Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2010eko abenduaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun eta Kontsumo Saila
6129

2783/2010 EBAZPENA, azaroaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitaratzen dira onartuen eta baztertuen zerrendak eta behin betiko destinoak esleitzen dira; destino horiek Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldeko Mediku kategoriako (Fakultatibo Espezialista Aparatu Digestiboko Mediku lanpostu funtzionala) lekualdatze-lehiaketan deitu ziren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu erakunde sanitarioetakoak izango dira.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 3ko 5705/2009 Ebazpenaren bidez, Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldeko zenbait Medikuen kategorietako (Familia Mediku eta Pediatria LMTko Medikuari izan ezik) lekualdatze-lehiaketa deitu zen (2010eko urtarrilaren 11ko EHAA, 5. zenbakia).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako Zuzendariaren martxoaren 23ko 266/2010 Ebazpenaren bidez, onartuen eta baztertuen zerrendak argitaratu ziren, eta behin-behingoz esleitu Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldeko zenbait Medikuen kategorietako (Familia Mediku eta Pediatria LMTko Medikuari izan ezik) lekualdatze-lehiaketan deitutako destinoak, destinoa Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu-erakunde sanitarioetan izango duena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 3ko 5705/2009 Ebazpenaren 5.2 oinarrian aurreikusitakoarekin bat, eta lanpostu funtzional batzuetako destinoak esleitzeko behin betiko zerrenda Epaimahaiak onartu eta Zuzendaritza Nagusi honetara bidali ondoren, indarrean dagoen legediak pertsonal gaietan ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Lekualdatze-lehiaketara onartutako langileen zerrenda onartzea, lortutako guztizko puntuazioaren hurrenkeran, Fakultatibo Espezialista Aparatu Digestiboko Mediku lanpostu funtzionalari dagozkion destinoak hornitzeko. Lanpostu hori Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldeko Mediku kategoriakoa da, eta Ebazpen honen I. eranskinean azaltzen da.

Bigarrena.- Aurreko atalean aipatutako lanpostu funtzionala hornitzeko lekualdatze-lehiaketatik baztertutako langileen zerrenda onartzea, baztertze-arrazoiak adierazita. Zerrenda hori Ebazpen honen II. eranskinean ageri da.

Hirugarrena.- Ebazpen honen III. eranskinean Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 3ko 5705/2009 Ebazpeneko I. eranskinean eskainitako Mediku kategoriako Fakultatibo Espezialista Aparatu Digestiboko Mediku lanpostu funtzionalari dagozkion destinoak esleitu zaizkien langileen behin betiko zerrenda argitaratzea, lortutako puntuazioaren hurrenkeraren arabera.

Laugarrena.- Destinoa lortzen duten lehiatzaileek betetzen ari diren destinoa utzi beharko dute, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo hiru egun balioduneko epearen barruan.

Langileek aurreko destinoa utzi eta hiru eguneko epean jabetu beharko dira lanpostuaz, honek izaera orokorrez esleitutako destinoan lan egiten hastea suposatuz, baldin eta plazak herri berean badaude; hamabost eguneko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri batean badaude; eta hilabeteko epean, aurreko destinoa utzi duen egunetik hasita, langileek osasun-zerbitzuaz aldatu behar badute. Langileak, emandako destinoaren bidez zerbitzu aktibora itzultzen bada, hilabeteko epea izango du lanpostuaz jabetzeko, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Lanpostuaz jabetzerakoan, esleipenduna zerbitzu-eginkizunetan edo behin-behineko atxikipenean badago, aurreko paragrafoan aurreikusten den epea izango du lanpostuaz jabetzeko. Hala ere, hori konputatzeko okupatzen duen destinoa ere kontuan hartu beharko da, azken horren esleipendun ez bada behintzat. Horrela izanez gero, destinoen esleipenaren behin betiko ebazpena EHAAn argitaratu, behin-behineko atxikipenaren kasuetan, edo kargu-uztea, zerbitzuetako komisioaren kasuetan, eta hurrengo egunean jabetu beharko baita lanpostuaz.

Bosgarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Seigarrena.- Deialdiko 5.2 oinarrian ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 9a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.

I. ERANSKINA / ANEXO I

KATEGORIA: FAK. ESP. APARATU DIGESTIBOKO MEDIKUA

CATEGORÍA: F.E. MÉDICO APARATO DIGESTIVO

LANPOSTU FUNTZIONALA: FAK. ESP. APARATU DIGESTIBOKO MEDIKUA

PUESTO FUNCIONAL: F.E. MÉDICO APARATO DIGESTIVO

ONARTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA

LISTADO DEFINITIVO DE ADMITIDOS

NAN

DNI IZEN-ABIZENAK

NOMBRE Y APELLIDOS GUZTIRA

TOTAL

15800874 Goyeneche Gracia, Luisa 47,1500

30574231 Heras Martin, Juan Ignacio 37,8000

44621135 Zapata Morcillo, Eva Maria 23,2140

18595599 Fernández Fernández, Francisco Javier 22,8900

II. ERANSKINA / ANEXO II

KATEGORIA: FAK. ESP. APARATU DIGESTIBOKO MEDIKUA

CATEGORÍA: F.E. MÉDICO APARATO DIGESTIVO

LANPOSTU FUNTZIONALA: FAK. ESP. APARATU DIGESTIBOKO MEDIKUA

PUESTO FUNCIONAL: F.E. MÉDICO APARATO DIGESTIVO

BEHIN BETIKO ZERRENDA

LISTADO DEFINITIVO DE EXCLUIDOS

NAN

DNI IZEN-ABIZENAK

NOMBRE Y APELLIDOS BAZTERTZEAREN ARRAZOIA

MOTIVO DE EXCLUSIÓN

11917490 Bao Pérez, Fidencio Interesdunak eskatuta ezeztatua

Anulado a petición propia

III. ERANSKINA / ANEXO III

KATEGORIA: FAK. ESP. APARATU DIGESTIBOKO MEDIKUA

CATEGORÍA: F.E. MÉDICO APARATO DIGESTIVO

LANPOSTU FUNTZIONALA: FAK. ESP. APARATU DIGESTIBOKO MEDIKUA

PUESTO FUNCIONAL: F.E. MÉDICO APARATO DIGESTIVO

LANPOSTUEN BEHIN BETIKO ESLEIPENA

ASIGNACIÓN DEFINITIVA DE DESTINOS

NAN

DNI IZEN-ABIZENAK

NOMBRE Y APELLIDOS ZERBITZUETAKO ERAKUNDEA

ORGANIZACIÓN DE SERVICIOS DESTINOA

DESTINO HE

PL DERRI. DATA

FECHA PREC. LANALDIA

JORNADA

15800874 Goyeneche Gracia, Luisa Bidasoako Ospitalea

Hospital Bidasoa Bidasoako Ospitalea

Hospital Bidasoa 2

30574231 Heras Martin, Juan Ignacio Basurtuko Ospitalea

Hospital Basurto Basurtuko Ospitalea

Hospital Basurto 2

44621135 Zapata Morcillo, Eva Maria Mendaroko Ospitalea

Hospital Mendaro Mendaroko Ospitalea

Hospital Mendaro 2

18595599 Fernández Fernández, Francisco Javier Galdakaoko Ospitalea

Hospital Galdakao Galdakaoko Ospitalea

Hospital Galdakao 2


Azterketa dokumentala