Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2010eko urriaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

SPRI SA
4898

IRAGARKIA, «Lehia eta Berrikuntza Ibilbideak» programa aldatzeari buruzkoa.

Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua SAren (SPRI) Administrazio Kontseiluak, 2010eko urriaren 8an egindako bileran, hauxe onartu zuen: Lehia eta Berrikuntza Ibilbideak izeneko programaren araudiko 12. artikuluko 1. paragrafoa aldatzea. Programa hori 2010eko martxoaren 3ko EHAAn argitaratu zen, eta programa horren aldaketa, berriz, 2010eko maiatzaren 12ko EHAAn. Behin aldaketa hori erabakita, aipatutako artikulua honela idatzita gelditu da:

12. artikulua.- Laguntzak kudeatzeko prozedura, Lehia eta Berrikuntza Ibilbidea garatzeko.

1.- Prozedurari hasiera ematea. Eskaerak eta epea.

10. artikuluan bilduriko jardun bakoitza garatzeko, eskatzaileek Internet bidez bete beharko dituzte eskaerak, SPRI SAk https://www.spri.es/itinerarios web gunean horretarako prestatuko duen helbidean eta formularioan. Eskaerak web gune horretako bitartekoen bidez igorri ondoren, inprimatu eta sinatuta igorri beharko dituzte SPRI SAren helbidera (Urkixo zumarkalea, 36-4.a- Plaza Bizkaia eraikina, 48011 Bilbao), 10 eguneko epean.

SPRI SAk egoki irizten dion dokumentazio osagarria eskatzeko eskubidea beretzat gordeko du, betiere programa hau behar bezala aplikatzeko bada.

Eskaerak aurkezteko epea enpresari Lehia eta Berrikuntza Ibilbidea balioetsi dela jakinarazi eta biharamunean hasiko da eta 2010eko abenduaren 25ean amaituko da, non eta esleituriko funtsak lehenagotik agortzen ez diren.

Bilbao, 2010eko urriaren 8a.

Zuzendari nagusia,

TOMÁS ORBEA CELAYA.


Azterketa dokumentala