Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2010eko abenduaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6135

AGINDUA, 2010eko azaroaren 5ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Begoñazpi Ikastola» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Hezkuntza Bereziko unitate bat gehitzeko eskatuz Bilboko (Bizkaia) «Begoñazpi Ikastola» Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente horri Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Ikusi dira 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, Unibertsitatez kanpoko araubide orokorreko irakaskuntza emateko ikastetxe pribatuei baimenak emateari buruzkoa (9ko BOE), 215/2004 Dekretua, azaroaren 16koa, 0tik 3 urtera bitarteko umeentzako Haur Eskoletarako gutxieneko baldintzak ezartzen dituena (19ko BOE), eta 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko 0tik 3 urtera bitarteko umeentzako Haur Eskolak arautu zituen Dekretuaren artikulu batzuen indarraldiari eutsi diona; arlo honetan aplikatzekoak diren gainerako legeak ere kontuan izan dira. Horiek horrela, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.- Ondoren zehazten den ikastetxe pribatuari baimena ematea 2010-2011 ikasturtetik aurrera Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitate bat gehitzeko:

Kode-zenbakia: 48002614.

Izen espezifikoa: «Begoñazpi Ikastola».

Titularra: Bilboko Elizbarrutia.

Helbidea: Jesús Galíndez, 15.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimena: Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitate bat gehitzea.

Ikastetxearen osaera:

- Haur Hezkuntzako 1. zikloan: 5 unitate; bakoitzak 8, 13 edo 18 ikaspostutarako edukiera izango du, eta ikasleak, hurrenez hurren, urtebetetik beherakoak, urtebetetik bi urtera bitartekoak, edo bi urtetik hiru urtera bitartekoak izango dira.

- Haur Hezkuntzako 2. zikloan: 12 unitate, 300 ikaspostutarako edukiera.

- Lehen Hezkuntza: 24 unitate, 600 ikaspostutarako edukiera.

- Hezkuntza Berezia: 3 unitate.

- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 16 unitate, 480 ikaspostutarako edukiera.

- Batxilergoan: modalitateak: «Zientziak eta Teknologia» eta «Humanitateak eta Gizarte Zientziak», 6 unitate eta 210 ikaspostutarako edukierarekin.

2. artikulua.- Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.- Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du (martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun baldintzak ere. Ikastetxearen titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo diru-laguntzen deialdien bitartez laguntzak lortuko direnik.

Bigarrena.- Agindu honen kontra, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 5a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala