Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2010eko urriaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
4881

EBAZPENA, 2010eko irailaren 27koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, gaztelaniazko literatura-argitalpenetarako laguntzak emateko Batzorde Kalifikatzaileko kideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaera argitaratzen duena.

Kulturako sailburuaren 2010eko uztailaren 28ko Aginduaren bidez (2010eko abuztuaren 25eko EHAA), gaztelaniazko literatura-argitalpenetarako laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten da.

Aipaturiko aginduaren 10. artikuluan xedatzen denez, balorazio batzorde batek prestatu eta igorriko dit diru-laguntza horiei buruzko ebazpen-proposamena, eta Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bidez, batzordekideak izendatu eta batzorde horren osaera argitaratuko da.

Horregatik, honako hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.- Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta batzorde horren osaera -ondoren azaltzen dena- argitaratzea:

Lehendakaria: Miguel Toral López, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Batzordekideak:

- Arturo García Fiel, Kultura Saileko Kultura Plangintzako arduraduna.

- Marta Merino Ortiz de Landaluce, Kultura Saileko teknikaria, batzordean idazkari jardungo duena.

- Ana Urrestarazu Etxaniz, Euskal Editoreen Elkarteak proposatutako ordezkaria.

- Andrés Luis Fernández Seco, Gremio de Editores de Euskadi - Euskadiko Editoreen Elkarteak proposatutako ordezkaria.

Bigarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 27a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

ANTONIO RIVERA BLANCO.


Azterketa dokumentala