Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2010eko abenduaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
6140

EDIKTUA, harrerari buruzko 688/09 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Aipatu prozeduran ebazpena eman da, zeinaren xedapenezko zatia honako hau baita hitzez hitz:

XEDAPENAK

Epaileak honako hau erabaki du: 2006-05-19an jaio zen L.L.L.-rentzako familia-harrera iraunkorra eratzea, ........... jaunak eta ........... andreak elkarrekin eskatu dutena, betiere Bizkaiko Foru Aldundiaren ekainaren 1eko 27358/2009 Foru Aginduan jasotako proposamenaren arabera eta legezko ondorio guztiekin. Ez dago kosturik.

Ebazpen hau irmoa denean, egin bedi ebazpenaren testigantza eta bidal bedi entitate publikora, erreferentziako espedientearekin batera.

Inpugnatzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bitartez (PZLb, 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4710. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan kontsignazioa egiaztatu beharko da (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura Idazkariaren sinadura

Miriam Langa Cantera non dagoen jakiterik ez dagoenez, idazki hau egiten dut jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan.

Bilbao (Bizkaia), 2010eko urriaren 1a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala