Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2010eko abenduaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
6163

IRAGARKIA, Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariaren 2010eko urriaren 13ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, EB2-1791/10-DL zehapen-prozedurari ekin zaio Andrés García Ituñoren kontra, etxebizitza-politikari buruzko urriaren 31ko 31/1978 Errege Lege Dekretua garatzen duen azaroaren 10eko 3148/1978 Errege Dekretuaren 56. artikuluan tipifikatuta dagoen araua hausteagatik.

Ezin izan denez aipatutako ebazpena zuzenean jakinarazi, iragarpen hau argitaratzen da, Herri Administrazio Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Eta hala ematen da argitara, interesatuak horren berri izan dezan, eta argitarapen honen bitartez jakinarazpena egiten zaio, honako ohartarazpen hau eginda:

Interesduna bost eguneko epean azaldu ahal izango da Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzara (Bilbao, Kale Nagusia 85, 6.a), ebazpenaren eduki osoa jakiteko, eta hortik aurrera hamabost eguneko epea du egoki irizten zaizkion alegazio, dokumentu eta informazio guztiak aurkezteko, frogaldi bat irekitzea eskatzeko, eta frogatzeko egoki irizten zaizkion bitartekoak proposatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 18a.

Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria,

MARIO YOLDI DOMÍNGUEZ.


Azterketa dokumentala