
219. zk., 2010eko azaroaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Ekonomia eta Ogasun Saila
Osasun eta Kontsumo Saila
5373
280/2010 DEKRETUA, azaroaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2010eko ekitaldiko aurrekontuko 9211 programan («Espainiako Sektore Publikoarekiko Finantza Harremanak») diru-sarrerak lortu direla-eta, 4431 programan («Kontsumoa») 22.084,74 euroko kredituak gaitzen dituena.
Osasun eta Gizarte Politikako Ministerioak diru-laguntzetarako deialdia egin du, hain zuzen, 2010eko ekitaldian Kontsumoko Arbitraje Batzordeen jarduerak sustatzeko.
Kontsumoko Institutu Nazionalak 2010eko ekainaren 7an ebatzi zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Kontsumoko Arbitraje Batzordeari 22.084,75 euro ematea.
Horregatik, Osasun eta Gizarte Politikako Ministerioak 22.084,74 euroko diru-sarrera hori egin ondoren, gaitu egingo da dekretu honen bidez, Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartu zuen irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuaren 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.
Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren eta Osasun eta Kontsumoko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko azaroaren 2an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
Artikulu bakarra.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2010eko ekitaldiko aurrekontuan kreditu batzuk gaitzea onartzea, gastuen egoera-orri honetan:
Programa Azpikontzeptua Euroak
4431 232.01 22.084,75
Diru-sarreren egoera-orri honetan beste hainbesteko diru-sarrerak lortzetik sortzen dira kredituok:
Programa Azpikontzeptua Euroak
9211 439.00 22.084,75
Funts horiek Kontsumoko Arbitraje Batzordeen jarduerak sustatzeko erabiliko dira.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2010eko azaroaren 2an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.
Osasun eta Kontsumoko sailburua,
JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.
RSS