Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2010eko urriaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Ekonomia eta Ogasun Saila
Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
4858

256/2010 DEKRETUA, urriaren 5ekoa, zeinarekin kredituak habilitatzen baitira «Formación» 3231 Programan; izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2010 ekitaldiko aurrekontuan, zehazki, «Espainiako Sektore Publikoarekiko Finantza Harremanak» 9211 programan diru-sarrerak lortu baitira, 21.866.729 euro lortu ere.

Diru-sarrera gehigarriak direla-eta 21.866.729 euro lortu dira, nondik-eta, EAEn lanbide heziketarako ekimena finantzatzeko, Enplegurako Zerbitzu Publiko Estataletik datozenetik; eta diru-sarrera haien habilitazioa eskatzen du Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak.

Horregatik, kredituok gaitu egingo dira dekretu honen bidez, Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartu zuen irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuko 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko urriaren 5ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2010eko ekitaldiko aurrekontuan kreditu batzuk gaitzea onartzea, gastuen egoera-orri honetan:

Programa Azpikontzeptua Euroak

3231 454.01 21.866.729

Diru-sarreren ondorengo egoera-orrian kopuru bereko diru-sarrerak lortzetik sortu dira kreditu horiek:

Programa Azpikontzeptua Euroak

9211 439.00 21.866.729

Euskal Autonomia Erkidegoan, enplegurako lanbide heziketako ekimenak finantzatzeko erabiliko dira funtsak.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko urriaren 5ean.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.


Azterketa dokumentala