Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2010eko urriaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Justizia eta Herri Administrazio Saila
4863

AGINDUA, 2010eko irailaren 30ekoa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidego eta eskaletako funtzionarioen artean hutsik dauden plazak eta sortu berriak betetzeko lekualdatze-lehiaketa behin betiko ebazten duena.

Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidego eta eskaletako lanpostu hutsak betetzeko 2010eko martxoaren 31ko Aginduaz deitutako lekualdatze-lehiaketaren ondorioz izapidetutako espedientea aztertu egin da (2010eko apirilaren 21eko EHAA eta BOE).

Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 23ko 19/2003 Legearen VIII. Tituluan eta abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuak onartutako Justizia Administrazioaren zerbitzupeko funtzionario berriak hartzeari, funtzionario horien lanpostuak hornitzeari eta lanbide sustapenari buruzko Arautegiko 43. artikuluan eta ondorengoetan eta xedapen indargabetzaile bakarrean ezarritakoaren arabera, sail honek honako hau xedatu du.

Lehenengoa.- Eranskinean argitara ematea aipatutako aginduaz deitutako lekualdatze-lehiaketan parte hartu duten funtzionarioei behin betiko esleitu zaizkien destinoak, I. eranskinean zerrendaturik ageri direnak, eta horien ondorioak.

Bigarrena.- Justizia Ministerioko web orrian zerrendatuta dauden funtzionarioak lekualdatze-lehiaketatik kanpo uztea (esede.mjusticia.es).

Hirugarrena.- Adieraztea destinorik eman ez zaien eskabideak, lehiaketa honetako partaideek aurkeztuak, hain zuzen, iraungi direla. Beraz, hurrengo lekualdatze-lehiaketetan ez dira kontuan hartuko.

Laugarrena.- Deialdi honetan esleitu ez diren lanpostuak eman gabe uztea, betiere langile-zerrenda aldatu delako edo lantoki baten langileak berrantolatu behar direla eta lanpostu horiek kendu behar ez badira. Hori dela eta, lanpostu horiek funtzionario berriek bete beharko dituzte.

Bosgarrena.- Jardunean, zerbitzu berezietan edo senitartekoak zaintzeko borondatezko eszedentzian dauden funtzionarioei dagokienez, betiere funtzionario horiek lehiaketa honetako ezein kidegotan edo eskalatan sartzen ez badira, ondoko egun hauetan utziko dute kargua: Prozesu eta Administrazio Izapidetzakoek 2010eko urriaren 25ean, Prozesu eta Administrazio Kudeaketakoek eta Laguntza Judizialekoek 2010eko azaroaren 2an. Lehiaketa bidez lorturiko destino berriaren jabetza hiru egun naturaleko epearen barruan egingo da, kargu-uztearen egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, funtzionarioak herriz aldatu behar ez badu; epea zortzi egun naturalekoa da Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen beste herri batera aldatu behar badu, eta hogei egun naturalekoa baldin eta bestea autonomia erkidego batera joan behar badu, honako kasu hauetan izan ezik: Kanarietako Autonomia Erkidegoa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoa, Ceutako Hiri Autonomoa eta Melillako Hiri Autonomoa; kasu horietan epea hilabetekoa izango da, bai irletako nahiz hirietako lanpostua jatorrikoa bada, bai destinoko bada. Lanpostuaz jabetzeko epea ordaindu egingo du administrazio eskudunak, lehiaketaz lortutako lanpostuari dagokionez.

Lanpostuaz jabetzeko epea hogei egun naturalekoa izango da, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik kontatzen hasita baldin eta Aginduak badakar Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako edo Laguntza Judizialeko kidegoetan edo eskaletan jarduneko zerbitzura itzultzea eta itzulera horiek badira, hain zuzen ere, honako egoera administratibo hauetatik eratorriak: sektore publikoan zerbitzuak emateko borondatezko eszedentzia, norberaren interesengatiko borondatezko eszedentzia, familia elkartzeko borondatezko eszedentzia edo eginkizun-gabetzea. Baina oraingo kasu honetan, epe hori ez da ordainduko, kidego edo eskala horietarako itzulera formalizatu aurretik egiten baita, eta, ondorioz, ez dago jarduneko zerbitzu moduan zenbatzerik.

Baldin eta lehiaketa honen bidez itzultzen diren funtzionarioak Justizia Administrazioko beste kidego edo eskalaren batean jardunean badaude eta Administrazioarekin duten zerbitzu-harremana eteterik nahi ez badute, nahikoa izango da, lanpostuaz jabetzeko hogei egun naturaletako epe barruan, kidego edo eskala berrian lanpostuaz jabetzea, eta aurreko destinoa utzi dutela ulertuko da plaza berriaz jabetu diren egunaren bezperan. Jabetza hartzeko epe hori neurtuko da, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegotik itzultzen direnentzat, 2010eko urriaren 25etik; Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegotik edo Laguntza Judizialeko Kidegotik itzultzen direnentzat, 2010eko azaroaren 2tik. Horretarako, eta lanpostuaz jabetzeko behar duten epea izan dezaten, egun destinoa Euskal Autonomia Erkidegoan badute, Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzari bi eguneko baimen ordaindua eskatu ahal izango diote herriaren aldaketa izan bada. Kanarietara, Balearretara, Ceuta edo Melillara joan behar dutenek, berriz, gehienez jota hiru eguneko baimena izan dezakete.

Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendari andreak, ofizioz, eszedentzia emango die jatorrizko kidegoan edo eskalan, eszedentzia Justizia Administrazioaren zerbitzu bateko kidegoan, Euskal Autonomia Erkidegoko destinoan, gertatzen denean. Destino hori Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako kidego edo Laguntza Judizialeko kidego edo eskaletan lanpostuaz jabetzen diren egunaren aurreko egunean utziko dute, dagozkien ordainketak jasotzerakoan etenik izan ez dezaten.

Esleitutako lanpostuak betetzen ari diren bitarteko funtzionarioek lanpostua utzi egingo dute, titularra lanpostuaz jabetzearen ondorioz.

Zazpigarrena.- Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean; bestela, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, bi hileko epean, agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 30a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala