
219. zk., 2010eko azaroaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizia Administrazioa
Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 7 Zenbakiko Epaitegia
5390
EDIKTUA, 1448/09 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 1448/09 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Izaskun Sarasola Urdangarin.
Abokatua: Iñaki Jauregui Navarro.
Prokuradorea: Begoña Álvarez López.
Demandatua: Molestar SL.
Gaia: Judizio arrunteko demanda; kontratua suntsitzeak eta deuseztatzeak dakartzan egintzak burutzea.
Judizio horretan epaia eman da eta honako hau da bere epaitza:
Osorik baiesten dut Izaskun Sarasola Urdangarinen ordezkaritzan, Álvarez prokuradoreak Molestar SLren aurka jarritako demanda; horrenbestez, suntsitutzat ematen dut alderdiek 2006ko abenduaren 27an izenpetu eta 2007ko uztailaren 6an eskritura publiko egin zen salerosketa-kontratua, demandatuak kontratuan ezarritakoa ez duelako bete, eta demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari ondokoak ordaintzera: salerosketako salneurri gisa jasotako 128.616 euro, kalte-galeren ordain gisa 26.196,79 euro eta demanda jarri zenetik aurrera zenbateko horiek eragindako legezko interesak. Auzi-jartzaileak, kontratu-xede den lokala itzuli beharko dio demandatuari. Prozeduran sortutako kostuak demandatuari ezartzen dizkiot.
Inpugnatzeko modua: Gipuzkoako Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, hauxe besterik ez da adieraziko: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0030 1846 42 000 5001 274 0699 0000 00 1448/09. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan kontsignazioa egiaztatu beharko da (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Volestar SL demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesatuaren esku dago, epaitegi honetako bulego judizialean.
Donostia-San Sebastián, 2010eko irailaren 27a.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS