Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2010eko urriaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
4868

264/2010 DEKRETUA, urriaren 19koa, Manuel Ángel Leguineche Bollar jaunari «Lan Onari» goraipamena emateko dena.

Manuel Ángel Leguineche Bollar jaunak kazetaritzaren eta literaturaren eremuan eguneroko zeregin profesionala burutzean, sekulako ardura, etengabeko ahalegina eta ekimen aipagarria erakutsi ditu. Meritu hauek guztiak nabarmentzearren, Goraipamen eta Ohoreak emateko modua arautzen duen urriaren 22ko 236/1996 Dekretuan xedatutakoari jarraituz, lehendakariak proposatuta eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko urriaren 19an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe xedatu dut:

Manuel Ángel Leguineche Bollar jaunari «Lan Onari» goraipamena ematea.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko urriaren 19an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.


Azterketa dokumentala