Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2010eko urriaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 12 Zenbakiko Epaitegia
4883

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko 1728/09 prozeduraren ondoriozkoa.

EDIKTUA

Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 12 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1728/09 prozedura arrunta.

Alderdi demandatzailea: Ricoh España SL.

Alderdi demandatua: Francisco Javier Flor González eta As De Ases SL.

Gaia:

Aipatutako epaiketan ebazpena eman da; hona ebazpen horren testua:

125/10 EPAIA

Bilbao, 2010eko maiatzaren 19a.

M.ª Teresa Peña Rodríguez-ek, Bilboko eta bere barrutiko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 12 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu denak, ikusiak ditu epaitegi honetan, As De Ases SLren aurka Ricoh España SLek aurkeztutako demanda bat dela-eta, bideratutako 1728/09 Judizio Arruntaren autoak.

EPAITZA

Ricoh España SL baltzuaren izenean eta ordez Doña Aranzazu Alegría Guereñu epaitegietako prokuradoreak aurkeztutako demanda osorik baiesten dudanez gero, ondokora kondenatzen dut auzi-ihesian den As De Ases SL baltzua: bost mila eta hirurogeita sei euro eta hirurogeita bi zentimo (5.066,62) pagatzera. Merkataritza-operazioetan berankortsunaren aurka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako interesak ere pagatu beharko ditu.

Alderdi demandatuak prozedurak sortutako kostu guztiak ordainduko ditu.

Prozedura Zibilari buruzko Legearen 457. artikuluarekin bat, epai honen kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke: epaitegi honetan aurkeztu beharko da idazkia, bost eguneko epean, jakinarazten den egunetik hasita; bertan, zein ebazpen apelatzen den eta zein erabaki inpugnatzen den adierazi beharko da.

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4726 0000 1728 09. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan egiaztatu egin beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Epai hau eman, agindu eta sinatu egiten dut. Epaia alderdiei jakinaraziko zaie, legez ezarritako moduan.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2010eko ekainaren 3a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala