Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2010eko urriaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
4879

EBAZPENA, 2010eko irailaren 27koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, zeinarekin, betetik, beherago zehaztu kalifikazio batzordeko kideak izendatzen baitira, eta, bestetik, aditzera ematen baita kide horien izendapena. Delako batzordea: Euskal Autonomia Erkidegoan, liburua sustatu eta zabaltzeko diru-laguntzak emango dituena, betiere kongresuak, hitzaldiak eta kultur ekintzak antola daitezen.

Kulturako sailburuaren 2010eko irailaren 10eko Aginduaren bidez (2010eko irailaren 15eko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoan liburua sustatu eta zabaltzeko kongresuak, hitzaldiak eta kultur ekintzak antolatzeko diru-laguntzak arautu eta horretarako deia egiten da.

Aipaturiko aginduaren 10. artikuluan xedatzen denez, kalifikazio batzorde batek prestatu eta igorriko dit diru-laguntza horiei buruzko ebazpen-proposamena, eta Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bidez, batzordekideak izendatu eta batzorde horren osaera argitaratuko da.

Horregatik, honako hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.- Batzorde Kalifikatzaileko kideak izendatzea eta batzorde horren osaera -ondoren azaltzen dena- argitaratzea:

Lehendakaria: Miguel Toral López, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Batzordekideak:

- Arturo García Fiel, Kultura Saileko Kultura Plangintzako arduraduna.

- Marta Merino Ortiz de Landaluce, Kultura Saileko teknikaria, batzordeko idazkari modura jardungo duena.

Bigarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 27a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

ANTONIO RIVERA BLANCO.


Azterketa dokumentala