Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2010eko urriaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Herrizaingo Saila
4896

IRAGARKIA, kirol-ikuskizunetan egon daitekeen indarkeria, arrazakeria, xenofobia eta intolerantziaren aurkako uztailaren 11ko 19/2007 Legea haustearren irekitako zehapen-espedientean -beherago zehaztutakoan- Joko eta Ikuskizunetako zuzendariak emandako ebazpena jakinarazteko dena.

Espedientea egin zaionari ebazpen horren jakinarazpena helarazi nahi izan zaion arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio-Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Hori guztia argitara ematen da interesdunak norbanako jakinarazpentzat har dezan, eta ondokoa adierazten zaie:

1.- Interesatuak, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, 15 egun balioduneko epean, ikusgai izango du espedientea honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza, Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz. Epe horretan, interesatuak bere buruaren alde komenigarritzat jotzen dituen alegazio, agiri eta informazio guztiak aurkeztu ahal izango ditu, eta, hala dagokionean, prozeduran erabili asmo dituen frogabideak ere proposatu ahal izango ditu.

2.- Zehapen-prozedura hasteko ebazpena dela-eta, epe horretan alegaziorik aurkezten ez bada, hasiera hori bera izango da ebazpen-proposamena eta, beraz, azkenean zehapen-ebazpena ematen bada ere, zehapen-ebazpenaren aurretik bete beharreko izapide guztiak bete direla ulertuko da.

Izen-abizenak

Apellidos y nombre Espediente-zk.

N.º exp. Lege-haustearen data

Fecha infracción Espedientea irekitzeko ebazpenaren data

Fecha incoación

Gaztelu Lizarraga, Ibai 2010/55-D 2010-05-14 2010-09-21

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 22a.

Joko eta Ikuskizunetako zuzendaria,

SONIA FERNÁNDEZ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala