Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2010eko urriaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia eta Herri Administrazio Saila
4875

AGINDUA, 2010eko ekainaren 23koa, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Añanako (Araba) Añanako Gatz Harana Fundazioaren estatutuetako 3. artikuluan egindako aldaketa (helbidea) inskribatzeko dena.

Añanako (Araba) Añanako Gatz Harana Fundazioak aurkeztutako espedientea ikusi eta aztertu da, ondoko aurrekarietan oinarriturik:

AURREKARIAK

Lehenengoa.- 2010eko maiatzaren 21ean Justizia eta Herri Administrazio Saileko Erregistroan ondoko dokumentazioa jaso zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko:

- Fundazioaren ordezkaritzan M.ª Lorena López de Lacalle Ariztik 2010eko maiatzaren 14an Francisco Rodriguez-Poyo Segura Gasteizko notarioaren aurrean beste eskritura bat zuzendu eta osatzeko egiletsitako eskritura publiko bikoitza (protokolo-zk.: 1797).

Bigarrena.- Geroago, 2010eko ekainaren 23an, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren Erregistro Orokorrean honako agiri hauek sartu ziren:

- Fundazioaren helbidea eta estatutu-arau bat aldatzeko 2010eko urtarrilaren 22an Jesús María Elorza Fernándezek, Gasteizko notario Enrique Arana Cañedo-Argüellesen aurrean egiletsitako eskritura publikoaren kopia eskuetsia eta bikoitza (protokolo-zk.: 122).

Hirugarrena.- Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritzako Zerbitzu Teknikoek espediente hori aztertu ondoren, ebazpen hau proposatu dute, honako hauek oinarri hartuta:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.- Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio fundazioaren eraketa inskribatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala agintzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 40. artikuluan; halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 4. artikuluan; eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuko 4. artikuluan.

Bigarrena.- Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan eskatutakoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduaren 44. artikuluan eskatutakoak. Azken erregelamendu hori ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren bidez onartu zen.

Hirugarrena.- Fundazioen estatutuen aldaketak inskribatzeko oro har eskatutako baldintzez gain, gai horretaz Fundazioko estatutuetan berariaz jasotzen diren arauak betetzen dira.

Aipatu manuak eta oro har aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita,

Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak, hau

EBATZI DU:

Lehenengoa.- Añanako (Araba) Añanako Gatz Harana Fundazioaren estatutuetako 3. artikuluan egindako aldaketa (helbidea) onartzea.

Bigarrena.- Fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa hori inskribatzeko agintzea, agindu honek duen datarekin, Fundazioaren helbidea eta estatutu-arau bat aldatzeko Jesús María Elorza Fernándezek 2010eko urtarrilaren 22an Gasteizko notario Enrique Arana Cañedo-Argüellesen aurrean egiletsitako eskritura publikoan ezarritakoaren arabera (protokolo-zk.: 122); eskritura hori zuzendua eta osatua izan zen M.ª Lorena López de Lacalle Ariztik, Fundazioaren ordezkaritzan 2010eko maiatzaren 14an Gasteizko notario Francisco Rodriguez-Poyo Seguraren aurrean beste eskritura bat zuzendu eta osatzeko egiletsitako eskritura publikoaren bidez (protokolo-zk.: 1797).

Hirugarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena.- Fundazio horri bidaltzea agindu hau.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 23a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala