Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2010eko abenduaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
6165

IRAGARKIA, Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzuen eta Araubide Juridikoaren zuzendariarena, 543/10 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion 10.0055.48.01.01.02 administrazio-espedientea bidali eta interesatuta dauden hirugarrenak epatzeko dena.

Absalon Caicedo Mora jauna ezin izan da aurkitu bere etxean -Urederra kalea 37-B, 01010 Vitoria-Gasteiz-. Beraz, honen bidez jakinarazten zaio Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegiak espedientea bidaltzeko eskatu duela. Espedientea, 543/10 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa dela-eta Panificadora Gorbea SLUk eskatuta bideratu da, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Laneko zuzendariaren 2010-05-18ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, 01/2009/149 espedientean 2009-12-03an emandako ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezesten da.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan agindutakoa betez, aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitekeela jakinarazten zaio Absalon Caciedo Mora jaunari. Bederatzi egun izango ditu horretarako, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 1a.

Zerbitzuen eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

MARÍA VICTORIA PORTUGAL LLORENTE.


Azterketa dokumentala