Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2010eko azaroaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
5391

IRAGARKIA, «Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza» Kontsortzioa eratzeko lankidetza-hitzarmenari dagokiona.

«Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza» izeneko kontsortzioko kide izango diren entitateek, behin erabaki ondoren «Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza» Kontsortzioa eratzeko lankidetza-hitzarmena onartzea, eta aipatu hitzarmena sinatu ondoren, «Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza» Kontsortzioko Batzorde Eratzailea osatu zen 2010eko irailaren 30ean.

Ekitaldi horretan, Batzorde Eratzaileak, besteak beste, hau erabaki zuen:

«Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza» Kontsortzioa eratzeko lankidetza-hitzarmena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin onartzea».

«Hilabete batez jendaurrean jartzea «Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza» Kontsortzioaren estatutuen proiektua, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta eta Donostiako, Irungo eta Errenteriako udaletxeetako iragarki tauletan jarrita, interesatuek alegazioak, eragozpenak eta ohartarazpenak egin ditzaten.»

Erabaki horiek betez, «Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza» Kontsortzioa eratzeko lankidetza-hitzarmena argitaratzen da, hitzarmenari erantsita doan estatutuen proiektuarekin batera. Estatutuen proiektua jendaurrean jartzen da hilabete batez, interesatuek alegazioak, eragozpenak eta ohartarazpenak egin ditzaten.

Donostia-San Sebastián, 2010eko urriaren 7a.

Batzar Eratzaileko lehendakaria,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala