Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2010eko urriaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
4884

EDIKTUA, diru-zenbatekoa erreklamatzeko bideratutako 35/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Gernika-Lumoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian diru-zenbatekoa erreklamatzeko 35/10 prozedura arrunta bideratu da Bansalease SA EFCren eskariz, Cornel Tutunen aurka. Aipatutako prozeduran epaia eman da eta honakoak dira idazpurua eta epaitza:

72/10 EPAIA

Gernika-Lumon, 2010eko ekainaren 9an.

Rebeca Huertos Domingok, Gernika-Lumoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko epaileak, ikusi ditu epaitegi honetan diru-zenbatekoa erreklamatzeko bideratutako 35/10 prozedura arrunteko auto hauek. Ondokoak dira alderdiak: batetik, Bansalease SA EFC demandatzailea, Maria Cruz Celaya Ulibarri prokuradorea eta Ignacio Guerra Gimeno letraduarekin eta, bestetik, Cornel Tutun demandatua.

EPAITZA

Bansalease SA EFCren prozesuko ordezkaritzak aurkeztu duen demanda baiesten da, eta ondorioz, auzi-jartzaileari 14.602,74 euro ordaintzera kondenatzen da Cormel Tutum, kopuru horrek hitzartutako berandutzako interesa sortuko du (hau da, hileko % 1,5 ordaindu gabeko epemugaratutako betebehar bakoitzeko); eta halaber, 1030-FZG matrikula duen Peugeot Sport HDI 110 ibilgailua auzi-jartzailearen esku uztera kondenatzen da. Alderdi demandatuari berariaz ezartzen zaizkio kostuak.

Eman bedi epai honen testigantza eta bidal bedi haren autoetara, eta gorde bedi jatorrizkoa epaitegiko epai zibilen liburuan.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei eta ohartarazi ez dela irmoa eta, horrenbestez, haren aurka apelazio-errekurtsoa jar daitekeela hura jakinarazi eta bost eguneko epean, Probintzia Auzitegian.

Lehen auzialdi honetan behin betiko epaituz, epai hau eman, agindu eta sinatu dut.

Eta Cornel Tutun demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Gernika-Lumon (Bizkaia), bi mila eta hamarreko irailaren seian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala