Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2010eko abenduaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
6145

EDIKTUA, oro har kontratuei buruz bideratutako 1184/10 zenbakiko hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

219/10 EPAIA

Epailea: Yolanda Varona Alfambra andrea.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: 2010eko azaroaren 10a.

Alderdi demandatzailea: Cristina Aguiriano López de Armentia.

Abokatua.

Prokuradorea.

Alderdi demandatua: Antonio Hornero Montero.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: kontratuak, oro har.

AURREKARIAK

Lehenengoa.- Cristina Aguiriano López da Armentiak Antonio Hornero Monteroren aurkako demanda-idazkia aurkeztu zuen zenbateko bat erreklamatzeko. Bere ustez aplikatzekoak ziren egitate eta zuzenbideko oinarriak alegatu ondoren, idazkia amaitzen zuen ondokoa eskatuz: idazkia onartzeko, legezko izapideak egin ondoren epaia emateko, eta auzi-jartzaileari zazpiehun eta hogeita hamasei euro eta hogeita lau zentimo (736,24) ordaintzera kondenatzeko, zenbateko horren berandutza-korrituak eta kostuak barne.

Bigarrena.- Demanda tramitatzeko ordaindu ondoren eta behin Epaitegi honek horren berri izateko eskumena onartuta, aldeei ikustaldia egiteko deia egin zitzaien. Demandatua epatzeko, ediktua jarri zen Epaitegi honetako iragarki-oholean, epaiketa egin artean, baina hura ez zen bertaratu.

Hirugarrena.- Legezko agindu guztiak bete dira judizio hau izapidetzerakoan.

EPAITZA

Osorik baietsi dut Cristina Aguiriano López de Armentiak Antonio Hornero Monteroren aurka aurkeztutako demanda. Hartara, azken hori kondenatzen du ondoko hauek ordaintzera demandatzaileariL: 736,24 euro, demanda jarri zenetik Ebazpen hau eman zenera arte sortutako legezko interesak, azken egun horretatik aurrera sortutako legezko interesak (Prozedura Zibilaren 576. artikuluan xedatutakoari jarraikiz) eta prozedura honek eragindako kostuak.

Epai honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, bost eguneko epean eta epaitegi honetan, Arabako Probintzia Auzitegiari zuzenduta.

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0009000002118410. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan kontsignazioa egiaztatu beharko da (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Nire epaia hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Argitalpena.- Epaiari dagokion egunean entzunaldi publikoa egiten ari zelarik, eman zuen epaile berberak irakurri eta argitaratu zuen. Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratuak berak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, guzti horren fede ematen dut Vitoria-Gasteizen.

Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Arabako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: XXXXXXXX. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan kontsignazioa egiaztatu beharko da (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Nire epaia hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 10a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala