
219. zk., 2010eko azaroaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Donostia-San Sebastiángo Udala
5375
ERABAKIA, Gobernu Batzarrarena, zeinen bidez deialdia egiten baita C1 azpitaldeko langile funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuak betetzeko lehiaketa espezifikoan parte hartzeko.
Gobernu Batzarrak, 2010eko uztailaren 9an, honako erabaki hau hartu zuen:
ERABAKIA
Lehenengoa.- Lehiaketa espezifikorako deialdia egitea, C1 azpitaldeko funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuak betetzeko:
117 - Administrazio-langintzako normalizatzailea (Lehendakaritzaren Zuzendaritza). 2 dotazio.
938 - Aparkalekuen administrazio-bulegoko burua (Mugikortasunaren Zuzendaritza).
382 - Proiektu eta obretako administrazio-bulegoko burua (Proiektu eta Obretako Zuzendaritza).
Deialdi honetako iragarkia, oinarri orokorrak, oinarri partikularrak eta I. eta II. eranskinak 2010eko abuztuaren 12ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, 153. zenbakian.
Eskabideak aurkezteko epea hamabost lanegunekoa da, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Donostia-San Sebastián, 2010eko abuztuaren 12a.
Giza Baliabideetako ordezkaria,
ALICIA GONZÁLEZ ÁLVAREZ.
RSS