
219. zk., 2010eko azaroaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
5387
EDIKTUA, 1229/07 auzi-errekurtsoaren ondoriozkoa. Errekurtso horretan epaia eman da, zeinak partez deuseztatzen baititu, batetik, Eusko Jaurlaritzako Kiroletako zuzendariak 2007ko ekainaren 13an emandako ebazpena, Euskadiko Golf Federazioaren Estatutuen aldaketa onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen duena, eta, bestetik, Euskadiko Kirol Federazioei buruzko urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretua.
Jakitera ematen da ezen, 1229/07 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan epai irmoa eman dela 2008-12-09an, zeina sendetsi egin baitu Auzitegi Goreneko Hirugarren Aretoak 2010-07-13an. Estatuko Administrazioak sustatu zuen errekurtso hori, ondokoaren aurka sustatu ere: batetik, Euskadiko Golf Federazioaren estatutuen aldaketa onartzeari eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzeari buruzko Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendariaren 2007ko ekainaren 13ko Ebazpeneko 5., 6.a), 17. eta 27. artikuluen aurka (2007-07-23ko EHAA) eta, bestetik, zeharka bada ere, Euskadiko Kirol Federazioen urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuko 10. eta 13.1.a) artikuluen aurka (2006ko otsailaren 14ko EHAA). Honela dio epaitzak:
1.- Urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuko 10. eta 13.1.a) artikuluak deusez deklaratzea, «eta nazioartean» adierazpenari dagokionez.
2.- Euskadiko Golf Federazioaren estatutuetako 5. eta 6.a) artikuluen deuseztasuna deklaratzea, «eta nazioartean» adierazpena jasota baitute.
3.- Gainerakoari dagokionez, errekurtsoa ezestea, inpugnatutako estatutuetako 17. eta 27. artikuluak zuzenbidearekin bat datozela agertuz.
Eta denek jakin dezaten ematen da horren guztiaren berri, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen (AAJL) 107. artikuluan xedatutakoa betez.
Bilbao, 2010eko urriaren 4a.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS