Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2010eko abenduaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
6142

EDIKTUA, dibortzioari buruzko 320/10 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Aipatu prozeduran epaia eman da. Hauek dira idazpurua eta xedapenak:

534 EPAIA

Epailea: Francisco Benito Alonso.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: 2010eko azaroaren 11.

Alderdi demandatzailea: Juan Ignacio Olano Ulibarri.

Abokatua: Pablo Leza Yeboles.

Prokuradorea: María Landa Moreno.

Alderdi demandatua: Maria Begoña Basterrechea Aborruza.

Abokatua: auzi-iheslaria.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: Dibortzioa, 5. xg. 5.ª

EPAITZA

Lehenengoa.- Dibortzioa dela-eta, Ignacio Olano Ulibarri-k eta M.ª Begoña Basterrechea Aborruza-k osatutako ezkontza desegitea agintzen da, legezko ondorio ororekin.

Bigarrena.- 1999ko urriaren 13an, aipatu epaitegiak emandako Epairen bidez 1999-07-29ko Hitzarmena eta 1999ko-09-16ko eranskina onartu ziren. Bada, epai horretan hartutako behin betiko neurriei oso-osoan eusten zaie.

Hirugarrena.- Kostuak ez zaizkio berariaz inori ezartzen.

Laugarrena.- Epaiaren lehenengo paragrafoa irmoa egin ostean, jakinaraz bekie, ofizioz, dagokien erregistro zibilei, beharrezko idazpenak egiteko.

Inpugnatzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bitartez (PZLb, 258.2. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4710. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan kontsignazioa egiaztatu beharko da (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Begoña Basterrechea Aborruza-ren helbidea ezezaguna denez gero, idazki hau ematen da, jakinarazpen-zedulatzat balio dezan.

Bilbao (Bizkaia), 2010eko azaroaren 12a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala