Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

175. zk., 2010eko irailaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
4176

EDIKTUA, 2010eko apirilaren 30ean Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak emandako Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpenaren bidez ezetsi egiten da María Victoria Rueda Pereda andreak jarritako gorako errekurtsoa.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, ezin izan zaio María Victoria Rueda Pereda andreari 2010eko apirilaren 30eko Ebazpena jakinarazi. Hori horrela, jakinarazpena ediktu hau argitaratuz egiten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan xedatutakoarekin bat. Hala, dei egiten zaio María Victoria Rueda Pereda andreari edo haren ordezkariari, ediktu hau argitaratu eta gehienez ere hamabost eguneko epean, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1. zenbakian ager dadin, 08:00etatik 14:30era bitarteko ordutegiaren barruan.

María Victoria Rueda Pereda andrea non den jakiterik izan ez denez, idazki hau jakinarazpentzat har dezan egiten da.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 17a.

Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

ANA ISABEL CARO MUÑOZ.


Azterketa dokumentala