Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2010eko abenduaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Eusko Legebiltzarra
6132

IRAGARKIA, Eusko Legebiltzarrean langileen administrazioa kudeatzeko teknikari-lanpostu bat txanda irekian betetzeko oposizio-lehiaketarako deialdia egiteko dena (09/25.01.00.0022).

Eusko Legebiltzarreko Mahaiak 2010eko azaroaren 16ko bileran hartutako erabakia betetzeko, agintzen dut oposizio-lehiaketarako ondorengo deialdia argitara dadila.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 19a.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,

ARANTZA QUIROGA CIA.

OINARRI ESPEZIFIKOAK, EUSKO LEGEBILTZARREKO PLANTILLAN SARTUTAKO LANGILEEN ADMINISTRAZIOA KUDEATZEKO TEKNIKARI PLAZA BETEGABE BAT TXANDA IREKIAN ETA OPOSIZIO-LEHIAKETA SISTEMAZ BETETZEKO

1.- Deialdiaren helburua.

Deialdi honen helburua da ondoren adierazten den plaza txanda irekian eta oposizio-lehiaketaren bidez betetzea:

- Lanpostuaren izena: langileen administrazioa kudeatzeko teknikaria.

- Zein arlori atxikia: Antolaketa eta Giza Baliabideen Zuzendaritza.

- Betetzeko plaza-kopurua: bat.

- Betetzeko sistema: oposizio-lehiaketa.

- Funtzionario-kidegoa: Kudeaketa Teknikariak.

- Eskatutako titulazioa: unibertsitateko diplomatura.

- Euskarako hizkuntza-eskakizuna: 2, nahitaezkoa.

- Lanpostuaren eginkizun nagusiak: 2. eranskinean jarritakoak.

2.- Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

3.- Hautaketa-prozesuaren oinarriak.

Deialdian ondoko oinarriak aplikatuko dira: batetik, Eusko Legebiltzarreko plantillan sartuta dauden Kudeaketa Kidegoko plaza betegabe eta 2010erako deialdian jasoak betetzeko oinarri orokorrak, Mahaiak 2010eko azaroaren 9an onetsi eta Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean 2010eko azaroaren 12an argitaratuak, eta, bestetik, oinarri espezifiko hauek.

4.- Parte hartzeko baldintzak, hautaketa-prozesuaren garapena eta plazaren esleipena.

4.1.- Lehiatzaileek oinarri orokorretako 3. oinarrian orokorki ezartzen diren baldintzak bete behar dituzte.

4.2.- Eskabidea oinarri orokorretako 4. oinarrian xedatutakoaren arabera bete beharko da, baita euskarako hizkuntza-eskakizunari, hizkuntza-tituluei eta meritu-adierazpenari buruz aurreikusitakoa. Kasua hori bada, hizkuntza-eskakizuna egiaztatzen duen ziurtagiriaren kopia gehitu beharko da.

4.3.- Hautaketaren prozesua eta plazaren esleipenarena Mahaiak 2010eko azaroaren 9an onetsitako oinarri orokorretako aginduen arabera egingo dira, eta, orobat, oposizio-aldiko ariketei eta lehiaketa-aldiaren ebaluazioari buruz oinarri espezifiko hauetan aurreikusitako arauen arabera.

5.- Epaimahaia.

Eusko Legebiltzarreko Mahaiak izendatuko ditu epaimahaikideak. Epaimahaia era honetara osatuko da eta kideak, gutxienez, hauek izango dira:

- Epaimahaiko lehendakaria, Mahaiko kide izango dena.

- Antolaketa eta Giza Baliabideen zuzendaria, edo haren ordez arituko den pertsona.

- Kanpoko aholkulari bat, gai honetan espezialista.

- Deialdiko plazen kidego bereko edo goragoko kidego bateko pertsona bat, Antolaketa eta Giza Baliabideen Zuzendaritzak izendatua.

- Deialdiko plazen kidego bereko pertsona bat, langileen ordezkaritza-organoak kidego horretako pertsonen artetik izendatua.

- HAEEk izendatutako pertsona bat.

- Legebiltzarreko Legelarien Kidegoko pertsona bat, idazkari-lanak egingo dituena, Antolaketa eta Giza Baliabideen Zuzendaritzak izendatua.

OPOSIZIO ALDIKO ARIKETEI ETA LEHIAKETA ALDIAREN EBALUAZIOARI BURUZKO ARAUAK

Oposizio-aldia.

Lehiatzaileek aldi honi dagozkion ariketa guztiak egin behar dituzte. Ariketok nahitaezkoak eta baztertze-indarrekoak izango dira.

Epaimahaiak erabaki dezake probak aurreikusitako ordenan ez egitea, bai eta egun berean proba bat baino gehiago egitea ere. Kasu horretan, baztertze-indarreko aurreko proba gainditu dutenen probak baino ez dira zuzenduko.

Lehiatzaile guztiek batera egin ezin dituzten ariketetan jarduteko ordena probaren egunean bertan egindako zozketa baten bidez erabakiko da.

Oposizio-aldiak ondorengo ariketak izango ditu:

" Lehenengo ariketa.

Lehenengoan kasu praktikoak jarriko dira, idatziz burutu beharrekoak, 1. eranskineko gai espezifikoei buruz. Ariketa horrek lau ordu iraungo du gehienez.

Ariketa honetan baloratuko dira lehiatzaileek postuan aritzeko dituzten ezaguerak, trebetasunak eta gaitasun profesionala.

Lehenengo ariketa horrekin 65 puntu lortu ahal izango dira gehienez. Gutxienez 33 puntu lortzen ez dituztenak hautaprobetatik kanpo geratuko dira.

" Bigarren ariketa.

Bigarren ariketan, 1. eranskineko lau gai azaldu beharko dira idatziz. Gai horiek epaimahaiak proposatuko ditu eta zozketaz aukeratuko dira era honetara: bi galdera A gaien edukiei buruzkoak izango dira, eta beste biak B gaien edukiei buruzkoak; bi gai-sortak eranskin honetan daude.

Erakutsitako ezagutza baloratuko da batik bat, baina baita ezagutza hori antolatzeko eta adierazteko modua ere.

Proba hau egiteko, lehiatzaileek lau ordu izango dute.

Proba honek 50 puntu izango ditu guztira:

- 18 puntu A gaiei dagozkienak dira, eta gutxienez 9 puntu lortu beharko dira ariketaren zati hau gainditzeko.

- 32 puntu B gaiei dagozkienak dira, eta gutxienez 16 puntu lortu beharko dira ariketaren zati hau gainditzeko.

Lehiaketa-aldia

Oposizio-aldiko azken ariketaren ondoren egingo da, eta epaimahaiak ondoko merituak baloratuko ditu:

1.- Langileen administrazioa kudeatzeko lanpostuarekin harreman zuzena duten funtzio eta eginkizunetan egiaztatutako esperientzia (nominak, gizarte-segurantza, altak, bajak, aldi baterako ezintasunen tramitazioa, eta abar); 24 puntu gehienera, honako baremo honen arabera:

- 0,16 puntu Administrazio publikoarentzako zerbitzuetan, erdi-mailako teknikariaren kategorian, egindako hilabeteko.

- 0,125 puntu Administrazio publikotik kanpoko zerbitzuetan, unibertsitate-diplomadunaren kategorian, egindako hilabeteko.

- 0,08 puntu Administrazio publikoarentzako zerbitzuetan, administrariaren kategorian, egindako hilabeteko.

- 0,06 puntu Administrazio publikotik kanpoko zerbitzuetan, administrariaren kategorian, egindako hilabeteko.

Eskaerak aurkezteko epearen azken egunaren aurreko aldiak soilik kontabilizatuko dira.

Ezinbestekoa izango da aritu izaniko enpresaren edo erakundearen ziurtagiria aurkeztea. Ziurtagirian, lanpostuaren izena, egindako lanak eta aritutako aldia azaldu beharko dira. Horrekin batera aurkeztu beharko da, behar bezala egiaztatu eta baloratzeko, Gizarte Segurantzako organo eskudunak emandako lan-bizitzaren ziurtagiria, Administraziotik kanpo izandako esperientzia egiaztatu nahi izatera.

2.- Beste merituen puntuazioak argitaratu ondoren, ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren (eskabide-orrian agertutakoari jarraituz) jakite-maila egiaztatzeko ariketak egingo dira, Hizkuntza Eskola Ofizialaren gaitasun-titulua edo C1en baliokidea erreferentziatzat hartuta, Europako erreferentziako esparru bateratuaren arabera.

Ariketak, bai idatzizkoak, bai ahozkoak, izango dira.

Hizkuntza bakoitzaren jakite-mailak puntu 1 izango du, gehienera. Hizkuntza guztien jakite-mailaren gehienezko puntuazioa 2 puntukoa izango da.

Hizkuntza Eskola Ofizialeko gaitasun-mailako ziurtagiria edo, Europako erreferentziako esparru bateratuaren arabera, C1 tituluaren baliokideren bat daukatela egiaztatzen dutenek ez dituzte proba horiek egin beharko.

Maila horietaz beheko jakite homologatua (bai frogez, bai tituluez) egiaztatzen dutenei baremo hau aplikatuko zaie:

- Jakite-maila B2 ziurtagiriarena bada: 0,75 puntu hizkuntza bakoitzeko.

- Jakite-maila B1 ziurtagiriarena bada: 0,50 puntu hizkuntza bakoitzeko.

- Jakite-maila A2 ziurtagiriarena bada: 0,25 puntu hizkuntza bakoitzeko.

3.- Lan Harremanetako diplomadun-titulua: 2 puntu.

4.- Onartutako unibertsitate-zentroetan egindako graduondoko ikastaroak, bete beharreko lanpostuaren eginkizunekin zerikusia badute: horietako bakoitzak 2,5 puntu izango ditu, eta 5 puntu gehienera.

5.- Langileen administrazioaren arloarekin zerikusia duten mintegi eta jardunaldietan parte hartzea: 0,02 puntu orduko, eta gehienez puntu 1.

6.- Langileen administrazioaren arloarekin zerikusia duten hitzaldi, txosten, mahai-inguru edo ikastaroak ematea, 0,04 puntu orduko, eta gehienera puntu 1.

5. eta 6. paragrafoetan zehaztutakoak egiaztatzeko, hauek antolatu edo eman dituen zentro edo erakunde ofizialak luzatutako egiaztagiria beharko da. Agiriak ikastaroaren iraupena ordutan adierazi beharko du.

I. ERANSKINA

A gaiak (atal komuna)

1.- Espainiako 1978ko Konstituzioa. Egitura sistematikoa. Oinarrizko printzipioak.

2.- Estatuaren botereak. Botere legegilea, botere betearazlea eta botere judiziala. Botereen arteko harremanak.

3.- Autonomia-erkidegoak. Sorrera. Antolamendua. Eskumenak.

4.- Euskal Herriko Autonomia Estatutua. Atariko titulua. Euskal Herriaren eskumenak. Estatutuaren erreforma.

5.- Lehendakaria. Hautaketa eta izendapena. Eskumenak eta ahalmenak. Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernua. Osaera. Eskumenak.

6.- Lurralde historikoak. Kontzeptua. Organoak. Eskumenak.

7.- Eusko Legebiltzarra. Osaera. Legebiltzarkideak eta legebiltzar-taldeak. Eusko Legebiltzarraren egoitza.

8.- Eusko Legebiltzarraren Erregelamendua. Egitura sistematikoa. Eusko Legebiltzarra eratzea.

9.- Osoko bilkura. Legebiltzarreko batzordeak: osaera, motak eta eginkizunak. Bilkurak eta gai-zerrenda.

10.- Eusko Legebiltzarreko legegintza-prozeduraren ideia orokorra. Legegintza-ekimena. Lege-proiektuak eta lege-proposamenak. Zuzenketak. Prozedura bereziak.

11.- Legebiltzarraren kontrol-eginkizuna. Galderak, interpelazioak, mozioak. Ikerketa-batzordeak.

12.- Eusko Legebiltzarreko zuzendaritza-organoak. Lehendakaria. Mahaia. Bozeramaileen Batzordea. Legelari nagusia.

13.- Langileen Estatutua eta Legebiltzarreko Administrazioaren Araubide Juridikoa, 1990eko ekainaren 22koa. Egitura sistematikoa. Funtzionario-motak eta -kidegoak.

14.- European Foundation for Quality Management-en (EFQM) bikaintasun eredua.

15.- Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legea. Egitura sistematikoa. Legearen xedea. Aplikazio-eremua.

16.- Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea. Egitura sistematikoa. Legearen xedea. Aplikazio-eremua.

17.- Arartekoa Erakundea Sortu eta Arautzen duen otsailaren 27ko 3/1985 Legea. Egitura sistematikoa. Arartekoa: eginkizunak, izendapena eta kargu-uztea. Jarduera-eremua. Legebiltzarrarekiko harremanak.

18.- Europar Batasunaren erakunde-sistema. Parlamentua, Kontseilua eta Batzordea: organo horien osaera, antolamendua eta funtzionamendua.

B gaiak (atal espezifikoa)

1.- Gizarte Segurantzaren egitura eta ezaugarri nagusiak. Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bategina.

2.- Gizarte Segurantzako sistemaren babes-ekintza. Erregimen orokorra: aplikazio eremu subjektiboa, inklusio eta esklusioak. Prestazioak.

3.- Aseguramenduaren harreman juridikoa eratzea. Enpresen inskripzioa. Langileen afiliazioari buruzko arauak. Altak eta bajak erregimen orokorrean: kontzeptua, ezaugarriak, prozedurak, ondorioak. Hitzarmen berezia eta altarekin asimilitutako beste egoera batzuk.

4.- Babestutako kontingentzia eta egoerak. Lan-istripuaren kontzeptua. In itinere istripua. Laneko gaixotasunaren kontzeptua.

5.- Gizarte Segurantzaren babes-ekintza. Prestazioen edukia eta sailkapena. Ezaugarriak. Bateraezintasunak. Preskripzioa eta iraungipena. Kobratu behar ez ziren prestazioen itzulera.

6.- Prestazioetarako eskubidearen betekizun orokorrak. Prestazioei dagokienez, afiliazio, alta, baja eta kotizazioei buruzko betebeharrak ez betetzeak dakartzan erantzukizunak.

7.- Aldi baterako ezintasuna: Kontzeptua eta ezintasun hori eragiten duten zioak. Onuradunak. Prestazio ekonomikoa. Subsidioa jasotzeko eskubidearen sorrera, iraunaldia eta iraungitzea. Arriskua haurdunaldian zehar: kontzeptua, baldintzak, prestazioak, iraunaldia eta iraungitzea. Amatasun- edo aitatasun-atsedenaldia: kontzeptua, babestutako egoerak, prestazioak, sorrera, iraunaldia eta iraungitzea.

8.- Ezintasun iraunkorra kontribuzio-modalitatean: kontzeptua. Ezintasun-mailak. Prestazioak. Determinazioa eta kopurua. Eskubidearen sorrera, iraunaldia eta iraungitzea. Bateraezintasunak. Baliaezintasunik gabeko lesio iraunkorrak. Ezintasunaren kalifikazioa eta berrikuspena.

9.- Erretiroa ohiko kontribuzio-modalitatean, adin beheratukoa eta erretiro aurreratuak: kontzeptua, gertaera eragilea, onuradunak, oinarri arautzailea, kopurua zehaztea. Prestazioa eten edo iraungitzea. Bateraezintasunak. Heriotza eta biziraupena.

10.- Gizarte Segurantzako Kotizazioa: sistemaren arau orokorrak. Kuoten kalkulua eta likidazioa. Egoera bereziak. Kotizazio-oinarriak eta kotizazio-tasak. Beste zor batzuk kitatzea. TC1 eta TC2 buletinak egitea.

11.- Diru-bilketaren kudeaketa: kontzeptua, eskumena eta helburua. Ordainketaren arduradunak. Betebeharrak. Luzapena. Borondatezko aldian egindako diru-bilketa. Arauzko epean diru-bilketa ez egitearen ondorioak. Betearazpen-bidezko diru-bilketa. Arau orokorrak. Premiamendu-probidentzia. Oposizioa eta ondorioak. Ondasunak enbargatzea. Ondasunak besterentzea. Kreditu kobraezinak.

12.- Gizarte Segurantzaren kudeaketa. Erakunde kudeatzaileak: izaera, antolaketa eta eginkizunak. Kudeaketa-lankidetza. Gizarte-segurantzako lan-istripu eta gaixotasun profesionalen mutuak.

13.- Lan-kontratua. Lan-kontratuaren formalizazioa eta ezaugarriak. Lan-kontratua aldatu, eten eta iraungitzea.

14.- Lan-kontratuaren motak. Prestakuntzarako kontratuak eta praktikaldiko kontratuak. Lanaldi partzialeko kontratua, aldikako kontratu finkoa eta errelebo-kontratua; erretiro partziala. Lan edo zerbitzu jakin baterako kontratua. Behin-behineko kontratuak. Bitarteko kontratua. Laneratze-kontratua. Langileak lagatzeko kontratua. Kontratazio mugagabea sustatzea. Minusbaliatuen kontratazioa.

15.- Soldata eta lan-denbora. Lanaldia. Baimenak eta oporrak. Eusko Legebiltzarraren zerbitzuko langileen ordainsari-sistema: oinarrizko ordainsariak eta ordainsari osagarriak.

16.- Nomina. Kontzeptua eta egitura. Nomina egiteko arauak. Nominak tramitatu eta justifikatzea. Prozedura eta ordainsarien aplikazioa eta atxikipen fiskalak.

17.- Lan-baldintzak, enplegua, Gizarte Segurantza eta laneko segurtasun eta osasuna kontrolatzea. Lan eta Gizarte Segurantzako ikuskatzaile-zerbitzuak. Lan-arloko arau-hauste eta zehapenak.

18.- Laneko Arriskuen Prebentziorako Legea. Prebentzio-plana. Segurtasun eta osasuneko batzordeak. Prebentzio-ordezkariak. Erantzukizunak eta zehapenak. Administrazio publikora egokitzea.

19.- Administrazioaren zerbitzuko langileen sindikatzeko eskubidea. Lan-baldintzen negoziazio kolektiboa. Gatazka kolektiboak. Greba.

20.- Eusko Legebiltzarraren zerbitzuko langile-motak. Funtzionarioen kidegoak eta horiei dagozkien oinarrizko funtzioak.

21.- Lanpostu-zerrenda. Lan-eskaintza publikoa, Legebiltzarreko Administrazioaren aurrekontu-plantillak.

22.- Lanpostu-hornikuntza. Eusko Legebiltzarreko funtzionarioen barne-sustapena. Pertsonala hautestea eta sartzea. Prozedurak. Epaimahaiak. Izendapenak.

23.- Egoera administratiboak: kontzeptua, erregulazioa, motak. Funtzionarioen eskubideak: oporrak, baimenak eta lizentziak. Bateraezintasunak. Diziplina-erregimena: printzipioak, hutsegiteak, zigorrak eta zigor-prozedura.

2. ERANSKINA / ANEXO 2

LANPOSTUAREN DESKRIPZIOA

LANGILEEN ADMINISTRAZIOKO KUDEAKETA TEKNIKARIA

(Antolaketa eta Giza Baliabideen Zuzendaritzari atxikia)

Xedea Langileen arloari dagozkion gai ekonomikoak kudeatzea, beharrezkoa den administrazio- eta dokumentazio-euskarria emanez.

Eginkizun nagusiak - Legebiltzar-taldeentzako diru-laguntzak eta haien lokomozio-gastuak tramitatzea.

- Langileen administrazioarekin lotutako gai ekonomikoak kudeatu eta tramitatzea (funtzionarioei eta legebiltzarkideei dagokienez): soldata-ordainagiriak, PFEZ, gizarte-aseguruak, aurrerakinak, mailegu itzulgarriak, ikasketak egiteko laguntzak, bizitza-aseguruak eta abar.

- Funtzionarioen eta legebiltzarkideen Gizarte Segurantzako altak eta bajak tramitatzea eta haien kontratuak aldatzea.

- Lan-arloko gaietako erakunde publikoekiko harremanez arduratzea: Ogasuna, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra, Mutualitatea, aseguru-etxea eta abar.

- Ziurtagiriak egitea (egindako zerbitzuak, Gizarte Segurantzako kotizazioak eta abar). Beste zenbait idazki ere egitea (egindako zerbitzuen adierazpena, errenta-aitorpena egiteko laburpenak eta abar).

- Aurrekontuaren aurreproiektua egitea: langileen gastuak, gizarte-aseguruak, bizitza-aseguruak eta abar.

- Giza baliabideekin lotutako kudeaketa-sistemak garatzen eta hobetzen laguntzea.

Eskakizun akademikoa Unibertsitateko diplomatura.

Hizkuntza eskakizuna 2.a, nahitaezkoa.

DESCRIPCIÓN DEL PUESTO

TÉCNICO/TÉCNICA DE GESTIÓN DE ADMINISTRACIÓN DE PERSONAL

(Adscrito a la Dirección de Organización y Recursos Humanos)

Misión Gestionar los asuntos económicos concernientes al área de personal, proporcionando el soporte administrativo y documental necesario.

Funciones principales - Tramitar las subvenciones a los grupos parlamentarios y los gastos de locomoción.

- Gestionar y tramitar los asuntos económicos relacionados con la administración de personal funcionario y parlamentario): nóminas, IRPF, seguros sociales, anticipos, préstamos reintegrables, ayudas de estudios, seguros de vida, etc.

- Tramitar las altas, bajas y modificaciones de contratos de del personal funcionario y parlamentario en la Seguridad Social.

- Gestionar las relaciones con organismos públicos en materia laboral: Hacienda, Tesorería de la Seguridad Social, Mutua, aseguradora, etc.

- Realizar y emitir los certificados de prestación de servicios, cotizaciones a la Seguridad Social, etc.; y otros escritos: reconocimiento de servicios prestados, resúmenes para declaración de la renta, etc.

- Elaborar el anteproyecto de presupuesto: gastos de personal, seguros sociales, seguros de vida, etc.

- Participar en el desarrollo y mejora de los sistemas de gestión asociados a recursos humanos.

Requisito académico Diplomatura universitaria.

Perfil lingüístico 2, preceptivo.

GAITASUNEN AZTERKETA / ANÁLISIS DE COMPETENCIAS

LANGILEEN ADMINISTRAZIOKO KUDEAKETA TEKNIKARIA

TÉCNICO/TÉCNICA DE GESTIÓN DE ADMINISTRACIÓN DE PERSONAL

Bitartekoak

Medios

Tresnak

Herramientas Ordenagailua eta programa informatiko espezifikoak erabiltzeko gaitasuna / Capacidad de uso de ordenador y programas informáticos específicos

Gaitasunak

Habilidades

Trebetasunak

Destrezas Aztertzeko eta diagnostikoa egiteko gaitasuna / Capacidad de análisis y diagnosis

Antolatzeko, planifikatzeko eta erabakiak hartzeko gaitasuna / Capacidad de organización, planificación y decisión

Ikuspegi estrategikoa / Visión estratégica

Komunikaziorako, ulermenerako eta hizkuntzarako gaitasuna / Capacidad de comunicación, comprensión y lenguaje

Hizketarako gaitasuna, muga handirik gabe / Capacidad para el habla, sin grandes limitaciones

Gaitasun fisikoak

Aptitudes físicas Bulego-ingurunean mugitzeko gaitasuna / Capacidad de desplazarse por el entorno de la oficina

Objektuak maneiatzeko neurrizko gaitasuna / Capacidad moderada para manipular objetos

Neurrizko ikusmena / Capacidad visual moderada

Muga larririk gabeko entzumena / Capacidad auditiva sin graves limitaciones

Jarrerak

Actitudes Diskrezioa/Discreción

Ordena eta metodoa / Orden y método

Ekimena eta dinamismoa / Iniciativa y dinamismo

Ardura/Responsabilidad

Gaitasunen azterketa egiteko, Lantegi Batuak Fundazioak egin ditu begirale-lanak. / El análisis de competencias se ha realizado con la supervisión de la Fundación Lantegi Batuak.

3. ERANSKINA / ANEXO 3

ESKAERA, LANGILEEN ADMINISTRAZIOA KUDEATZEKO TEKNIKARI-PLAZA BAT BETETZEKO OPOSIZIO-LEHIAKETAN ONARTUA IZATEKO

SOLICITUD DE ADMISIÓN AL CONCURSO-OPOSICIÓN PARA PROVEER UNA PLAZA DE TÉCNICO/TÉCNICA DE ADMINISTRACIÓN DE PERSONAL

DATU PERTSONALAK / DATOS PERSONALES

Lehenengo abizena / Primer apellido

Bigarren abizena / Segundo apellido

Izena/Nombre

NAN (zk. eta letra) / DNI (n.º y letra)

Jaioteguna / Fecha de nacimiento

E-posta / E-mail

Jakinarazpenetarako helbidea (udalerria, kalea eta zenbakia) / Domicilio a efectos de notificaciones (municipio, calle y número)

Posta-kodea / Código postal

Probintzia/Provincia

Telefonoa/Teléfono

Mugikorra/Móvil

Eskatzen duzu probetan egokitzapenen bat egitea?

¿Solicita alguna adaptación en las pruebas? BAI/SÍ EZ/NO

Zehaztu itzazu arrazoia eta azterketa egiteko behar dituzun kondizio bereziak: .......................................................................... .....

Especifique el motivo y condiciones especiales de examen que precise: .......................................................................... ....................

EUSKARAREN JAKITE MAILA / NIVEL DE CONOCIMIENTO DE EUSKERA

Egiaztatze-proba egin nahi dut (X batez markatu).

Solicito la realización de la prueba de acreditación (marque con una X). 2. hizkuntza-eskakizuna

Perfil lingüístico 2

INGELESAREN/FRANTSESAREN/ALEMANAREN JAKITE MAILA / NIVEL DE CONOCIMIENTO DE INGLÉS/FRANCÉS/ALEMÁN

Proba egin nahi dut (X batez markatu).

Solicito la realización de la prueba de (marque con una X). INGELESA

INGLÉS FRANTSESA

FRANCÉS ALEMANA

ALEMÁN

ZEIN HIZKUNTZATAN EGIN NAHI DUZU PROBA?

IDIOMA EN QUE DESEA REALIZAR LA PRUEBA EUSKARA

EUSKERA GAZTELANIA

CASTELLANO

Atal hau betetzen ez bada, proba gaztelaniaz egin nahi dela ulertuko da.

Si no rellena este apartado, se entenderá que opta por realizar la prueba en castellano.

AURKEZTU BEHAR DIREN DOKUMENTUAK / DOCUMENTOS QUE SE DEBEN APORTAR

1.- NANen edo pasaportearen fotokopia / Fotocopia del DNI o pasaporte

2.- Oinarrietan eskatutako euskarako hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea / Justificación del perfil lingüístico de euskera exigido en las bases

JAKINARAZITAKO MERITUAK / MÉRITOS ALEGADOS

Oinarri orokorretako 4.4 oinarriaren arabera aurkeztuko da dokumentazioa. / La documentación se aportará conforme a la base 4.4 de las bases generales.

1.- Esperientzia lanpostuko funtzio eta lanekin zuzeneko erlazioa duten lanpostuetan

Experiencia en puestos directamente relacionados con funciones y tareas del puesto

2.- Ingeles, frantses edo alemaneko tituluak.

Títulos de inglés, francés o alemán.

3.- Oinarrien arabera puntuagarria den tituluazioa.

Titulación puntuable según las bases.

4.- Onartutako unibertsitate-zentroetan egindako graduondo-ikastaroak, bete beharreko lanpostuaren funtzioekin zerikusia badute.

Cursos de posgrado realizados en centros universitarios reconocidos, referidos a las funciones propias del puesto de trabajo a cubrir

5.- Lanpostuarekin zerikusia duten mintegi eta jardunaldietan parte hartzea (antolatu edo eman dituen zentro edo erakunde ofizialak luzatutako egiaztagiria beharko da. Agiriak ikastaroaren iraupena ordutan adierazi beharko du)

Asistencia a seminarios y jornadas relacionadas (se acreditarán mediante certificado del centro u organismo oficial que los impartió u organizó, que deberá detallar la duración en horas).

6.- Lanpostuarekin zerikusia duten hitzaldi, txosten, mahai-inguru edo ikastaroak ematea (antolatu edo eman dituen zentro edo erakunde ofizialak luzatutako egiaztagiria beharko da. Agiriak ikastaroaren iraupena ordutan adierazi beharko du).

Impartición de conferencias, ponencias, mesas redondas o cursos relacionados (se acreditarán mediante certificado del centro u organismo oficial que los impartió u organizó, que deberá detallar la duración en horas).

Adierazten dut betetzen ditudala oinarri orokorretako 3. oinarrian eskatzen diren baldintza guztiak, badaukadala lanpostuko funtzioak arazorik gabe betetzeko beharrezkoa den gaitasun psikofisikoa, 2. eranskinean zehaztutakoa, eta egiazkoak direla eskaera honetan jarritako datu guztiak.

Era berean, baimena ematen dut hautaketa-prozesurako beharrezkoak izaki eman ditudan datuak tratatzeko izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko indarreko araudiari jarraituz. Declaro que reúno todos y cada uno de los requisitos exigidos en la base 3 de las bases generales, que poseo la aptitud psicofísica descrita en el anexo 2 precisa para el normal desempeño de las funciones del puesto, y que son ciertos todos los datos expresados en la presente solicitud.

Asimismo, consiento expresamente el tratamiento de los datos aportados, necesarios para el proceso selectivo, conforme a la normativa en vigor sobre protección de datos de carácter personal.

................................................ .........................., 2010eko ........................................aren ....................a

En ......................................................................., a .............. de .................................................. de 2010.

SINADURA / FIRMA

EUSKO LEGEBILTZARREKO LEHENDAKARIA / PRESIDENTA DEL PARLAMENTO VASCO


Azterketa dokumentala