Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2010eko urriaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
4888

Iragarkia, «2011. urtean, Getxoko bidaia-ontzietarako kaian turismoari buruzko informazioa emateko zerbitzuaren kontratua» esleitzeko dena.

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia.

c) Espedientearen zenbakia: IICT 42/19/10.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: 2011. urtean, Getxoko bidaia-ontzietarako kaian turismo-informazioa emateko zerbitzua kontratatzea.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Getxoko bidaia-ontzietarako kaiko turismoko informazio-gunea.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna (hilabeteak): kontratatutako zerbitzua 2011ko apirilaren 6tik azaroaren 30era eskaini beharko da, Portuko Agintaritzak egindako lan-egutegiaren arabera.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: hainbat irizpideren arabera esleituko da.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: gehienez, hogeita hamar mila seiehun eta bi (30.602) euro, BEZa barne.

5.- Behin-behineko fidantza: ez.

6.- Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila (Lakua I - 5. solairua).

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz - 01010.

d) Telefonoa: 945 01 99 21 - 945 01 99 91.

e) Telefaxa: 945 01 82 52.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2010eko azaroaren 5a, 12:00ak arte.

7.- Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala:

b.1.- Ekonomia- eta finantza-kaudimena: honakoak aurkeztuz egiaztatu ahal izango da:

- Finantza-entitate batek emandako deklarazioa, non adierazten den enpresa lizitatzaileak kontratu honen helburua betetzeko kaudimena baduela, edo, hala badagokio, arrisku profesionalei aurre egiteko kalte-ordainaren asegurua badagoela dioen egiaztagiria.

- Enpresak azken hiru urteetan egindako negozioen bolumen globalari buruzko aitorpena.

b.2.- Gaitasun teknikoa eta profesionala:

b.2.1.- Azken hiru urteetan egindako lanen zerrenda, betiere kontratuaren xedearekin lotuta badaude, eta lan horien zenbatekoak, datak eta hartzaile publiko zein pribatuak aipatuta. Hartzailea publikoa bada, zerrendarekin batera, organo eskudunak emandako edo bisatutako egiaztagiriak aurkeztuko dira, eta, hartzailea pribatua bada, enpresaren ordezkariak egindako zinpeko adierazpena, zerrendan adierazitakoa egiaztatzen duena.

b.2.2.- Turismon espezialistak izan beharko ditu enpresak, behar bezala trebatuta eta pleguan eskatutako hizkuntzak egiten dutenak.

8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2010eko azaroaren 8a, 12:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: klausula-agirietan eskatutakoak.

c) Aurkezteko lekua: Kontratazio Mahaiaren Idazkaritza.

1) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila (Lakua I - 5. solairua).

2) Helbidea: Donostia kalea 1.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz - 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denboraz eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): hiru hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua (edo gehieneko edo gutxieneko kopuruak): ez.

9.- Esleitzeko irizpideak:

- Eskaintza ekonomikoa: % 51.

- Kudeaketa-plana: % 49.

10.- Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Enpresa lizitatzaileei idatziz jakinarazten zaien lekuan.

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz - 01010.

d) Eguna: enpresa lizitatzaileei idatziz jakinarazten zaiena.

e) Ordua: enpresa lizitatzaileei idatziz jakinarazten zaiena.

11.- Bestelako argibideak: pleguetan zehaztuta daude.

12.- Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

13.- Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali den eguna:

14.- Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo agiriak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: - www.contratacion.euskadi.net

Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 29a.

Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,

MARÍA ISABEL BUJ GIL.


Azterketa dokumentala