601.

Urtean ekoitzitako kantitatea: 4,5 tona.

Zerbitzu Orokorren mantentze-hondakin gisa sortzen dira, eta olioen biltegian edukiontzitan jasotzen dira aldi baterako.

- 7. hondakina: «Poliklorobifeniloa/polikloroterfeniloak dituzten transformadoreak eta kondentsadoreak».

Identifikazioa: B01292903/4800021334/8/7.

Hondakinaren kodea: Q12//D13//S10//C32//H7/6//A210//B0019.

HEZ: 160209.

Urtean ekoitzitako kantitatea: 10,3 tona.

Mantentzeko hondakin gisa sortzen dira eta baimendutako kudeatzaileari entregatzeko jasotzen dituzte zuzenean.

- 8. hondakina: «Lanpara Fluoreszenteak eta Merkurio Lurrunekoak».

Identifikazioa: B01292903/4800021334/8/8.

Hondakinaren kodea: Q6//R13//S40//C16//H14//A210//B0019.

HEZ: 200121.

Urtean ekoitzitako kantitatea: 2 m3.

Mantentze-hondakin gisa sortzen dira, eta elementuen biltegian dagoen edukiontzian jasotzen dira aldi baterako.

- 9. hondakina: «Pintura-pote hutsak».

Identifikazioa: B01292903/4800021334/8/9.

Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41/43//H5//A210//B0019.

HEZ: 150110.

Urtean ekoitzitako kantitatea: 2,5 tona.

Pintaketa-lanen mantentze-hondakin gisa sortzen dira. Pintura-hondakinak dituzten metalezko poteak dira. Forjatze-nabean mugatu eta adierazitako eremu batean big-bagetan biltzen dira.

- 10. hondakina: «Pintura iraungituak».

Identifikazioa: B01292903/4800021334/8/10.

Hondakinaren kodea: Q3//D13//P12//C41/43//H3b//A210//B0019.

HEZ: 080111.

Urtean ekoitzitako kantitatea: 0,5 tona.

Pintaketa-lanen mantentze-hondakin gisa sortzen dira. Pintura-pote iraungiak dira. Kubetadun eremu mugatu eta zehatz batean edukiontzian biltzen dira.

- 11. hondakina: «Soluzio alkalinoko poteak».

Identifikazioa: B01292903/4800021334/8/11.

Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C24//H5//A210//B0019.

HEZ: 150110.

Urtean ekoitzitako kantitatea: 4 m3.

Piezen akaberako kontrolean likido sarkorraren kontsumoan sortzen dira. Soluzio alkalinoa gorde duten metalezko poteak dira. Kubetadun eremu mugatu eta zehatz batean big-bagetan biltzen dira.

- 12. hondakina: «Gasolioa duen ura».

Identifikazioa: B01292903/4800021334/8/12.

Hondakinaren kodea: Q5//D9//L9//C51//H5//A210//B0019.

HEZ: 160708.

Urtean ekoitzitako kantitatea: 3 tona.

Biltegian gasolioa kargatu eta deskargatzeko lanetan hondakin gisa sortzen dira. Hondakin horiek bertan dagoen kubetan biltzen dira.

- 13. hondakina: «Likido Inorganiko Azidoak».

Identifikazioa: B01292903/4800021334/8/13.

Hondakinaren kodea: Q1//D13//L21//C23//H8//A210//B0019.

HEZ: 060106.

Urtean ekoitzitako kantitatea: 1,2 tona.

Laborategi kimikoko hondakin gisa sortzen dira eta laborategiaren aldamenean gordeko dira behin-behinean.

-14. hondakina: «Hondakin Azido Klorhidrikoa».

Identifikazioa: B01292903/4800021334/8/14.

Hondakinaren kodea: Q7//D13//L27//C23//H8//A210//B0019.

HEZ: 060102.

Urtean ekoitzitako kantitatea: 22 tona.

Zerbitzu Orokorretako altzairugintza-laborategian totxoa azidoarekin tratatzean hondakin gisa sortzen da, eta kubetadun beira-zuntzarekin sendotutako poliesterreko biltegi lurperatu batean gordetzen da aldi baterako.

- 15. hondakina: «Hondakin sanitarioak. II. taldea».

Identifikazioa: B01292903/4800021334/8/15.

Hondakinaren kodea: Q16//D13//S1//C35//H9//A210//B0019.

HEZ: 180103.

Urtean ekoitzitako kantitatea: 16 kilogramo.

Zerbitzu medikoko hondakin gisa sortzen dira eta botika-kutxako edukiontzi hermetikoan gordetzen dira aldi baterako.

- 16. hondakina: «Errebelatzaile erabilia».

Identifikazioa: B01292903/4800021334/8/16.

Hondakinaren kodea: Q7//D15//L16//C24//H14//A210//B0019.

HEZ: 090102.

Urtean ekoitzitako kantitatea: 80 litro.

Zerbitzu medikoko erradiologiako hondakin gisa sortzen dira eta botika-kutxan hondakin horrentzako identifikatutako bidoitan gordetzen dira aldi baterako.

- 17. hondakina: «Finkatzaile erabilia».

Identifikazioa: B01292903/4800021334/8/17.

Hondakinaren kodea: Q7//R4//L16//C10/23//H14//A210//B0019.

HEZ: 090104.

Urtean ekoitzitako kantitatea: 80 litro.

Zerbitzu medikoko erradiologiako hondakin gisa sortzen dira eta botika-kutxan hondakin horrentzako identifikatutako bidoitan gordetzen dira aldi baterako.

- 18. hondakina: «Ekipo informatikoak».

Identifikazioa: B01292903/4800021334/8/18.

Hondakinaren kodea: Q14//R4//S40//C18//H14//A210//B0019.

HEZ: 160213.

Urtean ekoitzitako kantitatea: 2.540 kg.

Bulegoko eragiketa osagarritan sortzen dira. Ondasunen biltegian gordetzen dira baimendutako kudeatzaileak bildu arte.

- 19. hondakina: «1.000 l-ko plastikozko ontziak».

Identifikazioa: B01292903/4800021334/8/19.

Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41//H14//A210//B0019.

HEZ: 150110.

Urtean ekoitzitako kantitatea: tona 1.

Ijezte eta akaberako prozesutan, eta mantentzeko beste hainbat eragiketatan (olio hidraulikoak, mekanikoak, ijeztekoak eta abar) sortzen dira.

- 9. Prozesua: «Mahuka iragazkien autokudeaketa».

Hondakina: «Mahuka-iragazkiak».

Identifikazioa: B01292903/4800021334/9/1.

Hondakinaren kodea: Q9//D13//S25//C7/11/18//H14//A210//B0011.

HEZ: 150202.

Erabilitako mahuka-iragazkiak urtzeko labean sartuta autokudeatzen dira, j) eta s) puntuetan ezarritakoarekin bat etorrita.

a) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, isuriren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

b) Sortutako instalazioan dauden biltegietatik bertatik bildu beharko dira zuzenean «Tenplaketa-olio erabilia», «Taladrina-lokatzak» eta «Disolbatzaile organiko ez-halogenatuak (White Spirit)» hondakinak, aldez aurretik ontziratu eta biltegiratu gabe, eta baimendutako kudeatzaileari entregatuko zaizkio.

c) Hondakin arriskutsuak jasotzen dituzten ontziek, hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak kontuan izan beharko dituzte, eta itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.

d) Aurreko atalean aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du; etiketa uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa ere izango da.

e) Berariazko hondakin sanitarioak (II. taldea) manipulatu, ontziratu, etiketatu eta gordetzeko baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoan hondakin sanitarioak kudeatzeko baldintzak arautzen dituen martxoaren 26ko 76/2002 Dekretuan eta hori garatzeko araudietan ezarritakoak izango dira.

f) Hondakin arriskutsuak gordetzeko denbora ezingo da 6 hilabetetik gorakoa izan.

g) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakin-kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua Ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

h) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren zati bat garraiolariari emango zaio, zamarekin batera jatorritik helmugaraino eraman dezan. Sidenor Industrial SL enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.

i) Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak baimendutako kudeatzailearen instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.

j) Instalazioan, bertan sortutako hondakin hauek kudeatu ahal izango dira:

1.- Mahuka-iragazkiak.

Inoiz ez da fabrikaren tratamendurako urteko gehiengo gaitasuna gaindituko (urtzeko labean sartuta autokudeatzen dira. Gehienezko kargak ez du inoiz gaindituko karga guztiaren pisuaren % 0,5. Dena den, Organo honek ezarritako isurtze-kontrolak derrigorrez bete beharko dira).

k) Sidenor Industrial SL enpresak ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari, Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenari, jarraituz kudeatu beharko du sortutako industria-olio erabilia.

l) Aipatutako ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan aurreikusitako baimendutako kudeaketa-sistema bateratu bat ezartzen ez den bitartean, irailaren 29ko 259/1998 Dekretuaren, Euskal Autonomia Erkidegoan erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenaren, aurreikuspenak bete beharko ditu Sidenor Industrial SA enpresak.

m) Aipatutako irailaren 29ko 259/1998 Dekretuaren arabera, dekretu horretan araututako olioen ezaugarriak dituzten olio-hondakinen ezaugarri fisiko-kimikoak aztertu beharko ditu Sidenor Industrial SL enpresak, baimendutako azken kudeatzaile bati eraman eta honek tratatu aurretik. Aipatutako Dekretuak bere 20. artikuluan xedatutakoaren arabera, egiaztapen hori ez da behar, baldin eta Sidenor Industrial SL enpresak olio-hondakin horiek Euskal Autonomia Erkidegoan baimendutako transferentzia-estazio batera eramaten baditu; izan ere, orduan transferentzia-estazio horretako titularrak hartuko du bere gain betebehar hori, olio erabilia amaierako kudeatzaileari bidali baino lehen.

n) Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak, horien artean hodi fluoreszenteak, tresna elektriko zein elektronikoei eta horien hondakinen kudeaketari buruzko otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.

o) Sidenor Industrial SL enpresak PKB eduki dezaketen gailuak dituenez, nahitaez bete behar ditu poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuaren baldintzak, eta errege-dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.

p) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 EE Arautegian ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. Sidenor Industrial SL enpresak era horretako substantziarik badu, substantzia horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek erabakitako bide teknikoak erabiliz edota ingurumen ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparailuak aztertu eta mantentzeko lanen aurretik nahiz desmuntatu eta suntsitu baino lehen.

q) Sidenor Industrial SL enpresak urtero adierazi beharko du Ingurumen Sailburuordetzan, ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helburua eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda.

r) Erregistro bat edukiko du, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoa betez, eta uztailaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bidezko aldaketan ezarritakoa betez. Sei hilean behin, Ingurumeneko Sailburuordetzari kontrolerako erregistro horren kopia bidaliko dio.

s) r) puntuan definitutako erregistro-liburuan instalazioan egiten diren dosifikazio- eta tratamendu-eragiketak zehaztuko dira, honako hondakin arriskutsu hauen kasuan: mahuka-iragazkiak. Bertan, gutxienez, honako datu hauek bildu beharko dira:

- Kudeatutako hondakinen kantitateak, izaera, konposizioa eta identifikazio-kodea.

- Hondakinen dosifikazio-maiztasuna eta -maila.

- Tratamendu-jarduerak eta kontrol-parametroak.

- Tratamenduaren ondoren lortutako hondakinen kantitateak, izaera, konposizioa eta identifikazio-kodea.

- Hondakin horiekin jarraitutako kudeaketa, helmuga identifikatzeko datuak eta datak.

t) Hondakin arriskutsuen kudeaketako funtsezko oinarriak bete daitezen, hau da, hondakin horiek ahal den gutxiena sortzea, Sidenor Industrial SL enpresak neurri zuzentzaileak erabiliz hondakin arriskutsuen sorrera gutxitzeko plana aurkeztu beharko du Ingurumen Sailburuordetzan, gutxienez lau urtean behin.

u) Aurreko g, h (kudeatzaileak EAEn daudenean), p eta r ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

v) Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Sidenor Industrial SL enpresak amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeko otsailaren 1eko 108/1991 Errege Dekretuan ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak martxoaren 31ko 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun eta osasun arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

C.1.3.2.- Hondakin ez-arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:

Hondakinaren izena HEZ kodea Zein prozesuri lotuta Zenbatetsitako ekoizpena (t/urtea)

Azpil eta konozko zepa zuria, karea xurgatzea 100202 Altzairugintza 34

Zepa grisa 100202 Altzairugintza 61,5

Herdoil-azala 100210 Etengabeko isurketa eta ijeztea 9,6

Industria-uretako lokatzak 190902 Akabera 3,7

Zura 200138 Zerbitzu orokorrak 450

Papera eta kartoia 200101 Zerbitzu orokorrak 20

Hiri-hondakin solidoak 200301 Zerbitzu orokorrak 330

Fotokopiagailuen tonerra 080318 Zerbitzu orokorrak 5

II. motako hondakin geldoak 170904 Zerbitzu orokorrak 4,1

a) Hondakin horiek ezabatzeko direnean ezin dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua balioztatzea denean, 2 urtez gorde ahal izango dira.

b) Oro har, hondakinak hustu aurretik, baimendutako kudeatzaile batek onartzen dituelako agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, proposatutako kudeaketa egokia dela eta Ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua Ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Sidenor Industrial SL enpresak artxibategian erregistratu eta gorde beharko ditu onarpen-agiriak edo horien agiri ofizial baliokideak, horiek nahitaezkoak direnean, bost urtean gutxienez.

c) Halaber, hondakin geldo eta geldotuen kudeaketari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak zabortegi baimendu batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da. Agiri horiek bost urtez gorde beharko dira.

d) Erregistro bat egingo da, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtero, Ingurumeneko Sailburuordetzari bidaliko zaio kontrolerako erregistro horren kopia.

e) Aurreko b, c (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta d ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

C.1.4.- Lurzoruari buruzko baldintzak.

Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritako agindua betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztu duten aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Sidenor Industrial SL enpresak lurzorua babesteko honako neurri hauek ezarriko ditu:

- Hauts-itxurako substantziak ez sakabanatzeko prebentzioko neurriak handitu.

- Laborategiko hondakinen biltegian estalki bat ezarri.

- Biltegiratzeetako bidoi eta big-bagen itxitura hermetikoa ziurtatu.

- Bidoiak bertikalean biltegiratu.

- Biltegiratzeko tangetako kubetak ur-sarera husteko balbula beti itxita dagoela egiaztatu.

- Hamabostean behin ibilgu publiko edo estolderietara heltzen diren produktuak gainbegiratu, hondarra edo karbonato kaltzikoa erabilita.

Zabortegi zaharra zigilatzeko proiektuarekin lotuta, ingurumeneko baimen bateratu hau jasotzen den biharamunetik kontatzen hasita hilabeteko epean, «Itxi ondorengo baldintzak ezartzen dituen eta Basauriko udalerrian (Bizkaia) dagoen fabrikaren ondoko zabortegia zigilatzeko Sidenor Industrial, SL enpresari baimena ematen dion Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Ingurumeneko sailburuordearen 2006ko martxoaren 17ko Ebazpena (ED - SVI 02/01)» izenekoaren 2. atalean ezarritakoa bete beharko dute. Era horretan ingurumen-organo honek dokumentu horiek onartu ahal izango ditu eta, onarpen horretatik hasi eta gehienez 15 eguneko epean, zigilatze-lanak hasiko dira, aipatutako 2006ko martxoaren 17ko Ebazpenean ezarritako baldintzak jarraituta.

C.1.5.- Zaratari buruzko baldintzak.

Jarraian adierazitako zarata-mailak ez gainditzeko neurriak hartu eta instalatuko dira:

a) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 40 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 08:00ak eta 22:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 45 dB (A) ere gehienezko balioetan.

b) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 30 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 22:00ak eta 08:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 35 dB (A) ere gehienezko balioetan.

c) Era berean, zarata ezin da 60 dB (A) baino handiagoa izan, Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, industria-eremuaren kanpoko itxituran.

d) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzerakoan egiten den zaratak ez du handituko akustikoki oso sentikorrak diren aldeetako zarata-maila.

D) Ingurumena Zaintzeko Programa.

Ingurumena Zaintzeko Programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta ondoko atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

D.1.- Atmosferako isuriak kontrolatzea.

a) Sidenor Industrial SL enpresak botatzen dituen kutsatzaileak kontrolatu beharko ditu, ondorengoaren arabera:

(Ikus .PDF)

Urtero neurtuko dira: partikulak, CO, NOx, SO2, HF, (HCl, Cl), Dioxinak eta furanoak, NMCOV eta metal astunak (Zn, Pb, Ni, Hg, Cu, Cr, As, Cd) FE 01- Urtzeko Labea (aafsa), FE 02- Arazteko labea (sidernaval 1) eta FE 03- Arazteko labea (sidernaval 2).

Aurreko atalean aipatutako neurketa guztiak kontrol-erakunde baimendu (KEB) batek egin beharko ditu (zortzi ordutan hartutako hiru neurri, gutxienez ordubetekoa bakoitza; dioxinak eta furanoak ere neurtzen direnean, 6 edo 8 orduz neurtuko dira), eta aldizkako kontrol horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek prestatutako «Kontrol-erakunde baimenduen gutxieneko txostenean» ezarritakora egokitu beharko ditu. Nolanahi ere, isurtzeen kontrolek eta neurketa-baldintzek Ingurumen Sailburuordetzaren jarraibide teknikoetan eskatutako baldintza guztiak bete beharko dituzte.

Arestian eskatutako parametro guztien neurketen KEB txostenak bidaliko dira. Parametroak neurtu ez badira edota ebazpen honetan neurketak egiteko ezarritako maiztasuna baina zaharragoak badira, berriro neurtu beharko dira. Atmosferara botatzen diren kutsagarrien gainerako kontrolak adierazitako maiztasunez egingo dira, azkeneko neurketa kontuan izanda.

2.- Neurketa jarraikia

Sidenor Industrial SL enpresak partikulen neurketa jarraikia egin beharko du «FE 01 Urtzeko Labea (aafsa)», «FE 02 Arazteko Labea (sidernaval 1)» eta «FE 03 Arazteko Labea (sidernaval 2)» eta NOx «FE 05 Berriz berotzeko labea» izeneko fokuetan.

Neurtzeko sistema jarraikiak «Igorpen atmosferikoak tximinian neurtzeko sistema jarraikiak ziurtatzeko, aztertzeko eta egiaztatzeko Gida Teknikoa»-n ezartzen diren baldintza guztiak bete beharko ditu.

Neurtzeko sistema jarraikia Euskal Autonomia Erkidegoko airearen kalitatea zaindu eta kontrolatzeko sarera kateatu beharko da.

Sustatzaileak neurtzeko sistema jarraikia mantentzeko plan bat izan beharko du, datuen fidagarritasuna eta lortzen den gutxieneko datu-kopurua bermatuko duena. Edonola ere, datuen fidagarritasuna eta kopuruaren ardura sustatzailearen gain geratzen dira.

Neurtzeko ekipoen erabilgarritasuna, hots, erregistro baliodunak lortzen diren denbora-tarteen proportzioa, urteko jardun-denboraren 100eko 90ekoa izango da gutxienez, Ingurumen Sailburuordetza honen baimen zehatz espresa izan ezean.

15 egun jarraian edo gehiago irauten badu, edota neurtzeko sistema jarraikia konektatu gabe egon edo gaizki baldin badabil, KEBk jarraiki neurtu beharreko parametroak kontrolatu beharko dituzte aldizka; hamabostean behin, gertaera hasi denetik neurtzeko sistema jarraikia berriro martxan jarri bitartean.

Urtero neurtzeko sistema jarraikiaren funtzionamenduari buruzko txosten bat egin eta Ingurumen Sailburuordetza honetara igorri beharko da, «Igorpen atmosferikoak tximinian neurtzeko sistema jarraikiak ziurtatzeko, aztertzeko eta egiaztatzeko Gida Teknikoa»-n adierazitako ereduaren arabera.

D.1.1.- Lortutako emaitzen erregistroa.

Erregistro bat egin beharko da euskarri informatikoan edo, horrelakorik ezean, paperean. Dokumentazio gaurkotua erabilita gauzatuko da erregistroa, eta 1976ko urriaren 18ko Aginduak, industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzekoak, 33. artikuluan ezarritako edukia jaso beharko du. Aipatu erregistroan Kontrol Erakunde Baimenduak (KEB) egindako neurketen emaitzak jasoko dira, eta eginez gero, sustatzaileak egindako neurketak ere (autokontrola). Mantentze-lanak (arazketa-sistemetakoak barne, hala nola mahukak aldatzea), garbiketa, aldiroko azterketak, matxurengatiko etenaldiak, baieztapenak, edozein motatako gertaerak, eta abar. Dokumentazio horrek eguneratuta egon beharko du, eta ingurumen-ikuskatzaileek eskatuko balute, eskuragarri izango dute.

D.1.2.- Immisio atmosferikoen kontrola.

Eragiketa aurreko/eragiketako garaian eta jarduera ustiatzen den bitartean airera isuritako immisioak neurtzeko kanpainak egingo dituzte. Horretarako, jarduerak ingurunean duen eraginaren jarraipen-proposamena aurkeztu beharko du sustatzaileak, Ingurumen Sailburuordetza honek onartzeko.

Atmosfera kutsatzen duten kutsatzaileen hondoko mailak egiaztatzeko, airearen kalitatea partikulatan zaintzeko 2 estazio instalatuko dira.

Immisio-kabinen kokapena erakusteko azterketa bat aurkeztuko da (EAEko sarearekin lotuko da beranduago) eta mantentze-lanak eta kalibrazioa egiteko plan bat aurkeztuko da halaber. Ingurumen Sailburuordetza honek onartu beharko du aipatutako plana.

Urte zibil bakoitzeko lehen hiru hilabeteetan, titularrak honako hauek jasotzen dituen txosten bat igorriko du Ingurumen Sailburuordetzara: bere jabetzako ekipoetan aurreko urte zibilean ikusitako legezko Immisio-mugen gainditze guztiak.

Legeak ezarritako mugak gainditzen badituzte, ondorengo 3 hilabeteetan gertatutakoaren zergatiak zehaztu eta Ingurumen Sailburuordetzaren aurrean justifikatu beharko dituzte. Kausa posibleen artean titularraren jardueraren bat badago eta horren ekarpen balioetsia adierazgarria bada, enpresa-mailan airearen kalitatea hobetzeko ekintza-plan bat aurkeztu beharko da Ingurumen Sailburuordetzan arrazoiak zehaztu eta ondorengo 3 hilabeteetan. Ekintza-plan horretan burutu beharreko ekintzak eta horietako bakoitzerako epeak adieraziko dira. Ekintzak burutzeko epeak ezingo dira 12 hiletik gorakoak izan, Ingurumen Sailburuordetza honen baimen espresa izan ezean.

D.2.- Isuritako uren kalitatea kontrolatzea.

a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, ondorengo analisiak egingo dira:

Isurketa-puntua Kontrolatu beharreko fluxua Neurtu beharreko parametroak Kontrolen maiztasuna Kontrol mota

V1 Industria-urak Biltzeko emaria

pH-a

OEK

Solido esekiak

Fe guztira

Cr guztira

Ni guztira

Zn guztira

Amonioa

Olioak eta koipeak Hilero Kanpokoa

Sustatzaileak isurketak kontrolatzeko kutxetari dagozkion UTM koordenatuak barne hartu beharko ditu.

b) Kanpoan egiten den kontrol bakoitza, laginak hartzea nola ondorengo analisia, «Erakunde Laguntzaile» batek egin eta egiaztatuko du (Jabari Publikoko Urguneen Erregelamenduko 255. artikulua) eta goian aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak isurketa-puntu bakoitzeko lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.

Isurketen kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira laginak hartzen direnetik hilabeteko epean.

e) Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira.

d) Isurketak baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, C.1.2.3 atalean ageri diren parametro guztiek ezarritako mugak betetzen baditu.

e) Isurketan lehen aipatutako maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak aipatzen dituen gai arriskutsuak dauden dioen adierazpen bat igorriko du titularrak urtero. Adierazpen horretan produkzio-prozesuan manipulatu diren substantzia guztiak adierazi behar dira, nahiz eta isurketan ez detektatu.

D.3.- Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:

Adierazlea Unitatea

Hondakin arriskutsuak sortzea Altzairu ijeztuko rp/tn-ko kg kudeatuak (t.a.l.)

Hondakinak sortzea (geldoa, ez-arriskutsuak eta hhs) kg kudeatu urtean / t.a.i.

Lehengai-kontsumoa kg kontsumitu urtean / t.a.i.

Isuritako uren bolumena m3/urteko

Ur-kontsumoa m3/urteko

Isurketak Mg/nm3 edo ppm (kutsatzaile bakoitzaren arabera)

D.4.- Zarataren kontrola.

Sustatzaileak neurketa-proposamen zehatz bat egin beharko du, neurtzeko metodoak zehaztuz. Proposamen hori Ebazpen honetako D.6 atalean aipatzen den Ingurumena Zaintzeko Programaren testu bateginarekin batera aurkeztuko da.

D.5.- Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira. Urtero egingo da, martxoaren 30a baino lehen beti, eta ingurumena zaintzeko programako emaitzekin batera, txosten bat aurkeztuko da. Txosten horretan adieraziko dira neurri babesle eta zuzentzaileen funtzionamendua, baita prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak ere. Emaitzen analisia ere adieraziko da, eta bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, horien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira.

Isuritako uraren kalitatearen kontrolari buruzko emaitzak, gainera, hiru hilean behin bidaliko dira Uraren Euskal Agentziara (Bizkaiko Ordezkaritza).

D.6.- Ingurumena Zaintzeko Programari buruzko agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina landu beharko du, aurkeztu dituen agirietan eta Ebazpen honetan proposatutako betekizunak bilduz. Programa horrek honakoak zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak edo analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko guneen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

Era berean, ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika barruan izan beharko du, horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).

E.- Ez-ohiko egoeretan kutsadurari aurre hartzeko neurriak eta jardunerako baldintzak.

E.1.- Fabrika gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako mantentze-lanei dagokienez, botako diren kutsagarriak eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du sustatzaileak, eta dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere.

E.2.- Jarduera uztea.

Jarduera, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeari buruzko otsailaren 4ko 1/2005 Legearen aplikazio-eremuan (27.100 epigrafea «Burdina, altzairua eta ferroaleaziozko oinarrizko produktuak fabrikatzea») eta lurzorua kutsatu dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatu izendatzeko irizpide eta estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuaren aplikazio-eremuan dagoenez, Sidenor Industrial SL enpresak lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari ekin beharko dio jarduera amaitu eta gehienez ere bi hilabeteko epean, otsailaren 4ko 1/2005 Legearen 17.4 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

E.3.- Ezohiko jardunean aplikatzeko prebentziozko neurriak eta jarduerak.

Aurkeztutako dokumentazioan egindako proposamenean ez-ohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko isuri edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen ihesak antzemateko neurriak edo gainbetetzerako alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoruaren gaineko isuriak biltzeko sistemak.

b) Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskaritza eta kontrolerako programa jaso beharko du, honakoak bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskaritzak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, zorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurre hartzeko.

c) Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburu horretan kutsadura atmosferikoa prebenitzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.

d) Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gertaerena ere.

e) Olioak, efluente-arazketako hondakinak eta hondakinak, besteak beste, maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa dezakeenez, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen azalera guztiak irazgaiztuko dira.

f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

g) Hautsezko produktuak gordetzeko, iragazkiak dituzten silo itxiak egongo dira. Era berean, galdatze- eta arazte-eremuan gehigarrientzako xurgatze-sistema zentralizatua izango dutela bermatuko da.

h) Ihesak eta isuriak sortzen direnean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunea isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

i) Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura; eraginkortasunean eragin dezaketen produktuen jarioak ez dira tratamenduko instalaziora eramango.

j) Nabeen barruan zolak garbitzean sortutako ura tratamendu-lerrora bidaliko da.

k) Andel edo putzuen hondoan pilatzen diren solidoak ez dira ibilgura hustuko aldizkako garbitze-lanetan zehar; behar bezala kudeatuko dira edo zabortegi baimendura eramango dira.

l) Arazte-prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak aldizka aterako dira instalazioa behar bezala ibil dadin. Behar izanez gero, gordailu iragazgaitzetan eta hondoan hustubiderik ez dutenetan gordeko dira.

m) Inoiz ez dira pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoko ura kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.

n) Arazketa-instalazioek lohien tratamendua badute, xukatutako ura instalazioaren sarrerara birzirkulatuko da, hori tratatzeko.

o) Urtean behin instalazio horien garbiketaren eta mantentze-lanen fakturaren kopia bat bidaliko da.

p) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

q) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isurketak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izateko.

Larrialdi-egoera sortzen denean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako inguruneak isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

Berme-neurri gisa, pH eta redox-aren zunda bikoitza eduki behar da, eta arazketa-prozesuko puntu kritikoetan izaten diren kontsigna-puntuen desbideraketei dagozkien alarmak jarri.

Araztegia ustiatzeko enpresa espezializatu batek egindako protokolo edo eskuliburu bat izango da nahitaez, eta ekipo elektromekaniko, zunda, mintz, dosifikatu eta kontrolatzeko tresna eta abarren azterketa eta mantentze-lanak finkatuko dira bertan.

Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gertaerena ere.

Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko isuri edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez.

Halaber, prozesuaren funtzionamendu egokiaren ustiapen- eta zaintza-eskuliburua izango da. Aldizka egindako mantentze-lanen eta kontrolen eragiketak, nola antzemandako gorabeherak jasoko dira bertan, enpresa espezializaturen bat bertaratzea aholkatuz.

Era berean, nahitaez kontratu bat sinatzea eskatzen da araztegiaren mantentze-lanetarako, eta prozesuaren, errendimendu eta arazketaren, ekipo elektromekanikoen eta kaptadoreen funtzionamendu egokia ikuskatzeko.

Enpresa espezializatu batek egindako araztegiaren mantentze-lanen protokolo edo eskuliburu bat eduki behar da nahitaez, eta bertan, hauek finkatuko dira: ekipo elektromekanikoen mantentze-lanak, arbastuen garbiketak, gehiegizko solido eta lohien purgaketak, eta abar.

r) Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabehera edo ez-ohiko gertaeraren baten aurrean, Sidenor Industrial SL enpresak gorabehera edo ez-ohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumeneko Sailburuordetzari.

s) Gertakari edo arazo larriren bat edo atmosferara ustekabeko isuriren bat eginez gero, Ingurumeneko Sailburuordetzari jakinarazteaz gain, SOS Deiak eta Udalari ere jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 48 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara. Txosten horretan, gutxienez, honako datu hauek agertuko dira:

- Gertakari-mota.

- Gertakaria non, zergatik eta zein ordutan izan den.

- Iraupena.

- Ustekabeko isuria izanez gero, emaria eta isuritako gaiak.

- Mailak gainditu badira, isurketei buruzko datuak.

- Eragindako kalteen balioespena.

- Hartutako neurri zuzentzaileak.

- Berriro gerta ez dadin ezarritako neurriak.

- Prebentziozko neurriak eraginkortasunez aplikatzeko ezarritako epeak.

t) Aurreko atalean ezarritakoaz gain, gerta daitezkeen gorabeherak edo arazoak saiheste aldera, jardueraren titularrak berehala jakinarazi beharko dio Ingurumeneko Sailburuordetzari ondorengo gertaeraren bat jazo dela:

1.- Analizatzaile jarraikian neurtutako orduko datu egiaztatu baten kontzentrazioak muga-balioa % 100ean gainditzea. Horrelakoetan, gainditu den unetik gehienez ere ordubetera jakinaraziko da.

2.- Analizatzaile jarraikian neurtutako orduko datu egiaztatu baten kontzentrazioak muga-balioa % 40an gainditzea. Horrelakoetan, gainditu den unetik gehienez ere hogeita lau ordura jakinaraziko da.

3.- Ekipoek 24 ordu baino gehiagotan datu fidagarririk ez ematea ekartzen duen edozein matxura edo akatsen berri eman. Horrelakoetan, isurketen datu fidagarririk ez dagoenetik gehienez ere 8 ordura jakinaraziko zaio Ingurumeneko Sailburuordetzari.

Instalazioaren etengabeko prozesu batean aurrez programatuta egingo diren geldialdiak, aurreikusitako mantentze-lanak barne, gutxienez 15 egun lehenago jakinaraziko dira.

u) Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu egin beharko da. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

F) Baldin eta arautegi berria indarrean jartzeak, edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hori egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan ere. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa jardueraren sustatzaileak hala eskatuta, edo ofizioz, aldaraz daitezke, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

G) Urtean behin Sidenor Industrial SL enpresak Ingurumeneko Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio atmosferara botatako kutsagarriei, uretara egindako isurketei eta sortu dituen hondakinei buruzko datuak, E-PRTR-Euskadi, botatako eta eskualdatutako kutsagarrien Europako Inbentarioa landu eta eguneratzeko, apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuaren, E-PRTR Araudiko eta ingurumeneko baimen bateratuetako isurketen gaineko informazioa ematea arautzen duenari jarraituz.

Informazio hori ekitaldi horren hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidali beharko da. Informazioa Ingurumenari buruzko Adierazpenaren (IA) bidez gauzatuko da, hori baita kanpoko erakundeek eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak ingurumen-informazioa batak besteari elektronikoki emateko ardatza. Informazio-trukaketa horren funtsa Ingurumenari buruzko Adierazpenari (IA) dagozkion ingurumeneko datu teknikoak eta prozedurakoak sartzean datza, IKS-L03 Sistemako erakundeentzako bertsioaren bidez (www.eper-euskadi-net web orrian eskuragarri): Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Ingurumen-informazioa Kudeatzeko Sistema. Datu horiek guztiek Ingurumenean Eragina duten Jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa osatuko dute, Europako Ingurumen Agentziaren Erregistrora (Europako E-PRTR Erregistroa) egiten diren informazio-bidalketen oinarri dena.

Halaber, Ebazpen honetan aurreikusitako gainontzeko informazio-trukeak aipatutako Ingurumenari buruzko Adierazpenaren bidez gauzatuko dira, ahal izanez gero.

Informazio hori agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

H) Ingurumeneko baimen bateratu honen eraginpeko instalazioan egindako aldaketek bat etorri beharko dute kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 10.3 artikuluan ezarritako komunikazio-erregimenarekin. Hori horrela, ingurumeneko beste baimen bateratu bat beharko da aldaketak funtsezkoak direnean.

Proiektua aldatu edo handitu nahi izanez gero, Ingurumenaren Gaineko Eraginaren Ebaluazioaren Testu Bateginari buruzko urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 3.2 artikuluan xedatutakoa aplikatu behar da, bere II. eranskineko 9.k) epigrafearekin bat.

Hirugarrena.- Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, aurretik Ingurumeneko Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko zaio Ebazpen honetako bigarren ataleko honako puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla: C.1.1.4 (Tximiniek 1976ko urriaren 18ko Aginduarekin bat datozen baliabideak dituztela berresten dituen txostena); C.1.3.1.g eta C.1.3.2.h (Hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuak onartzen dituzten agiriak); C.1.3.1.r, C.1.3.1.s eta C.1.3.2.d (Hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak erregistratzeko eredua); C.1.4 (Lurzorua babesteko neurriak); D.1 (Atmosferara egiten diren isurien kontrola); D.1.1 (Atmosferara egiten diren isuriak erregistratzeko eredua); D.6 (Ingurumena zaintzeko programari buruzko agiri bategina); E.1 (Mantentze-lanetako emisioen eta hondakinen kalkulua); E.3.a (Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua); E.3.h (Larrialdi-kasutarako materialen zerrenda); E.3.i (kubetak husteko eragiketaren protokoloa) eta E.3.u (suteen aurkako babesei buruzko ziurtagiriak).

Goiko baldintza horiek guztiak betetzeko 6 hilabeteko epea ezarri da, ingurumeneko baimen bateratua eraginkorra dela adierazteko Ingurumen Sailburuordetzak emandako Ebazpen hau jakinarazten den biharamunetik kontatzen hasita.

Halaber, baimen hau indarrean jarri aurretik, ingurumen organo honi atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskaritza-bisitan egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta Ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki eta hornitu direla. Horretarako, aipatutako ikuskaritza-bisitaren aurretik, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu beharko du baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duen agiria, teknikari aditu batek eginda.

Adierazitako baldintzak betetzen direla ziurtatzean, ebazpena emango da eta, horren bitartez, ingurumeneko baimen bateratua eraginkortzat aitortuko da.

Laugarrena.- Ingurumeneko baimen bateratu hau 8 urteko epean egongo da indarrean, aurreko atalean ezarritakoaren arabera ondorioak dauzkan egunetik kontatzen hasita. Epe hori igarota, baimena berritu egin beharko da eta, hala badagokio, jarraian datozen aldietarako eguneratu.

Ingurumeneko baimen bateratua amaitu baino hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskaera egin beharko du, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan xedatutakoa betez.

Bosgarrena.- Edonola ere, ingurumeneko baimen bateratua ofizioz aldatu ahal izango da uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 26. artikuluan ezarritako kasuak aintzat hartuta.

Seigarrena.- Sidenor Industrial SL enpresak Ebazpen honen xede den altzairu bereziak fabrikatzeko fabrikaren inguruan titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori Ingurumen Sailburuordetzan jakinarazi beharko du, horrek onar dezan.

Zazpigarrena.- Baimen honek balioa galduko du kausa hauek gertatzen direnean:

- Epearen barruan ez egiaztatzea Ebazpen honetako hirugarren atalean ingurumeneko baimen bateratuak ondorioak izan ditzan ezarritako baldintzak betetzen direla, interesdunak behar bezala justifikatuz epea luzatzeko eskatzen ez badu.

- Sidenor Industrial SL enpresak duen nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.

- Baimena indarrean jartzen dela adierazten duen ebazpenean xedatutakoak.

Zortzigarrena.- Ebazpen honen edukia jakinaraztea Sidenor Industrial SL enpresari, Basauriko Udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.

Bederatzigarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Hamargarrena.- Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuari, hilabeteko epean, Ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunean kontatzen hasita, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).

Vitoria-Gasteiz, 2008ko apirilaren 30a.

Ingurumeneko sailburuordea,

IBON GALARRAGA GALLASTEGUI.

I. ERANSKINA

Sidenor Industrial SL enpresak Basauriko udalerrian (Bizkaia) sustatutako altzairu bereziak fabrikatzeko jarduerari ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduraren barruan ingurumen-organoak sustatutako jendaurrean jartzeko izapidean, 20 alegatzailek sinatutako 6 alegazio-idazki aurkeztu dira.

Ondorengo ataletan egindako analisian agerian jarriko denez, Ingurumen Sailburuordetza honek erreferentziako instalazioaren ingurumeneko baimen bateratua ematerakoan, aurkeztutako alegazioetan proposatutako ingurumen-alderdi guztiak hartu dira kontuan. Horrela, proiektuan jasotako eta ingurumeneko baimen bateratuko prozedura honen bidez osatutako neurri zuzentzaileak, instalazioak sor litzakeen ingurumenaren gaineko balizko eraginak minimizatzera bideratuta daude.

Jarraian, aipatutako alderdiak kontuan nola izan diren xehetasunez erakusten da:

1.- Entitate alegatzaileak adierazi du Sidenor Industrial SL enpresak zarata-mugak bete behar dituela.

Gogoetak.

Ebazpen honetan zaratarako muga-balioak finkatu dituzte. Balio horien arabera etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 40 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 08:00ak eta 22:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 45 dB (A) ere gehienezko balioetan. Era berean, ezin izango da inoiz ere 30 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 22:00ak eta 8:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 35 dB (A) ere gehienezko balioetan.

Baldintza horiek betetzeko enpresa sustatzaileak beharrezkoak ikusten dituen neurri zuzentzaileak hartu beharko dituzte. Era berean, Ebazpen hau gauzatzeko 6 hilabetetan aurkeztu beharko duen ingurumena zaintzeko plan bateginean zarata neurtzeko proposamen zehatza egiteko exijitu diote.

Azpimarratu behar da kontrol hau Ingurumena Zaintzeko Programaren testu bateginean helburu izango dela baimena indarrean dagoen bitartean.

2.- Sidenor Industrial SL enpresak atmosferara egindako isurketak kontrolatzeko eskatu dute.

Gogoetak.

Ebazpen honetako D.1.a atalean Sidenor Industrial SL enpresari zein kontrol-neurri ezarri zaizkion zehazten da. Hona hemen neurri horiek:

Sidenor Industrial SL enpresak botatzen dituen kutsatzaileak kontrolatu beharko ditu, ondorengoaren arabera:

(Ikus .PDF)

Urtero neurtuko dira: partikulak, CO, NOx, SO2, HF, (HCl, Cl), Dioxinak eta furanoak, NMCOV eta metal astunak (Zn, Pb, Ni, Hg, Cu, Cr, As, Cd), FE 01 Urtzeko Labea (aafsa) eta FE 02 Arazteko labea (sidernaval ) fokuetan.

Aurreko atalean aipatutako neurketa guztiak baimendutako kontrol-erakunde (BKE) batek egin beharko ditu (zortzi ordutan hartutako hiru neurri, gutxienez ordubetekoa bakoitza), eta aldizkako kontrol horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek prestatutako «Baimendutako kontrol-erakundeen gutxieneko txostenean» ezarritakora egokitu beharko du. Edonola ere, botatako gai poluitzaileen kontrolek eta baldintzek Sailburuordetzak ezarritako eskakizun tekniko guztiak bete beharko dituzte.

Bestalde, neurketa jarraikian egiteko baldintzak, eta ekipoen ezaugarriak eta kalibrazioa zehazten dira.

3.- Sortutako hondakinei, zigilatzeari eta hondakindegia berreskuratzeari buruzko kontrola eskatu dute.

Gogoetak.

Sortutako hondakinei dagokienean, enpresak Ebazpenaren C.1.3. atalean ezarritako baldintzak betetzen ditu. Hala ere, Ebazpen honetan adierazi ez den hondakinen bat sortuz gero, baimena zabaltzeko eskaera egiteko obligazioa izango du beste hondakin hori produzitu ahal izateko.

Ingurumeneko Baimen Bateratuko Ebazpen honetako C.1.4 atalean honako hau ezarri dute: hilabeteko epean Sidenor Industrial, SL enpresak Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Ingurumenekosailburuordeak 2006ko martxoaren 17ko Ebazpenean ezarritako baldintzak bete beharko ditu, zepen zabortegia zigilatu eta itxiera ostea gauzatzeko.

4.- Industria-jardueraren eta hondakindegiaren bidez ibaira hel daitezkeen irazpenak kontrolatzeko eskatu dute. Halaber, Artunduaga zubiaren eta Lapatza auzoaren artean ibaiertza leheneratzeko ere eskatu dute herritarrek erabili ahal izateko. Era berean, enpresaren inguruan Nerbioi ibaiko urak kontrolatzeko ere eskatu dute.

Gogoetak.

Irazpenei dagokienean ebazpenaren C.1.4 atalean irazpen horiek prebenitzeko neurriak ezarri dituzte. Gainera aipatu behar da lurzorua kutsa dezakeen jarduera duten eremu guztiek betoi-lurzoruak dituztela, ingurumeneko baimen bateratuaren helburu den Sidenor SL enpresaren altzairua fabrikatzeko jarduerak sortutako iraiztea prebenitzeko.

5.- Altzairutegi berriaren jarduera-lizentzian hondakindegia bi urteko epean itxi behar zela ezartzen zen. Lizentzia 2000. urtekoa izanda ezin da ulertu hondakindegi hori gaur egun oraindik zigilatu gabe egotea.

Ondorioak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 3ko 3/1998 Lege Orokorraren 64. eta 65. artikuluetan lizentziaren edukian xedatutakoa modu eraginkorrean gauzatzeko eta behar bezalako ikuskapenak egiteko, garatu behar diren funtzioak eta udal-eskuduntzak finkatzen dira. Herri bakoitzeko alkateek legez kontrako jarduerak eteteko edo ixteko agindua emateko, lizentziak baliogabetzeko eta legeak zehaztutako zigorrak ezartzeko ahalmena dute.


Azterketa dokumentala