Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2010eko azaroaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
5385

283/2010 DEKRETUA, azaroaren 2koa, Gipuzkoako Foru Aldundiak, nahitaezko desjabetzea egiteko, bizikletari eta oinezkoentzako Azpeitia-Lasao bide zatia (5. ibilbidea: Urolako harana) egiteko proiektu berrikusia burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak, lehenbailehen hartu behar dituela adierazteko dena.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorreko diputatuak 2009ko irailaren 21ean emandako Foru-Aginduaren bidez «Bizikletari eta oinezkoentzako Azpeitia-Lasao bide zatia (5. ibilbidea: Urolako harana) egiteko proiektu berrikusia» onartzeko legezko izapideei ekiteko erabaki hartu zen; proiektuak eragiten dien ondasun eta eskubideen zerrenda banakatua jendaurrean jartzeko erabakia ere hartu zen, nahitaez desjabetzeko. Ondoren, 2010eko apirilaren 13an Diputatuen Kontseiluak egindako bilkuran erabaki zen, Eusko Jaurlaritzari nahitaezko desjabetzearen eraginpean dauden ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla adierazteko eskatzea, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Lehenbailehen hartu beharreko ondasunak eta eskubideak banakatuta eta xehatuta agertzen dira dosierrean jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko behar diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen bere garaian, alegazioak aurkeztu ziren, administrazio-espedientean adierazten denez.

Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.

Ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:

Lehenbailehen betetzen joan daitezen Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sarearen Lurraldeko Alorreko Planean aurreikusitako helburuak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla, adieraztea nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolamenduari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako egintzak. Goian aipatutako lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zegokion horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea.

Hori dela bide, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko azaroaren 2an egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.- Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen 52. artikuluan eta Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen 26.ean xedatutakoari jarraituz, nahitaez desjabetzeko, bizikletari eta oinezkoentzako Azpeitia-Lasao bide zatia (5. ibilbidea: Urolako harana) egiteko proiektu berrikusia» burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak Gipuzkoako Foru Aldundiak lehenbailehen hartu beharrekoak direla adieraztea. Berariaz hasarazitako espedientean jasotako zerrendan daude zehaztu eta banakatuta ondasun eta eskubide horiek.

AZKEN XEDAPENA

Administrazio-bidea amaitzen duen dekretu honen aurka, lehenik, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Jaurlaritzaren Kontseiluari hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietarako salari bi hilabeteko epean, dekretu hau argitaratu eta biharamunetik.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko azaroaren 2an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.


Azterketa dokumentala